Zazpi egun geratzen dira herritarrek erabaki dezaten sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen: La Pamplonesak ala Luis Sabalza Osasunako lehendakariak

Zazpi egun geratzen dira herritarrek erabaki dezaten sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen: La Pamplonesak ala Luis Sabalza Osasunako lehendakariak
Gaur-gaurkoz 5.680 boto baino gehiago jaso dira bide digitalen bidez, telefonoz zein aurrez aurre

Dagoeneko 5.682 lagunek bozkatu dute, horrela 2019ko sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen hautatzeko erabakian parte hartuta. Gehienez ekainaren 10 arte, Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek bi hautagaitzen artean hautatu ahal dute. Batetik, La Pamplonesa musika-banda eta, bestetik, Osasunako lehendakaria, Luis Sabalza. Bi proposamenak Sanferminetako Mahai Orokorreko elkarteek igorri zizkioten Alkatetzari.

Bozketa egiteko bideak hiru hauek dira: batetik, digitalki, webgunean (www.iruna.eus edo www.pamplona.es); telefonoz ere, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta (948 420 100 zenbakira, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero); eta aurrez aurre, Civivox sareko edozein zentrotan, ohiko ordutegian. Prozesuan, hautesleak bere NANa edo antzeko egiaztagiria adierazi beharko du.

Bozketa hilaren 10ean amaituko da Interneten eta 010ean; 24:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren. Aurrez aurre bozkatzen dutenentzat epea ekainaren 9an bukatuko da Civivox sareko zortzi zentroetan, zentroak ixtearekin batera. Hautagaitza irabazlea ekainaren 11n ezagutaraziko da; eta, oinarriekin bat, berdinketa egonez gero, Alkatetzak txupinazoa bi hautagaiek elkarrekin jaurti dezaten proposatuko du. Aurten, berriro ere –eta laugarren aldiz jarraian–, herritarrek aukera dute bozketa bidez hautatzeko sanferminei hasiera emango dien pertsona edo elkartea. Aurreko hiru urteetan hautagai irabazleak hauek izan ziren El Tuli (2016), DYA (2017) eta Motxila 21, iaz.

¿Te ha sido útil esta página?