Aniztasun kulturala

KULTUR ANIZTASUNAREN III

Urtero maiatzaren 21ean ospatzen den Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren karietara, Iruñeko Udalak antolatu duen Aniztasunaren hirugarren Astearen barruan herritarrei irekiak diren dozena bat ekitaldi antolatu ditu. Jardueren artean daude hitzaldiak, proiekzioak, arte-erakusketak, kontzertuak eta bisita gidatuak, eta maiatzaren 19an (asteartea) abiatuko dira, 24a (igandea) arte. 


Proposamen hori hirian dagoen kultur aniztasuna jasotzeko da, kolektibo guztien interesei erantzuteko eta, integrazioa eta elkarren arteko loturak sustatzeko. Immigrazioarekin, ijito herriarekin, Iruñean bizi diren kulturekin eta nazioarteko gatazkekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira. 
 

MAIATZAK 19, ASTEARTEA

Zineforuma: “Resistance Climbing”
 “Resistance Climbing” dokumentalaren proiekzioa. 37 minutu. Ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin.
Ondoren, hitzaldia Yala Nafarroako ordezkariekin

"Resistance Climbing" (Erresistentziako eskalada) dokumentalak erakusten du kirola erresistentziarako eta ahalduntze kultural eta kolektiborako jardunbide izaten ahal dela, bereziki okupazio eta apartheid testuinguruetan, hala nola Palestinan okupatutako Zisjordanian.

  • Pompelo Civivoxeko hitzaldi-aretoa (Salestarren plaza 7), 19:00etatik 20:00etara.
  • Laguntzailea: Yala Nafarroa
MAIATZAK 20, ASTEAZKENA

Munduko poesien errezitaldia
Hainbat jatorritako 10 poesiaren errezitaldia, jatorrizko hizkuntzetan eta gaztelaniaz, zuzeneko biolin-jotzaile baten musikaz lagunduta.

  • Kondestable Civivoxeko hitzaldi-aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua), 19:00etatik 20:00etara.
  • Antolatzailea: Zirkulu Iberoamerikarra
MAIATZAK 21, OSTEGUNA

Harrera instituzionala Iruñeko kultur aniztasunaren aldeko elkarteei, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Egunaren karietara, eta ondoren aperitiboa

  • Kondestable Civivoxeko patioa (Kale Nagusia 2, 2.), 11:00etan.
     

Zineforuma: “La gran redada”. “La gran redada” (Sarekada Handia) dokumentalaren proiekzioa, eta ondoren hitzaldia Secretariado Gitano Fundazioko ordezkariekin.

Pilar Távorak zuzendua, dokumental honek 1749ko Sarekada Handia deitutakoa jorratzen du : Estatuan ijito herriaren aurkako sarraski-saiorik handiena.. Fikzioa eta dokumentala uztartzen dituen proposamen baten bidez, filmak mendeetan isildutako pasarte bat argitu eta oraindik ere irauten duen arrazakeriari buruzko gogoeta egiten du.

  • Sanduzelaiko Civivoxeko ekitaldi-aretoa (Gortari Doktorearen kalea z.g.), 19:00etatik 21:00etara.
  • Laguntzailea: Secretariado Gitano Fundazioa
MAIATZAK 22, OSTIRALA

Kontzertua: Alarma Morea

Alarma Morea musika-taldea Ainhoa (ahotsa eta gitarra) eta Uxue Plagaro (ahotsa, kajoia eta beste perkusio batzuk) ahizpek, Amets Albisuk (dantza eta perkusioa) eta Nuria Cullak (baxua) osatzen dute. 
Ezagunak dira rumba flamenkoa eta beste musika-estilo batzuk uztartzen dituztelako. Euskarazko letrak dituzte eta beren proposamena ez da musikala soilik. Izan ere, feminismoan eta emakumearen ahalduntzean oinarritutako errebindikazio-osagai sendoa dute, musikaren munduan eta gizartean dagoen genero-zapalkuntzari aurre egiteko, kontzientziak lantzeko eta espazioak berreskuratzeko helburuarekin. Taldearen beste oinarri sendoetako bat euskararen sustapena da: hizkuntza sortzea, erabiltzea eta zabaltzea bere identitate artistikoaren funtsezko zati bat da.

  • O-ko Andre Mariaren plaza, Iruñea, 20:00etan
MAIATZAK 23, LARUNBATA

Ate irekien eguna eta softbol-erakustaldia. Ate irekien eguna, herritar guztiendako, eta jarraian, softbol-partida.

  • Softbol-zelaia (Rodrigo Ximénez de Rada kalea z/g, Arrotxapea), 11:00etatik 13:00etara
  • Antolatzailea: Toros Beisbol eta Softbol Elkartea eta, Dominicanos Kirol eta Kultur Elkartea
MAIATZAK 24, IGANDEA

Carbonilla eguna. Carbonilla zentro komunitarioaren I. Carbonilla eguna

Programa: 10:00 – 14:00
- Txokoak: kolektiboen informazio-txokoak, beren jarduerak ezagutzeko.
- “Carbonilla Txikia” txokoa: txapa-lantegia, marrazketa-lantegia, aurpegi-margoketa eta txokolate-jana.
- Domino txapelketa.
- Erakusketa: “Ubuntu: Futbola inklusio bidea” (Douze Solutions)
- Erakusketa: Rtx Auzolan 2023-2026.

11:00 – 12:00 Herri kirolak eta txalaparta lantegia pertsona ororendako.
12:00 – 13:00 Bisita gidatua Arrotxapean barrena euskaraz eta gaztelaniaz, auzoaren historia eta errealitatea ezagutzeko.
13:00 – 14:30 Musika-ekitaldiak: aurresku, bertsolariak, dantzariak, batxata, gospela (Gozatu Gostel), Afrikako ipuinak eta batukada (Combatupa).
14:30 Autogestionatutako bazkaria.
Bazkaldu ondoren: batxata eta zortziko lantegia.

  • Carbonilla Zentro Komunitarioa (Marcelo Celayeta 51, behea, Arrotxapea).
  • Antolatzailea: Carbonilla zentro komunitarioko kolektiboak.

     

Erakusketa: “Artea eta kultur aniztasuna”
Erakusketa honetan 30 lan sortu berri daude (eskultura, pintura, argazkigintza eta teknika mistoak), atzerritar jatorriko eta Nafarroako 15 artistaren eskutik

  • Maiatzaren 8tik 30era.
  • Nafarroako Liburutegi Nagusia (Pérez Goyena pasealekua 3).
    Antolatzailea: Zirkulu Iberoamerikarra eta Artista Atzerritarren Taldea.
     

Iruñeko kultur aniztasunari eta herritartasun inklusiboari buruzko

Pertsona Migratuen Nazioarteko Eguna

Pertsona Migratuen Nazioarteko Egunaren karietara (abenduak 18), Iruñeko Udalak jarduera-sorta bat antolatu du datorren astean, hala nola erakusketa bat, proposamen artistiko bat eta zuhaitzak landatzeko ekitaldi bat. Horien guztien bidez, Udalak xede du migrazioaren inguruko hausnarketa eta enpatia sustatzea, bai eta hirian kultura eta jatorri desberdinetako pertsonen bizikidetza ere.
 

ARGAZKI-ERAKUSKETA ‘Ihesa Zilegi Balitz - Huir es un derecho - Ce Sont Des Persones’

o    Tokia: Karlos III.a Noblearen eta Orreaga etorbideen elkargunea
o    Data: Urtarrilaren 10era arte
o    Bisita gidatua: Abenduaren 16an 11:30etan. Sarrera librea

RAÍCES EN ESCENA

o    Eguna: Abenduak 18
o    Ordua: 19:00
o    Tokia: Descalzos k.56, 2 solairu aretoa (igogailuaren eraikina). Sarrera librea.

EZINEZKO SUSTRAIEN LORATEGIA

o    Eguna: Abenduak 22
o    Ordua: 12:00
o    Tokia: Antoniutti haurrentzako jolasgunea

Mazedonia Kulturen Kalejira

Mazedonia Kulturen Kalejirak hirian dagoen kultur-aniztasunaren aberastasuna ikusarazten du, hiri-espazioaren erabilera indartzen du kultur-aniztasuna integratu eta ezagutarazteko eta Iruñean dauden kultur-aniztasuneko entitateen ekimenak eta parte-hartzea sustatzen ditu. Halaber, ekitaldiak balioa ematen dio hiriko jaietan bazterketaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurka lan egiten duten entitate eta taldeetako partaide diren herritarren parte-hartzeari.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Elkarteak eratzeko pausoak

Udalak dei egin die migratzaileekin lan egiten duten eta kultur aniztasunaren arloan diharduten elkarte eta erakundeei, elkarren artean honako helburu hauek lortzeko: egoera hobetzeko bideak aurkitzea, gune oro inklusiboago izateko hausnarketa-prozesuak martxan jartzea, hedapen- eta komunikazio-prozesuak berrebaluatzea eta migratzaileek eta elkarteek Udalaren guneak eta baliabideak ezagutu eta erabil ditzaten sustatzea.

Elkarte bat sortzeko urratsen gida hau ere deskargatzen ahal duzu.