1096 erakusten - 1110@guztira
Ingurumen Hezkuntzako Museoak kontsumo arduratsuari buruzko sormen-lantegiak eskaintzen ditu Eguberrietarako, doan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
talleres navidad Izena ematen ahal da jada Eguberrirako Ingurumen Hezkuntzako Museoan eskaintzen diren doako lau sormen-lantegietan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, kontsumo arduratsua era dibertigarrian erakutsi nahi zaie haurrei, artearen eta irudimenaren bidez. Interesa duen orok izena eman dezake 010 edo 948 948420100 telefonoetara deituta....Sanduzelaiko Juaristi Doktorearen kaleko igarobide jasangarria hilabete honetan lizitatuko da, eta 2020ko lehen seihilekoan prest egotea aurreikusi da
calle doctor juaristi Heldu den urteko erdia aldean eginen da errealitate Sanduzelai auzoko Juaristi doktorearen kaleko igarobide jasangarria, Iruñeko Udalaren aurreikuspenen arabera. Abenduan bertan dago aurreikusita obren lizitazioa egitea, gehienez 431.991 euroan. Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak egin du agerraldia prentsaurrekoan, bide honen berrurbanizazioaren xehetasunen...CLARA PROIEKTUA
PROIEKTUA CLARAren helburu nagusia da tokiko agintarien, udaltzainen eta komunitateen gaitasunak hobetzea, hirietan elkarbizitza baketsua mehatxatzen duten gertaera arrazista zein xenofoboei eta gorroto-diskurtso zein -delituei aurrea hartzeko, horiek identifikatzeko eta horien aurka borrokatzeko. Hori guztia ikas-komunitateen (CLAPS) bidez garatuko da, delitu hauen biktimendako jarraipen- zein babes-eredu batez osatuko da, Europako...Oihalezko osagaien hizkuntzaren bidez egindako denboraren miaketa jasotzen du Ziudadelako Labean dagoen instalazio berriak
hiru hari hori Ziudadelako Labean, gaurtik otsailaren 16a arte, Hiru Hari Hori instalazioak sormen-proposamen bat mamituko du, oihalezko eskultura adierazpen-kode amankomun duten hiru artista batutakoan sortua. Berta Osés Suárez ‘Beruta’, Sandra Arróniz eta Maitane Azparren artistek, instalazio honetan, oihalaren hizkuntzak arakatzen dituzte, bai norberaren ikuspegitik bai ikuspegi amankomunetik, eta denbora...Gabriel Imbuluzqueta kazetariak jaso du 2019ko Txondorra-egur ikatza saria, Nafarroako kultura tradizionalaren inguruan egin duen ikerketa- eta narrazio-lan zabalarengatik
entrega premio txondorra Gabriel Imbuluzqueta kazetariak 2019ko Txondorra-egur ikatza saria jaso du Iruñeko alkate Enrique Mayaren eskutik. Olentzeroren Lagunen Elkarteak Iruñeko Udalarekin elkarlanean sustatzen duen sari honek aintzatetsi egin nahi du jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakundea. Alkatearen eskuetatik jaso du kazetariak Benito...IRUÑEKO LURPEKO APARKALEKUEN TARIFEN EGUNERAKETA
Imagen Hiriko lurpeko aparkaleku publikoen tarifa eta kanonez bezainbatean, Iruñeko Udalak datorren urtean zein eguneraketa egon daitekeen erabaki du. Eguneraketa egiteko, 2022ko urritik 2023ko urrira egon den Kontsumoko Prezioen Indizea –% 3,2– aplikatu da. Prezio berriek 2024ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Gazteluko plaza Txandakako Modalitatea 2024ko zerga-oinarria Zenbatekoa guztira...Bihar hasiko da Karlos III.aren etorbideko kaleko antzerkia: uztailaren 6tik 13ra, 21:00etan, Askatasun plazaren inguruan egingo den kalejira sorta
2019ko sanferminetako lehen entzierroa bihar izango da, 21:00etan, Karlos III.aren etorbidean. Haurrendako entzierro bat izango da El Torico (Errioxa-Iruña) ganadutegi/konpainiaren eskutik eta horrekin batera zezen-lasterketei ez ezik, sanferminetako programa ofizialeko kaleko antzerki zikloari ere emango zaio hasiera. Kalejira horiek tradizio handia dute festetan, eta kaleko animazio jarduera sorta bat osatzen...Gaur, 17:30ean, atzo euria zela-eta bertan behera utzitako Troula konpainiaren kale-antzerkia egingo da, oinezkoendako Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren ondoan
Familiek hitzordu bikoitza dute gaur, asteartean, kaleko antzerkian. Iruñeko Udalak eta Troula konpainia galiziarrak adostu dute atzo euria zela-eta bertan behera utzitako Psycodelia emanaldia gaur egitea, 17:30ean, ohiko tokian, hots, oinezkoendako Karlos III.aren etorbidean, Askatasun plazaren ondoan. Ikuskizuna gosegarri modukoa izango da, gero, 18:00etan, Hauek festa hauek! haurrendako gunea irekiko...Iruñeko Udalak harrera egin die ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiei omenaldia egite aldera programan haiei zuzendutako egunean
Iruñeko Udalak harrera egin die gaur eguerdian ehun urtetik gorako lau pertsonari, hiriko zahar guztiak omendu nahi izan dituen ekitaldi batean, gaur, uztailak 12, programan haiei bereziki zuzendutako eguna baita. José María Iturriaga González, Carmen Romeo Malo, Juana Ibarrola Díez De Ulzurrun eta Josefa De Acha Villarrek parte hartu dute...2019ko sanferminen balantzea
press_conferenceEgile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketara lanak aurkeztu ahal dira azaroaren 5a arte, poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak modalitateetan
Iruñeko Udalak Egile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du, hiru modalitateetan: poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren arauekin bat). Lehiaketak 13.000 euro banatuko ditu saritan, modalitate bakoitzeko hiru sari daudelarik, 2.500, 1.000 eta 500 eurokoak. Gainera, epaimahaiak 250 euroko lau aipamen...18.445 pertsonak bisitatu dute Ciga Bilduma, hura ireki eta lehenengo hiru hilabeteetan
Guztira 18.445 pertsonak bisitatu dute, otsailetik maiatzera bitarte, Javier Ciga Echandiren (1877-1960) museo-bilduma iraunkorra Pompelo Civivoxean. Erakusketak 133 lan biltzen ditu modu iraunkorrean eta pintore iruindarraren ondare piktorikoan barnako ibilbide bat egiteko aukera ematen du, garaiko gizartea zintzoki islatze aldera. Erakusgunean informazio-material berria (aretoko orria eta koadernoa) txertatu dute berriki:...