Pribatutasun-abisu honen bidez, herritarrei jakinaren gainean jartzen zaie Iruñeko Udalak beren datu pertsonalen tratamendua nola egin eta horri buruzko alderdi orokorren inguruan.
Webguneko inprimakien bidez bildutako datu pertsonalen tratamenduaren helburua Iruñeko Udalarekin kasu bakoitzean ezartzen den harremana mantentzea da, bai eta Udalbatzarekin zerikusia duten informazio-lanak eta bestelako jarduerak egitea ere.
Datuen tratamendu-jardueren erregistroan kontsultatzen ahalko da Iruñeko Udalak egindako datuen tratamendu-jarduerekin lotura duen informazio xehatua: besteak beste, helburuak, oinarri juridikoak, hartzaileak, kontserbazio-epeak eta datuen babesari buruzko araudian aurreikusitako beste inguruabar batzuk.
INFORMAZIO OROKORRA
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Identitatea: Iruñeko Udala
Posta-helbidea: Udaletxe plaza 1, 31001 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 948 420 177
Datuen Babeserako Batzorde Delegatua: protecciondedatos@pamplona.es
ADINGABEAK
Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako webguneko inprimakien bidez, ez harremanetarako inprimakien bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.
Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela, edo bestela, gurasoen edo legezko ordezkarien baimena duela horretarako.
WEBGUNEAN AGERI DIREN IRUDIAK
Iruñeko Udalak webgunearen bidez informazioa eskaintzen du herritarrek parte har dezaten ekitaldi, jarduera eta interes publikoko ikuskizunei buruz. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, identifikatutako edo identifikagarriak diren pertsonen argazkiak edo bideoak agertzen dira.
Pertsonaren batek bere burua ezagutzen badu argazki horietakoren batean, eta bertan agertu nahi ez badu, argazki hori kentzeko eskatzen ahalko du protecciondedatos@pamplona.es helbidera mezu bat bidalita. Zehaztu beharko du bere irudia edo bideoa webgunearen zer ataletan dagoen. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hori gurasoek edo legezko ordezkariak egin behar du.
SEGURTASUN NEURRIAK
Iruñeko Udalak neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak ezarri ditu arriskuetara egokitutako segurtasun-maila bermatu eta datu pertsonalak babesteko baimendu gabeko sarbideen, galeren, aldaketen eta okerreko zabalkundeen aurrean.
ESKUBIDEAK
Datuen babesari buruzko araudiak eskubide batzuk ematen dizkie datuen titularrei, webgunearen erabiltzaileei eta Iruñeko Udalaren sare sozialen profilen erabiltzaileei.
Honako eskubide hauek dituzte interesdunek:
- Datuetan sartzeko eskubidea edo honako hauei buruzko argibideak izateko eskubidea: bere datu propioak tratatzen ari diren jakitea, ematen zaien tratamenduaren helburua, datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaileen kategoriak, gordetzeko epea eta datu horien jatorria.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.
- Datuak ezabatzeko eskubidea: eskubidea, datuak ezaba ditzaten, honako kasu hauetan:
- Datuak bildu ziren xederako beharrezkoak ez direnean.
- Titularrak baimena kentzen duenean.
- Interesduna datuak erabiltzearen aurka dagoenean.
- Legezko betebehar bat betez ezabatu behar direnean.
- Datuak informazio-gizartearen zerbitzu bat dela medio jaso badira, bat etorriz Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoarekin.
- Aurka egiteko eskubidea: interesdunaren adostasunean oinarrituta, erabilera jakin baten aurka egiteko eskubidea.
- Mugatzeko eskubidea: datuen erabilera mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:
- Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, datu horien zehaztasuna egiaztatzeko moduko epe batean.
- Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datuak ezabatzearen aurka dagoenean.
- Erakundeak jadanik datuak bildu zituen helburuetarako behar ez baditu, baina interesdunak erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko behar baditu.
- Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
- Kontrolerako agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.
Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatzen ahalko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrera joz (Iruñeko Kale Nagusiko 2. zenbakian) edo egoitza elektronikoaren bidez.
Era berean, interesdunek idatziz aurkezten ahalko dute erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Jorge Juan k. 6, 28001, Madril), edo www.aepd.es egoitza elektronikoan
NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIA
Oro har, ez da aurreikusten nazioarteko datu-transferentziarik egitea.
Mota horretako transferentziarik eginez gero, berme egokiak hartuko dira datuen babesari buruzko araudiarekin bat.
DATUEN TRATAMENDUEN ZERRENDA
Iruñeko Udalaren Datuen tratamendu-jardueren erregistroa horretarako gaitutako estekaren bidez kontsultatzen ahal da.
Eguneratze-data: 2026ko maiatzak 19