Haurtzaroa, nerabezaroa eta familia

HAUR ETA GAZTEENDAKO JARDUERAK IRUÑEAN

Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako eta Kultur Aniztasuneko Alorrak eta haur eta nerabeen erakunde komunitarioek askotariko aisialdi-aukerak aurkeztu dituzte hezkuntza-ikuspegi batetik, eta 3 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta daude jarduera guztiak. 

Programak haur eta nerabeen ongizatean eta garapen pertsonalean jartzen du arreta ikasturte honetan, lotura komunitarioak sendotzeko eta hiriko auzoetan hezkuntza-, sormen- eta aisialdi-guneak eskaintzeko xedez.

R-Konekta

Basotxoa nerabeendako jolasgune eta aisiarako gune bihurtuko da ostiraletan, irailaren erdialdera arte.

R-Konekta udal-proposamena 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, eta pantailarik gabeko aisialdirako aukerak proposatzen ditu sozializazioa sustatuta 
 

Hiri-kanpamenduak

JOLASAK. AIRE ZABALEKO KIROLAK. JOAN-ETORRIAK HONDATZARA ETA IGERILEKURA. BIZIKLETA-IBILALDIAK... ETA ASKOZ GEHIAGO! 

ZUREKIN HAZTEN 2026

FAMILIA-LAGUNTZAKO ETA GURASOTASUN POSITIBOKO DOAKO TALDEAK

Programak psikologiako profesionalek gidatutako taldekako sei saio eskaintzen ditu. Taldeetan gune seguru bat eskaintzen dute parte-hartzaileek beren seme-alabekin dituzten eguneroko esperientziak partekatzeko eta eguneroko familia-estres egoeretarako alternatibak aurkitzeko.

Taldeen helburua da parte-hartzaileek beren trebetasunak ezagutzea eta indartzea, haien seme-alabei laguntzeko, eta modu horretan lotura osasungarriak eta familia-giro ona bultzatzea.

Normalean, ikastaroak eta tailerrak maiatzean eta ekainean egiten dira.