556 erakusten - 570@guztira
Iruñeko Udalak laster entregatuko ditu ordezko bizitokia emateko zazpi etxebizitza Descalzos kaleko 33-35 zenbakietan
Gaur goizean, Iruña Biziberritzen (PCH) udal-enpresako administrazio-kontseiluak, Enrique Maya Iruñeko alkatea buru zuelarik, Descalzos kaleko 33-35eko higiezina bisitatu du. Erakundeak zazpi etxebizitza (horietako bi, duplexak) birgaitu ditu beheko solairua, 3 solairu eta teilatupea dituen erakin horretan. Beheko solairuetan merkataritza-lokal bat dago, une honetan erabilera zehatzik ez duena. Sustapen hori datozen...Iruña Espainiako bosgarren hiria da auto elektrikoak kargatzeko leku-kopuruari dagokionez, eta Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia bakarrik ditu aurretik
recargo coches Iruñean badira ibilgailu elektrikoendako 46 kargagune hirian barna banatuta eta beti puntu estrategikoetan jarrita haien erabilera errazteko. Datu horren arabera, Nafarroako hiriburua kargagune gehien dituen Espainiako bosgarren hiria da, eta bakarrik biztanle askoz gehiago dituzten hiriak ditu aurretik, hala nola Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia. Halaber, erabilera...Piraguismo Eskolak apirilaren 1ean abiatuko du ikastetxeetako ikasleendako jardueren denboraldia
piraguismo Iruñeko ikastetxeetako ikasleek aukera dute piraguismoan trebatzen hasteko Kayak Arga Bizirik programari esker, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolak Iruñeko Udalaren laguntzarekin ematen duen jarduerarekin. Jarduera apirilaren 1ean hasiko da, eta ikasturte honetan, ekainaren 18ra bitarte egiten ahalko da. Aurrekoa gorabehera, irailean eta urrian ere hitzorduak hitzartzen ahalko dira. Jarduera...GARBITZAILEEN IBARBASOA
Garbitzaileen lana ohikoenetakoa izan zen XIX. mendeko eta XX. mende hasierako emakumeen artean. Baita gogorrenetakoa ere. Arga ibaiaren ertzeetan kokaturik zeuden hainbat latsarritan, emakumeek –askotan beren alaba txikiek lagunduta– arropa garbitzen zuten, belauniko jarrita barruan zaku huts bat tolestuta zeukan sardina kutxa baten gainean, eta gero esekitokian hedatzen zuten arropa,...Uztailaren 12an jotek hiriaren erdigunea beteko dute, bai Sarasate pasealekuko agertokia, bai kaleak, 200 jotari bilduko dituen kontzentrazioan
Aurten festen programak lehenengo aldiz jasotzen du Jotaren Eguna, eta bihar, uztailaren 12an, asteartearekin ospatuko da. Jota dantza edo abesti forma duen musika-generoa da, eta izen horrekin agertzen da dagoeneko XVIII. mendetik. Nafarroako jota, musika estilo gisa eta abestutako zein dantzatutako adierazpena gisa, Kultura-intereseko Ondasun immaterial izendatu zuten 2019....Asteburuan hasita, Udalak dastatzeak eta bisita gidatuak edo antzerki erakoak antolatu ditu Donejakue bidea hainbat ikuspegitatik ezagutzeko
Donejakue bidea Iruñean izanen da Iruñeko Udalak udarako programatu dituen hainbat jardueraren ardatz. Asteburuan abiatuko dira Kalizaren lapurreta antzerki erako bisitak, modu atseginean ezagutzera emate aldera hiria ezagutzeko pista-joko bat, mugikorrerako aplikazio bat baliatuta. Era berean, Donejakue bidea 3Dan izeneko bisita gidatuak garapen teknologikoa baliatuko du turistei Donejakue bideak Iruñean...Iruñeko Udalak uda Nafarroan pasatzen duten Saharako haurrei egin die harrera pandemiaren ondoriozko bi urteko etenaren ondoren
Enrique Maya Iruñeko alkateak Udalbatzako beste kide batzuekin batera gaur eguerdian harrera egin die Nafarroan harrera-familiekin uda pasatzen duten 62 haurren ordezkariei, pandemiak ezarritako bi urteko etenaren ondoren. Harrera-ekitaldian, halaber, Lehbib Braika Sahara herriko Nafarroako ordezkariak, Carol García Oporrak Bakean proiektuaren arduradunak eta Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartearen (ANAS) ordezkariek hartu...Aste honetan abiatu dira pintxoekin uztartutako Nafarroako ardo-dastaketak Iruñeko Ziudadelan
Aste honetan hasi dira Nafarroako Jatorrizko Deiturako ardo-dastaketak: Iruñeko Udalaren udako eskaintza, zeina aurten, Donejakue Bidearekin uztartu baita. Dastaketak Ziudadelan egiten dira (Arma aretoaren eraikinaren kanpoaldean) eta ardoak gozatzea ahalbidetzen du tokiko produktuekin uztartuta; hortik datorkio izena: ‘Bideko harmoniak’. Dastaketak atzo abiatu ziren, gaur arratsaldean eginen da bigarren saioa eta...Bihar, abuztuak 5, ostiralarekin, Zaldi Zuriaren begiratokian reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop soinuak egonen dira entzungai Brick Paco artista senegaldarraren eskutik
Aurrera doaz Enklabeak eta Bertsionatuz udal-zikloetako aire zabaleko kontzertuak. Lehenengoaren barruan, ostiralean, Zaldi Zuriaren zokoan, Brick Paco artista senegaldarrak 20:00etatik aurrera reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop nahasketa bat eskainiko du. Abuztuaren 8an, astelehenarekin, Bertsionatuz zikloaren bigarren saioa eginen da, berriz ere San Jose plazan. Bertan, Free Lane taldearen bluesak...Patinajeko XIII. P2P Zubiri – Iruña – Gares lasterketaren aurkezpena
press_conferenceIruñeak Isurketa Baxuko Eremuen zehaztapenari ekin dio, airearen kalitatearen eta zaraten neurgailuak, aparkatzeko sentsoreak eta ibilgailuen zirkulazio-neurgailuak ezarrita
viejo Iruñeko Udalak airearen kalitatea eta zaratak neurtzeko 10 ekipamendu jarriko ditu, ibilgailuen zirkulazioa neurtu eta matrikulak irakurtzeko 50 puntu eta aparkatzeko 375 sentsore zamalanetarako aparkaleku-plazetan, mugikortasun murriztuko pertsonendako plazetan eta erreserbatutako plazetan. Isurketa Baxuko Eremu bat zehazteko hartuko diren lehen neurriak izanen dira, izan ere, Klima-Aldaketa eta Energia-Trantsizioari buruzko...Iruñeak hobariak emanen dizkie autokontsumorako instalazioei EIOZan eta hiri-kontribuzioan, eta, horrez gain, 2022ko dirulaguntzak handitu ditu oraindik ere eskuragarri dauden funtsekin
Iruñeko Udala lanean ari da, Go Green Iruña estrategiaren barruan eta Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Iruñeko 2030 Estrategiaren esparruan, energia kontsumoa murriztearen eta energia berriztagarriak, oro har, areagotzearen alde. Hori egiten du, batetik, udal-instalazioetan energia sortuz eta kontsumoak murriztuz, eta bestetik, ekoizpen banatua garatzea erraztuz: hirian eguzki plakak instalatzea...Unibertsitate publikoetako ikasleek 1,7 kilometro bidegorri gehiago izanen dituzte erabilgarri ikasturte hasieratik, bi campusak lotuz
Iruñeko Udalak bizikleta garraiobide gisara erabiltzen dutenendako erabilgarri dauden ibilbideen sarea zabaltzen jarraitzen du. Abuztuan behin betiko jarri ziren funtzionamenduan noranzko biko bidegorri bereiziko beste 1,7 kilometro. Tarte horrek Milagrosa eta Lezkairuko zaldua ekipamendu garrantzitsuak dituen eremu batekin lotzen ditu, besteak beste Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate...Adinekoen Udal Kontseiluak gaur goizean aztertu ditu bere araudia eta hirian herritar horiei zuzendutako programak
Iruñeko Adinekoen Udal Kontseiluak bere bigarren bilera egin du gaur goizean, joan den apirilekoaren ostean. Topaketan hogei bat entitate egon dira ordezkatuta, eta Kontseiluaren beraren araudian egindako aldaketak landu dira, zeinak laster jendaurrean paratuko baitira, eta auzoetan aktibatu diren adinekoen sareei buruzko informazioa eman da. Udal-organo honen bilera Udaletxean egin...Hemen da berriz ere Antzerki Aroa euskarazko antzerki-zikloa, doluari, tratu txarrei eta gizakiaren ardurei heltzen dien proposamen batekin
foto Sentimenduetan, beldurretan eta intimitatean murgiltzea proposatzen du gazteei eta helduei zuzenduta dagoen Antzerki Aroa euskarazko antzerki-zikloak udazkenerako. Iruñeko Udalak antolatu du, Nafarroako Antzerki Eskolarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Edizio honetan, 3 lan antzeztuko dira, beti 19:00etan, urriaren 19an eta azaroaren 2an eta 23an, denak ala denak Nafarroako konpainia profesionalen...