Bihar, abuztuak 5, ostiralarekin, Zaldi Zuriaren begiratokian reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop soinuak egonen dira entzungai Brick Paco artista senegaldarraren eskutik

Bihar, abuztuak 5, ostiralarekin, Zaldi Zuriaren begiratokian reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop soinuak egonen dira entzungai Brick Paco artista senegaldarraren eskutik
Astelehenean 20:00etatik aurrera Free Lane taldearen bluesak girotuko du San Jose plaza
Irudia
Irudia

Aurrera doaz Enklabeak eta Bertsionatuz udal-zikloetako aire zabaleko kontzertuak. Lehenengoaren barruan, ostiralean, Zaldi Zuriaren zokoan, Brick Paco artista senegaldarrak 20:00etatik aurrera reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop nahasketa bat eskainiko du. Abuztuaren 8an, astelehenarekin, Bertsionatuz zikloaren bigarren saioa eginen da, berriz ere San Jose plazan. Bertan, Free Lane taldearen bluesak entzuteko aukera egonen da 20:00etatik aurrera.

Bi zikloetan –nahiz eta profil ezberdinak izan– aire zabaleko kontzertuak eginen dira Iruñeko hainbat txokotan, adin guztietarako eta sarrera librearekin, edukiera bete arte. Bertsionatuz kultura-ekimenak parte hartzen duten taldeei beste artista batzuen abestien bertsioak aurkezteko aukera ematen die. Ziklo horrek ibilbide luzea dauka Iruñeko udako programazioaren barruan, 2011n hasi baitzen,eta beraz, aurtengoa hamabigarren edizioa da.

Enklabeak proposamen berriagoa da, bigarren uda baita aurtengoa. Udal-programazio honek tokiko musikaren esparruan sortzen ari diren taldeak aurkezten ditu herritarren aurrean, eta hainbat agertokitan banatzeak formatu anitzetako kontzertuak ahalbidetzen ditu. Hurrengo saioak honako hauek izanen dira: abuztuaren 12an (Enklabeak) Diabulus in Musica taldearen metal sinfonikoa Trinitariosko parkean eta abuztuaren 22an (Bertsionatuz) JZ & Outlanders, 2021era arte JZ Harvest & The Outlaws izenaz ezagutzen zen taldea, amerikar musikaren errepertorio zehatz bati eusten diona.


ENKLABEAK. HAINBAT AGERTOKI. 20:00ETAN, SARRERA DOAN

•    Abuztuak 5. Brick Paco. Zaldi Zuriaren begiratokia
•    Abuztuak 12. Diabulus in Musica. Trinitariosko parkea


BERTSIONATUZ. SAN JOSE PLAZA. 20:00ETAN, SARRERA DOAN

•    Abuztuak 8. Free Lane
•    Abuztuak 22. JZ & Outlanders