1171 erakusten - 1185@guztira
IrriZiklok Nafarroako Antzerki Eskola irriz beteko du asteazkenero, otsailaren 21ean hasi eta sei astez
Euskarazko umore zikloa berriz ere taula gainean izango da. Datorren astetik aurrera, asteazkenetan, irriendako gune bat egongo da Iruñeko Udalak antolatu duen IrriZikloaren edizio berriari esker. Nafarroako Antzerki Eskola, San Agustin kalean, 20:00etatik aurrera komedia, monologo, magia, antzerki, elkarrizketa eta bestelako ikuskizunen agertoki izango da, xede hartuta ikusleengan irria eragitea....Joseba Apaolazak eta Sara Cozarrek euskarazko Ergela antzezlana taularatuko dute larunbatean
Euskarazko Ergela antzezlanaren estreinaldia izango da Nafarroan, larunbatean, Sanduzelaiko Civivoxean. Joseba Apaolaza eta Sara Cozar dira protagonistak, taula gainean eskarmentu handia duten bi aktore. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan daude salgai, Civivoxean bertan, eta www.pamplona.es zein www.pamplonaescultura.es webguneetan. Antzezlana Civivox sareko lauhilekoko programazioko Eszenatokiak zikloaren barruan dago....Udalak harrera egin die zenbait atleta nafarrei, dominak eskuratu baitituzte Espainiako txapelketa absolutuan eta 23 urtez azpikoan, krosekoan eta neguko jaurtiketa luzekoan
atletas navarras Enrique Maya Iruñeko Alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek azken asteetan egin diren Espainiako txapelketa ezberdinetan dominak eskuratu dituzten atleta nafarrei Udalak egin dien harrera-ekitaldian parte hartu dute. Guztira dozena bat domina eskuratu dituzte, banaka nahiz taldeka, abiadura-erreleboetan, iraupen luzeko lasterketetan, krosean, jauzietan eta jaurtiketan, berriz ere Nafarroako atletismoak...Iruñeko Udalak, martxoaren 8a babeste aldera, ekitaldi instituzionala eta harrera-ekitaldia egin ditu gaur
Iruñeko Udalak bost emakumeri harrera egin die gaur eguerdian. Emakume horiek euren eguneroko lanarekin gizarte-aurrerabideari ekarpena egiten diote honako arlo hauetan: kultura, ekonomia, kirola, nazioarteko boluntariotza eta inklusioaren aldeko borroka. Gaur goizean Enrique Maya hiriko alkateak, Udalbatzako beste kide batzuekin batera, omenaldia egin nahi izan die Ekaterina Bukareva enpresariari,...Civivox sareak Pablo Sarasate Museo Aretoa doan ikusteko hiru bisita gidatu antolatu ditu aste honetarako
Iruñeko Udalak Pablo Sarasateren irudia ezagutzera emateko lanei eutsi eta aste honetan hiru bisita gidatu proposatzen ditu, doan, konpositoreak Kondestablearen jauregian duen museo-aretora. Bisitak Civivox sareko lauhilekoko programazioaren barruan daude, eta horiek egiteko aurrez eman behar da izena, Kondestable Civivoxean. Talde bakoitza 15 lagunekoa izango da, gehienez ere. Bisitak ostiralean...Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bere gain hartzeak 2 milioi euro baino gehiagoko kostua dakar urtero, % 44 gehiago, eta % 21 ordu gutxiago ematen ari da
Servicio de Atención a Domicilio Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) bere gain hartzeak Iruñeko Udalari ia 2 milioi euro gehiagoko kostua dakarkio urtero. Hortaz, % 44 igo da gastua 2016tik –kudeaketa aldatu aurretik– 2019ra. Zenbateko horrek gora egin badu ere, zerbitzu-orduak gutxiago dira: iaz 2016an baino % 21 ordu...Iruñeak kontsumitzen duen energiaren erdia baino gehiago garraioari lotzen zaio, eta petrolioaren produktu deribatuei atxikia da, hiriko Energia Diagnostikoaren arabera
go green Iruñeak 4.435 GWh energia kontsumitzen ditu urtero; horren % 56 petrolioaren produktu deribatuak dira. Hiriak kontsumitzen duen azken energia horren erdia baino gehiago garraioaren sektoreari lotuta dago, % 21 bizitegi-kontsumoa da eta % 14,2 industriari lotzen zaio. Datuok lotura zuzena dute Iruñeak urtero atmosferara igortzen dituen 1.133.238 tona...Udalak jendaurreko aurrez aurreko arreta bermatzen du funtsezko zerbitzuetan, hala nola Udaltzaingoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Osasun Zerbitzuan
Fachada Iruñeko Udalak jendearendako aurrez aurreko arreta bermatuko du funtsezko zerbitzuetan, hala nola Udaltzaingoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Osasun Zerbitzuetan, on line eta telefono bidez eutsiko dio administrazioaren ohiko funtzionamenduari, eta zirkulazio-eskubidearen murrizketa kontuan hartuta, Zapatería kaleko 40ko aurrez aurreko erregistroa soilik mantenduko du. Neurri horiek hartzeko ebazpena, Enrique Maya Iruñeko...Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak jaurtiko du 2026ko sanferminetako txupinazoa
Chupinazo Urgencias Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak emanen die hasiera 2026ko sanferminei, txupinazoa jaurtiko baitu Udaletxeko balkoitik. Osasun-langileek sanferminetan egiten duten lana balioetsi nahi du hautagaitzak, eta entzierroetarako dispositiboaren garrantzia azpimarratu nahi du bereziki. Emandako 11.740 botoetatik 3.775 boto jaso ditu Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak, boto guztien % 32,15. Joseba Asiron Saez...Nafarroako Kaskezur taldeak lan berria aurkeztuko du ostegunean, 20:00etan, O-ko Andre Maria plazan
Kaskezur Kaskezur taldeak, euskarazko rock alternatiboko laukoteak, emanen du 2026ko Kantu eta Hitza zikloko azken-aurreko kontzertua. Maiatzaren 8tik ekainaren 25era bitartean, askotariko musika-proposamenak eskaintzen dituen zikloa dugu honako hau. Talde nafarrak azken diskoa, Deus izenekoa, aurkeztuko du oraingo honetan. 2024an kaleratu zuten, aurreko lanak argia ikusi eta bost urtera,...Ekainak 22, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra 09:30 Harrera Argentinako Nafar Etxeen ordezkariei (ekitaldi-aretoa) 10:30 Bilera herritarren gaiak lantzeko (alkatearen bulegoa) 12:00 Bilera Hirigintza Gerentziarekin (alkatearen bulegoa)Astelehenean hasiko da Sanduzelaiko kirolguneko udako denboraldia, eta horrekin batera Iruñeko udal-igerilekuen udako eskaintza osatuko da
Sanduzelaiko kirolguneko kanpoko igerilekuak gaur (astelehena) irekiko dira. Arantzadin joan den astean hasi zen denboraldia eta astebete geroago hasi da Sanduzelain, azken egun hauetan derrigorrezko mantentze-lanak egin baitira. Udako denboraldia irailaren 15ean bukatuko da. Ia hiru hilabetez, Sanduzelaiko azpiegiturak 10:00etatik 20:30era egonen dira irekita. Sanduzelaiko kirolguneak kanpoko hiru igerileku ditu:...Ekainak 29, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra 11:00 Familiei gorpuzkiak entregatzeko ekitaldi instituzionala (San Jose udal-hilerria) 12:00 Udaltzaingoko funtzionario berriak izendatzeko ekitaldia (Kondestable) 13:30 ANIMSAren Administrazio KontseiluaIruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordearen Adierazpena
Atzo arratsaldean Navarrería kalean izandako gertakari tragikoaren aurrean, Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako adierazpen hau egin nahi du. Une hauetan, errespetuz eta zuhurtziaz jokatu behar dugu, eta biktimei nahiz haien senideei babesa eta gertutasuna adierazi. Gertatutakoak kezka handia eragin du hirian, eta, gure ustez, une honetan garrantzitsuena da kaltetutako pertsonen...Ekainak 26, ostirala
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Bilera Komunikazio Zerbitzuarekin 11:00 Ekitaldia LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren karietara (Udaletxe plaza) 12:00 Bilera ANIMSAko gerentearekin (alkatearen bulegoa) 20:00 Sanferminen aurreko kontzertu tradizionala La Pamplonesaren eskutik (Udaletxe plaza)