1126 erakusten - 1140@guztira
Zazpi egun geratzen dira herritarrek erabaki dezaten sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen: La Pamplonesak ala Luis Sabalza Osasunako lehendakariak
Dagoeneko 5.682 lagunek bozkatu dute, horrela 2019ko sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen hautatzeko erabakian parte hartuta. Gehienez ekainaren 10 arte, Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek bi hautagaitzen artean hautatu ahal dute. Batetik, La Pamplonesa musika-banda eta, bestetik, Osasunako lehendakaria, Luis Sabalza. Bi proposamenak Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek igorri zizkioten Alkatetzari....Petti, Olatz Salvador, Rolan Garces, Maite Larburu, Maddi Zubeldia, Xabier San Sebastian eta Peio Ospital izango dira 2019ko Kantu eta Hitzan
Kantu eta Hitzaren aurtengo edizioak Iruñera ekarriko du berriro euskarazko musikaren gaur egungo hainbat ordezkari bilduko dituen programazioa: Petti, Olatz Salvador, Rolan Garces, Maite Larburu, Maddi Zubeldia, Xabier San Sebastian eta Peio Ospital. Formatu txikiko zazpi kontzertu izango dira, musika-estilo askotarikoak, artistek beren azken lanak ezagutarazteko emango dituztenak. Ostegunean, maiatzak...Mugak, naturalaren eta gizarte-eraikuntzaren arteko kontzeptua; horixe da Amaia Molinet lodosarraren ikerketa bisualaren ardatza
Gaurtik, maiatzak 10, eta ekainaren 30a arte, Ziudadelako Bolborategian ikusgai egongo da Amaia Molinet sortzaile lodosarraren Baliteke Lurrak sortu aurretik bezalakoa izan nahi izatea erakusketa. Proposamena mugaren tentsioa arakatzen duen argazki- eta bideo-erakusketa da. Izan ere, azken urteetako lanaren ardatzetako bat lurraldetasuna izan du, nortasun-ikur gisa, eta horri lotu dizkio...Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute
Udalak eta Euskaltzaindiak 12.000 euroko diru-laguntza izenduna emateko hitzarmena sinatu dute, Osoko Bilkurak joan den otsailean onetsitakoarekin bat. Aritz Romeo Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak izenpetu dute hitzarmena, aurtengo abenduaren 31 arte indarrean egonen dena. Hitzarmen horren bidez, Euskaltzaindia Iruñeko Udalari aholkularitza emateko...Iruñeko Udalak Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu du gaur, elkarbizitza eta pluraltasunaren alde lan egiten duten kolektibo eta elkarteekin batera, jai-giroan topa eginez
Iruñeko Udalak, gaur –maiatzak 21–, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Eguna ospatu du, arlo honetan lan egiten duten kolektibo eta elkarteekin batera, jai-giroan, topa eginez. Iruñeko Kultur Aniztasunaren Foroko kide diren entitateak Udaleko ordezkariekin batera izan dira Kondestablearen jauregiko patioan egin den ekitaldi sinbolikoan. Brindis horren bidez Udalak balioa eman...Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko beste 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak onetsi dira
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak goizeko saioan onetsi ditu Gazteriako 2 teknikari-lanpostu eta Berdintasuneko beste 2 teknikari-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiak. Lau lanpostuak funtzionario-araubidekoak eta B mailakoak dira. Lanpostuetarako bi deialdietan banaketa bera egin da: lanpostu bat txanda irekikoa da eta bestea igoera txandakoa, eta baterako nahitaezkoa da euskara jakitea,...'Suite Iberia'k Jordi Bernadóren sormen-iruditeria ekarriko du Ziudadelara, 42 argazkiz osatutako erakusketan
Iruñeko Ziudadelan dago, gaurtik aurrera, Suite Iberia, Jordi Bernadók eraikitako argazki-lurraldea, non ingurua erakusten baitu, bere sormen-iruditeria pizten duten iradokizun, xehetasun zein ñabardura eta kale-irudiekiko topaketen bidez erakutsi ere. Formatu handiko 42 argazki dira, horietako batzuk egile berak aurrez egindako Borgesen mapa erakusketatik etorriak, orain lurralde nazionalaren mapa berri hau...Iruñeak lehen Bizikidetza Plana izanen du urtearen amaieran
Iruñeko Udalak urratsak egiten jarraitzen du hiriko I. Bizikidetza Plana egiteko bidean: tresna estrategiko bat da, eta ahalbidetuko du bizikidetzaren esparruko politika publikoak modu integralean planifikatu, koordinatu eta ebaluatzea. Areté – Activa aholkularitza-enpresari adjudikatu zaio plana egiteko laguntza teknikoko kontratua: 14.500 euroko aurrekontua eta bost hilabeteko gauzatze-epea du, eta, beraz...Ziudadelako Arma aretoan egonen da ikusgai 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen Programan hautatutako sei proiektu artistikoen erakusketa
Ziudadelako Arma aretoan, 2026ko maiatzaren 28tik irailaren 20ra bitarte, Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen Programaren 2025eko edizioan parte hartu duten tokiko sei sortzaileren proiektuen erakusketa egonen da ikusgai. Deialdia Huarte Zentroak eta Nafarroako Gobernuko Kulturako, Kiroleko eta Turismoko departamentuak sustatzen dute, tokiko arte-ehuna indartzeko eta ikerketa eta ekoizpen artistikoko proiektuak...Iruñeko Adinekoen I. Plana (2025-2030) parte hartzeko prozesu zabal bati esker egin dute, eta 99 ekintza zehatz barne hartzen ditu
Plan Mayores Iruñeko adinekoek lehen udal-plana dute dagoeneko: hiriko herritarren % 25 dira, eta haien lehentasunak, proposamenak eta beharrak aintzat hartuta sortu da egitasmoa. Iruñeko Adinekoen I. Udal Plana (2025-2030) gaur, astelehenarekin, onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, eta helburu du sektore horren bizi-kalitatea hobetzea; horretarako, adinekoen ongizate fisiko, emozional eta...Jarri da estalki fotovoltaikoa Herritarren Segurtasuneko eraikinean, eta, potentzian, % 25 gehituko die udal-instalazioei
Fotovoltaica Iruñeko Udalak bukatu du eguzki-paneletako estalki fotovoltaikoa jartzen Herritarren Segurtasuneko eraikinean, Iratxeko Monasterioaren kaleko 2an. Autokontsumorako udal-instalazioetan seigarrena da, eta horiei gehitzen zaizkie beste 24, energia sarean saltzen dutenak. Guztietan handiena da azken hau, guztizko potentziari % 25 gehitzea ahalbidetuko duena. 266 eguzki-panel dauzka, 7 moduluko 38 ilaratan...Udalak 38.400 euro eman dizkie dirulaguntzetan 30 gazteri, jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiatzeak dakartzan gastuak ordaintzeko
Jóvenes emprendedores Hogeita hamar gazte ekintzaileri guztira 38.406 euro ematea haien negozioak sortu eta abiatzearen ondoriozko gastuak ordain ditzaten; horixe ebatzi du Iruñeko Udalak aurtengo bigarren dirulaguntza-deialdian, abuztuan 8 gazteren proiektuak 9.614 euroz laguntzea ebatzi ostean. Udalak ekitaldi honetarako aurreikusitako 50.000 euroetatik azkenean 48.020 banatu dira. Udalak enpresa...Lehen Zabalguneko HJPBk (PEAU) espazio gehiago eskaini nahi die oinezkoei, lur azpiko aparkalekuak sortuz eta Ziudadelarekiko konektagarritasuna hobetuz
PEAU del Primer Ensanche Hirigintza Gerentziak goizean ezagutu ditu I. Zabalguneko Hiri Jarduketarako eta Babeserako Plan Bereziko (HJBPB) diagnostikoa, aurreproiektua eta alternatibak, aurkeztutako agirian eremuko hirigintza-antolamenduaren oinarrizko alderdiak jasotzen baitira. Kontratu honen esleipenduna den Chocarro y Urmeneta SLP-ren erredakzio-taldeak azaldu ditu lanaren xehetasunak, non I. Zabalgunerako proposamen, alternatiba eta...Urtarrilaren 13tik hasita eman daiteke izena Emakumeen Etxeak urteko lehen seihileko honetarako antolatu dituen ikastaro eta lantegietan
actividades casa de las mujeres Emakumeen Etxeak berdintasun eta feminismoari buruzko doako lau ikastaro eta hamaika lantegi programatu ditu urteko lehen seihilekorako, eta urtarrilaren 13an (astelehena) hasiko da izena emateko epea, info@casadelasmujerespamplona.es posta elektronikoaren bidez edo 948 420 150 telefonora deituta. Programazioak, urtarriletik ekainera bitarte, hiru hitzaldi, bost erakusketa eta...