IRISGARRITASUN-ADIERAZPENA

Irisgarritasun adierazpena

IRUÑEKO Udalak bere webguneak irisgarri egiteko konpromisoa hartu du Sektore publikoko webguneen zein gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat. Dekretu horren bidez geurera ekartzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/2102 (EB) Zuzentaraua.

Irisgarritasun-adierazpen hau www.pamplona.es. udal-webguneari aplikatuko zaio

 

BETETZE-EGOERA

Webgune honek hein batean betetzen du irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua, ez baitator bat Dekretuaren alderdi hauekin:

IRISGARRIAK EZ DIREN EDUKIAK

Ondoren adierazten diren edukiak ez dira irisgarriak honako arrazoi hauengatik:

1.) Ez datoz bat irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin: 

  • Hainbat eduki ez daude orriak adierazten duen hizkuntzan, eta beraz, orriaren hizkuntza ez dago behar bezala etiketatuta (UNE-EN 301549:2020 Arauaren 9.3.1.2 eskakizuna: Aldeen hizkuntza)
  • Esteketako testuaren aurkezpen bisuala (berdea) ez da eskatzen den kontrastearen gutxieneko ratiora iristen (UNE-EN 301549:2020 Arauaren 9.1.4.3 eskakizuna: Gutxieneko kontrastea).
  • Irudi batzuek testu alternatibo desegokia eduki dezakete (UNE-EN 301549:2020 Arauaren 9.1.1.1 eskakizuna: Eduki ez-testuala).
  • Akats puntualak ageri dira goiburuen egituran [UNE-EN 301549:2020 Arauaren 9.1.3.1 eskakizuna: Informazioa eta loturak].
  • 1994tik gaur egun arteko Osoko Bilkuren aktak Microsoft Word 2000k sortutako html formatuan argitaratu dira. Dokumentuen eduki guztiak ez dira irisgarriak, akordioaren jatorrizko formatuan baitaude. Oro har, Microsoft Word 2000 programak sortutako jatorrizko agirien isla diren html agiriak ez dira irisgarriak.

2.) Gehiegizko karga: 

  • Udalaren webgunean argitaratutako PDF fitxategien kopuru handiak eta horien askotariko iturriak direla-eta, baliteke fitxategi batzuek irisgarritasun-jarraibide guztiak ez betetzea.
Edukia ez da aplikatu beharreko araudiaren eremuan sartzen direnetakoa

3.) Edukia ez da aplikatu beharreko araudiaren eremuan sartzen direnetakoa:

  • PDF formatuko edo beste formatu batzuetako bulegotikako fitxategiak, bai eta irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako aplikazioak ere.
  • Zuzeneko multimedia-edukiak.
  • Oso bilkuretako, batzordeetako eta prentsaurrekoetako edo Errege Dekretua argitaratu aurreko aurrez grabatutako aldi baterako multimedia edukiak.
  • On-line mapa- eta kartografia-zerbitzuak.
IRISGARRITASUN-ADIERAZPEN HONEN PRESTAKETA

Adierazpen hau 2022ko irailaren 16an prestatu zen.
Adierazpena prestatzeko metodoa erakundeak berak egindako auto-ebaluazio bat izan da.
Adierazpenaren azken berrikuspena: 2022ko irailaren 16a.

OHARRAK ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Erabilerraztasun-baldintzei buruzko komunikazioak egin daitezke (111272018 Errege Dekretuaren 10.2. artikulua), esaterako:

  • Webgune honek izan dezakeen edozein ez-betetzeri buruzko informazioa eman.
  • Edukira iristeko beste zailtasun batzuk jakinarazi.
  • Webgunearen irisgarritasunari buruzko beste edozein kontsulta edo hobetzeko iradokizun egin.

Horretarako, harremanetan jar zaitezke:

 

APLIKATZEKO PROZEDURA

Aplikatzeko prozedura egoki eta eraginkor bat jarriko da abian, eta komunikazioari edo eskaerari emandako erantzuna desegokia izanez gero bertara jo beharko da.

AUKERAKO EDUKIAK

Webgune hau gaur egun ikusten den bezala 2019ko otsailaren 15ean estreinatu zen eta UNE-EN 301549:2020 Arauaren eskakizunak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak kontuan hartuta.

Web gunea Responsive bistaratzea izateko diseinatuta dago, eta, beraz, modu ezin hobean bistaratzen da tabletetan eta mugikorretan. Gailu horietan optimizatuta dago Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Androiden jatorrizko nabigatzailearen azken bertsioetan bistaratzeko.

Irisgarritasunaren azken berrikuspena 2022ko irailaren 16an egin zen.