1111 erakusten - 1125@guztira
Iruñeko Udalak ingurumen- eta gizarte-esparruko zerga-pizgarri berriak sartuko ditu tributuen eta prezio publikoen araudian
Iruñeko Udalak ingurumen- eta gizarte-esparruko zerga-pizgarri berriak sartuko ditu tributuen eta prezio publikoen araudian, prentsaurrekoan Enrique Maya Iruñeko alkateak eta María Echávarri Zerbitzu Orokorretako zinegotzi ordezkariak azaldu dutenez. Prezio publikoak erregulatzeko arauak eta zerga-ordenantzak moldatzeko aurreproiektua goizean aurkeztu zaio Tokiko Gobernu Batzarrari, kontsulta eta informazio publikorako prozedura hasteko, Tokiko Gobernu...Irailaren 7an –larunbatarekin–, Pim Pam Ville musika-jaialdiaren edizioak zortzi musika-proposamen eskainiko ditu Burgoen plazan, eklektikoak eta tokikoak zein nazioartekoak
Hirugarren urtez jarraian, Burgoen plazan eginen da Pim Pam Ville jaialdia. Irailaren 7an eginen da, ohi denez, Batasunaren Pribilegioaren kariaz antolatutako ekitaldietan. Zortzi kontzertuk osatuko dute musikalki eklektikoa den programa, rock-, punk-, psicodelia-, garage- zein folk-joerez, non nazioarteko taldeek –The Fleshtones, The Kids eta The Mani-Las, adibidez– zein tokikoek –Kokoshca...Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro ohiak jaso du Iruñeko IV. Zapia
Goizean Enrique Maya Iruñeko alkateak Alberto Undiano Mallenco nazioarteko arbitro ohiari eman dio Iruñeko Zapia, laneko zereginetan hiriko izena eta irudia bultzatzeko ekarpena egin dutenei ematen zaien aintzatespena. Ekitaldia Udaletxeko harrera-aretoan izan da, eta, ohi denez, Burguen Batasunaren Pribilegioaren ospakizunerako prestatutako programazioaren barruan. Iruñeko Udalaren Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sariei...Astelehenetik aurrera eman daiteke izena Ingurumen Hezkuntzako Museoak abuztuaren 6tik 9ra taldeentzat antolatuko dituen ingurumen-lantegietarako
Ingurumen Hezkuntzako Museoak abuztuaren 6tik 9rako asterako antolatu ditu hiru lantegi, elkarte, kolektibo, udako ludoteka, dibertsitate funtzionala lantzen duten entitate eta abarretan dabiltzan haur-, gazte- zein heldu-taldeei zuzenduta. Izena astelehenetik aurrera ematen ahalko da, 948 420 984 telefonoan edo museoambiental@pamplona.es helbide elektronikoan. Lantegiak lau egunetan egingo dira, eta egun bakoitzean...Ostegunean, uztailak 25, Donejakue Bideko mugarrietan barnako bisita gidatu bat zein zuzeneko musika entzun eta ardoa dastatzeko saio bat, biak doan, izena aurretik eman behar bada ere
Iruñeko Udalak aurrera darama udarako jarduera-proposamena. Aste honetan, hiriko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen duten bisita gidatuez gain, bertoko folklorera hurbiltzea proposatzen da, Zaldi Zuriko Karrikadantzaz, asteartean, eta, ostegunean, Donejakue Bidean eta Ultreia interpretazio-zentroan barnako bisitaldi berezi batez zein ardoa dastatu eta zuzeneko musika entzuteko saio batez, atari zabalean. Jarduera...Denbora, teknologia zein grabaketa eta irudiaren ondoko proiekzio atzeratua, horra Josu Rekalderen proposamena arte-hausnarketarako, Non ote dago oraina? erakusketan
Non ote dago oraina? du izenburua Ziudadelako Labean asteazkenean estreinatuko den instalazioak. Josu Rekalde artistak ikusleei denborari buruzko hausnarketa proposatzen die, teknologia erabiliz, erakusketako ikusleen grabaketa eta ondorengo erreprodukzio atzeratua egiteko metodo xume batez. Proiektua, irailaren 8a arte ikusgai, Laberako berariaz pentsatu da, gune zilindrikoan erakusteko. Jorge Urdánoz Kultura eta...Animazioa, abentura, musikala edo komedia... berriro Iruñean daude Zinema-gauak, hiriko hainbat gune publikotan
Datorren astelehenean zinema-gauak itzuliko dira Iruñeko 10 gune publikotara. 20 filmez itzuli ere; horietako bost euskaraz izango dira, eta abuztuaren 30a arte proiektatuz joango dira, astelehenetik ostiralera, beti 22:00etan hasita. Programatutako filmetako zortzi animazio-filmak dira, komedia, drama, abentura eta musikalez gain. Horien guztien artean, adin guztietarako sailkapen zabala jasotzen da....Haurrendako proposamenak, Iruñean barnako ibilbide bat, Yamaguchi parkerako irteera bat eta ihes-joko bat Taconeran, udako bisita gidatuetan
Iruñeko Udalak eta hiriko turismo-enpresek antolatu duten bisita gidatuen programazioak bisita gidatu tematikoen hainbat mota eskaintzen ditu, kanpokoei zein tokikoei ondarearen, historiaren eta berdeguneen sekretuak erakusten dizkietenak. Batik bat familientzat direnez, haurrentzat berariaz prestatutako batzuk ere badaude. Adibidez, ostegunean, abuztuak 8, Parkeen esploratzailea zikloa amaituko da, Yamaguchirako bisita batez, gaztelaniaz...Lehen aldiz Iruñean, eVenti Verticali konpainia italiarrak Quadro on wall aurkeztuko du, ikuspegi-jolasa oinarri duen lana, Harresiak dantzan ikuskizunen barruan
Ostiralean, abuztuak 9, eVenti Verticali konpainia italiarrak Quadro on wall aurkeztuko du, lehen aldiz Iruñean; ikuskizunean, lau dantzari harresiko horma-atalean mugituko dira jauzi akrobatikoak eta airean mantendutako hegaldiak eginez, plano horizontalak eta bertikalak nahasten dituen ikuspegi-jolasean murgilduz. Horrela, eVenti Verticalik Guadalupeko bastioiko horma-atala 90°-z biratutako agertoki bilakatuko du, non dantzariak...Ostegunean, abuztuak 1, aparkatze arautua itzuliko da, eta eremu urdinetan, laranjatan eta gorrietan tarifak ordaindu beharko dira
Aparkatze arautua, eremu urdina delakoa, abuztuaren 1etik aktibatuko da, ostegunetik. Sanferminak igarota uztailaren 15etik egondako geldialdiaren ostean, zerbitzua indarrean dago berriro, eta martxan, hirian zedarritutako eremua zer koloretakoa izan (urdina, laranja, gorria edo berdea) eta horri dagozkion ohiko ordutegi, tarifa eta berezitasunekin bat. Aparkatze arautuak astelehenetik ostiralera funtzionatzen du,...Zazpi plan doan, gazteentzat, datorren astean: Gaztediaren Etxeko arratsaldeetan eta, orain gainera, Mendillorri eta Buztintxuriko Zentro Komunitarioetan, asteartean eta ostegunean
Datorren astean Gaztediaren Etxeak doako zazpi plan eskainiko ditu: bost Zangoza kaleko 30eko instalaziotan, astelehenetik ostiralera (19:30 – 21:00), eta gainerako biak Mendillorri (Sarriguren kontzejuaren k., 3) eta Buztintxuriko Zentro Komunitarioetan (Víctor Eusa kalea, 1). Auzo horietan jarduerak asteartean (18:30 – 20:00) eta ostegunean (10:00 – 11:30) izango dira, hurrenez...Ekainaren 17an bukatuko da irabazi asmorik gabeko entitateek diru-laguntzak eskatzeko epea, 2019an gazteei zuzendutako proiektuak edo jarduerak egiteagatik
Ekainaren 17an bukatuko da Iruñeko irabazi asmorik gabeko entitateek diru-laguntzak eskatzeko epea, irabazi asmorik gabeko entitateendako deialdian, 2019an gazteei zuzendutako proiektuak edo jarduerak egiteko. Laguntzek honakohelburu hauek dituzte: hiriko gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzea eta, antolatzeko gaitasuna zein autonomia indartuz, gizarte-bizitzan duten parte-hartzea finkatzea. Gazteei zuzendutako edo gazteek antolatutako jarduerak...Iruñeko Udalak turismo-materiala berritu du goi-denboraldia iristearekin batera, hiria erakargarri egiten duten gakoak nabarmenduz
Iruñeko Udalak turismo-material berria sortu du, hala orokorrak nola berariazkoak, goi-denboraldiaren hasierari begira. 168.000 liburuxka eta 38.000 plano inprimatu dira. Guztira, 206.000 informazio-ale; Iruña askoz gehiago da izenburupean, sei eduki ezberdin jasotzen dituzte, eta sei hizkuntzatan. Turismo Bulegoan eta hiriko hoteletan daude eskuragarri; eta www.pamplona.es/turismo (mapak eta planoak) webgunetik deskarga...Iruñeko Udalak aintzatespena eman die Lecxit programaren III. edizioan Lehen Hezkuntzako haurrei irakurmena hobetzen lagundu dieten 51 boluntarioei
Guztira 51 boluntariok hartu dute parte Lecxit udal-programaren hirugarren edizioan, Lehen Hezkuntzako haurrei irakurmena hobetzen laguntzea helburu duela. Iruñeko Udalak 39 emakume eta 12 gizonen lan altruista aintzatetsi nahi izan du 2018–2019ko ikasturte honetan egindako lana eskertzearren diplomak emanez. Gainera, Udalak ekimeneko beste protagonistak ere aintzatetsi nahi izan ditu: bai...