Udalak 38.400 euro eman dizkie dirulaguntzetan 30 gazteri, jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiatzeak dakartzan gastuak ordaintzeko

Udalak 38.400 euro eman dizkie dirulaguntzetan 30 gazteri, jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiatzeak dakartzan gastuak ordaintzeko
610 eta 2.000 euro arteko dirulaguntza eskuratu duten ekintzaileen % 71 emakumeak dira
Jóvenes emprendedores

 

Hogeita hamar gazte ekintzaileri guztira 38.406 euro ematea haien negozioak sortu eta abiatzearen ondoriozko gastuak ordain ditzaten; horixe ebatzi du Iruñeko Udalak aurtengo bigarren dirulaguntza-deialdian, abuztuan 8 gazteren proiektuak 9.614 euroz laguntzea ebatzi ostean. Udalak ekitaldi honetarako aurreikusitako 50.000 euroetatik azkenean 48.020 banatu dira.
 

Udalak enpresa berrien sorrera bultzatu nahi du laguntza-programa honen bidez, eta horretarako, ekintzaileek jarduera hasi berritan izaten dituzten kostuen zati bat diruz laguntzen ditu. Udalaren dirulaguntzek jarduera berri horiek sortzeko eta abiatzeko gastuen % 70era bitarte estaltzen dituzte. Hala ere, 1.500 euroko muga dago ezarrita pertsona fisikoei, sozietate zibilei eta nortasun juridikorik gabeko sozietate irregularrei emandako laguntzetan, eta 2.000 eurokoa, nortasun juridikoa duten sozietateetarako. Bigarren deialdi honetan 27 proiektu lagundu dira guztira, eta horietatik 22k gehieneko dirulaguntza eskuratu dute. Horrez gain, edizio honetan dirulaguntza eskuratu duten ekintzaileen % 71 emakumeak izan dira.
 

Hona gazte ekintzaile hauek bultzatu dituzten ekimenetako batzuk: kafetegiak eta okindegiak Iruñeko zenbait auzotan, jostailu-denda bat, 0tik 3 urtera bitarteko haurrendako lagun-etxeak, joskintzako eta arropak konpontzeko denda bat eta barazkiak saltzen dituen saltokia.
 

18 eta 35 urte bitarteko ekintzaileentzat

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izateko, eskatzaileek jarduera ekonomiko berria eraturik eta EJZn izena emanda –lehen aldiz– eduki behar zuten 2018ko irailaren 15a eta 2019ko irailaren 14a bitarte. Horrez gain, 18 eta 35 urte bitarte eduki behar zituzten. Bazen beste oinarrizko betekizun bat dirulaguntzak eskuratzeko: jarduera Iruñean garatzea. Halaber, eskatzaileek enpresa-plan bat eduki behar zuten, abiatutako negozioaren bideragarritasunaren balioespenaz.
 

Emandako dirulaguntzak zenbait gastu estaltzeko erabil daitezke, hala nola notario- zein erregistro-gastuetarako, bisita-txartelak prestatzeko, logotipoak, marka-irudia eta webgunea diseinatzeko, lokalaren alokairu-gastuetarako (hiru hilabetez, gehienez ere), Gizarte Segurantzako kuotetarako, nominetarako eta negozioen eskualdatzeetarako.
 

Enpresak eratzeko dirulaguntzen onuradunak

 

Onuraduna

Zenbatekoa (€)

Mikel Torroba Huarte

1.500

Ana Asenova Gavazova

1.500

José Andrés Gálvez Rojas

1.500

Andrea María Fernández Lizarraga (Huellitas lagun-etxea)

610,90

Xavier Villamayor Corbière

950,32

Silvia Burdaspar Úriz eta María Velasco Albéniz (Ukitu jostailuak)

1.147,03

Helena Urzainqui Ferrer

1.500

Uxue Aldaz Aguirre

1.240,72

Saioa Aldunate Martínez de Morentin

1.500

Paula Francés Zubieta eta Khadim N´Diaye Navarro (Hazi)

1.500

Iker Yoldi Díaz (Taberna)

1.500

Jorge Alonso Gómez Restrepo

1.500

Irati Oreja Azcona (Tahona San Pedro)

1.500

Olena Duda (Taberna Celayeta)

1.500

Carolina Gómez Rojas (Taberna San Miguel)

1.500

María Iraola Jubera

1.500

Francisco Javier Cumba Martínez

1.500

Leidy Johana Marín Acosta

957,29

Syleyman Simov Arsov eta Nereiman Simova Arsova (Ogiberri Fuente del Hierro)

 

1.500

Silvia Arana Iragui (Doña Re)

1.500

Amaia Molinero Hernández

1.500

Blanca Fernández Torres (Huertísimo!)

1.500

Iván Espinar Neira

1.500

Patricia González Lebrón

1.500

Leyre Marín Delgado

1.500

Gentle Lion SLU

2.000

Nerea Orzanco Garciandía

1.500

GUZTIRA

38.406,26

¿Te ha sido útil esta página?