Adinekoak

jardueraK

Iruñeko Udalak hiriko adinekoentzat eta adinekoen alde pentsatutako jarduera-, zerbitzu- eta prestazio-multzo bat eskaintzen du.

Bizitza aktibo eta osasungarria izatea, inguruko beste pertsona batzuekiko harremanak sustatzea, edo egunean egunekoa kalitatez bizitzeko behar den guztia edukitzea oinarri hartuta egiten du eskaintza Udalak, betiere hiriko adinekoen ongizatean pentsatuz.

Adinekoen Udal Plana

Adinekoen I. Udal Planak hurrengo lau urteetan adinekoekin lotuta eginen diren ekintza guztiak jasotzen ditu, hiru ildo-estrategikotan banatuta: 

  • 1. ildoa, ongizate fisiko eta biopsikosoziala sustatzea
  • 2. ildoa, hiri irisgarri, seguru eta funtzionala
  • 3. ildoa, gizarte-zerbitzuak eta baliabide komunitarioak
     

DIAGNOSTIKOAK

Iruñeko Udalak hiriko hamabi auzotako adinekoen egoerari buruzko diagnostiko kuantitatibo bat egin du. Azpilagañan, Buztintxurin, Alde Zaharrean, Zabalgunean, Ermitagaña-Mendebaldean, Etxabakoitzen, Iturraman, Mendillorrin, Milagrosa-Arrosadian, Arrotxapean, Sanduzelain,Txantrean, Lezkairun eta Santa Maria la Realan. 

Diagnostikoetan, argazki bat zehaztu nahi izan da adierazle soziodemografiko nagusiak identifikatuz eta aztertuz, honako hauen balorazioa egiteko: auzo bakoitzak esparru horretan dituen defizitak, indarguneak, gabeziak eta gaitasunak. Azterlanean, hainbat datu txertatu dira adierazle batzuei buruz: zahartze-prozesua, biztanleria-egituraren aldaketak, zahartzearen feminizazioa, bakarrik bizi diren pertsonak eta adineko atzerritarrak. Beste zenbait datu ere aztertu dira , besteak beste, egoera ekonomikoa eta pobrezia-arriskua, adinekoek laguntza-baliabideetara duten sarbidea, hezkuntza-maila eta auzo bakoitzak dituen zerbitzuak eta ekipamenduak.

Diagnostiko horiek guztiak eta jasotako proposamenak Iruñeko adinekoaren I. Plana (2025-2029) egiteko erabiliko dira.

ADINEKOEKIN ADEITSUAK DIREN HIRIEN SAREA

Iruña Adinekoekin adeitsuak diren hirien sarearen barruan dago.

ADINEKOEN UDAL KONTSEILUA

ENTITATEAK

Iruñeko Udalak elkarte-erregistroa dauka, eta lege- zein teknika-aholkularitza, hitzaldiak, ikastaroak topaketak eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu elkarteen esparruari begira.