Iruñeak Isurketa Baxuko Eremuen zehaztapenari ekin dio, airearen kalitatearen eta zaraten neurgailuak, aparkatzeko sentsoreak eta ibilgailuen zirkulazio-neurgailuak ezarrita

Iruñeak Isurketa Baxuko Eremuen zehaztapenari ekin dio, airearen kalitatearen eta zaraten neurgailuak, aparkatzeko sentsoreak eta ibilgailuen zirkulazio-neurgailuak ezarrita
Hiriko Isurketa Baxuko lehen Eremua Alde Zaharrean ezarri nahi dabeste auzo batzuetara hedatzea aztertzeko
viejo


Iruñeko Udalak airearen kalitatea eta zaratak neurtzeko 10 ekipamendu jarriko ditu, ibilgailuen zirkulazioa neurtu eta matrikulak irakurtzeko 50 puntu eta aparkatzeko 375 sentsore zamalanetarako aparkaleku-plazetan, mugikortasun murriztuko pertsonendako plazetan eta erreserbatutako plazetan. Isurketa Baxuko Eremu bat zehazteko hartuko diren lehen neurriak izanen dira, izan ere, Klima-Aldaketa eta Energia-Trantsizioari buruzko 7/2021 Legeak, maiatzaren 20koak, horretara behartzen du; Iruñeak Next Generation EU Europako funtsen finantziazioa izanen du horretarako. 

Isurketa Baxuko Eremuen (IBE) proiektuaren xedeak dira hiria osasungarriago, ez hain kutsatua eta zaratarik gabea bilakatzea, horretarako ibilgailu kutsatzaileen zirkulazioa pixkanaka murriztuz, eta aldi berean oinezkoen, ziklisten eta garraio publikoaren mugikortasuna zein hiria bera eta bertako espazio publikoa hobetuz. Isurketa Baxuko Eremu bat garatzeak eskatzen du, alde batetik,alderdi juridiko eta teknikoak zehaztea, eta bestetik, hiria teknologia aldetik moldatzea, isurketa kutsagarriak murrizteko helburuari ekin ahal izateko. Bi alderdi horiek aintzat hartuta, Iruñeko Udalak bi kontratu lizitatu eta adjudikatu ditu; horien bidez, legeak agindu bezala, heldu den urtearen hasieran azkartu eginen dira Isurketa Baxuko lehen Eremua finkatzeko lanak. 

Fermin Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak eta Alejandro Astibia Proiektu eta Obretako zuzendariak eman dituzte Udala Isurketa Baxuko Eremuak zehazteko egiten ari diren urratsen berri. Sentsore, neurgailu eta edukiera-neurgailuen instalazioak aurretiazko diagnostiko bat egitea ahalbidetuko du, zehazteko Iruñea zein egoeratan dagoen isurketa kutsagarriei eta ingurumen-kalitateari dagokienez. Aurretiazko analisi horretan oinarrituko dira Isurketa Baxuko Eremuak ezartzeko hartuko diren erabakiak.

Alde Zaharra, Isurketa Baxuko Eremu

Klima-Aldaketa eta Energia-Trantsizioari buruzko 7/2021 Legeak, maiatzaren 20koak, 14. artikuluan xedatzen du, isurketarik gabeko mugikortasuna sustatze aldera, 50.000 biztanletik gorako udalerrietan eta uharteetako lurraldeetan 2023a baino lehen hiri-mugikortasun iraunkorreko planak egin beharko dituztela mugikortasunaren ondoriozko isurketak murrizteko neurriak hartzeko, Isurketa Baxuen eremuak ezartzea ere barne dela. Isurketa kutsagarriak murriztea Go Green Pamplona, 2030 Hiri Agenda eta Iruñeko Energia Trantsizio eta Klima-Aldaketarako Estrategiaren antzeko udal-planen helburu ere bada.

2023ko epe horren ondorioz, Udala lanean ari da Alde Zaharra hiriko lehen Isurketa Baxuen Eremu bihurtzeko, betiere aurreikusita ezar daitezkeen murrizketek ez dietela eraginen auzoko bizilagunei, merkataritzari edo merkataritzari eta ostalaritzari lotutako negozioei. Hirian instalatuko den teknologiari buruzko datuak aztertu ondoren, beste neurri batzuk balioetsiko dira, hala nola, IBE hiriko beste eremu batzuetara zabaltzea edo hedatzea. 

Isurketa Baxuen Eremuei lotutako teknologia berria Iruñeko Udalaren egungo sistemekin uztartuko da, eta egungo kontrol-zentroek kudeatuko dute. Proiektu honen azpiegitura etorkizuneko beste ekimen edo jarduketa batzuetarako berrerabili ahal izanen da.

Iruña Aurrera

Udalak, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan, Iruña Aurrera proiektua sortu zuen. Mugikortasun jasangarrirako eta Isurketa Baxuko Eremuetarako palanka-neurriak’ dira eta hiria eraldatzen laguntzeko jarduera estrategikoen multzo bat eratzen dute, besteak beste egungo mugikortasun-eredua aldatzeko, ingurumenaren eta hiriaren kalitatea hobetzeko edo hiriaren bizitasuna eta lehiakortasuna areagotzeko. 

Next Generation EU funts europarren deialdiaren bidez, Udalak 6,3 milioi jaso ditu Iruña Aurrera proiektu horren zazpi
jarduketatarako. Jarduera horietako batek 914.726,23 euroko zuzkidura izanen du (BEZik gabe), eta Isurketa Baxuko Eremu baten kudeaketa-sistemekin du zerikusia. Isurketa Baxuko Eremu hori zehazteko eta teknologikoki hornitzeko bi kontratu lizitatu eta adjudikatu dira. Lehenbizikoak 57.596 euroko aurrekontua du, Desarrollo, Organización y Movilidad SA enpresari adjudikatu zitzaion eta Isurketa Baxuen Eremuaren proiektu teknikoaren diseinua barne hartzen du, espazio horrek eskatzen dituen baldintza teknikoak, juridikoak eta bestelakoak zehaztuta, bai eta ezarpena babesteko beharrezkoa den prozesu sozial eta politikoa ere.

Bigarren kontratua bi lotetan emanen da eta sistema teknologikoak ezartzearekin du zerikusia, ingurumen-parametroak monitorizatzeko eta Isurketa Baxuko gisa mugatzen den eremuan zirkulazio- eta aparkaleku-edukiera kontrolatzeko.. Kontratuak honako hauek jasotzen ditu: airearen eta zarataren kalitatea kontrolatzeko sistemak, matrikulak eta edukiera identifikazio-sistemak, lur gaineko aparkalekuak kontrolatzeko sistemak eta Hiri Plataformari lotutako datuak kudeatzeko eta aztertzeko sistemak. Sistema horiek Isurketa Baxuko Eremu horren funtzionamendua abiarazteko ezarriko dira. Lehen lote horren adjudikazio-aurrekontua 818.158,44 eurokoa izan da, eta Abertis Mobility Services – I3i Ingeniería Avanzada ABEEak gauzatuko du. 163.168 euroko aurrekontua duen bigarren lote bat ere adjudikatu da kontratu teknologiko horretan, Udaltzaingoaren ibilgailuak komunikazioetarako eta larrialdien kudeaketarako teknologia berriez hornitzeko, lana erraztu eta herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetze aldera. Kontratua Sistelcor Comunicaciones AB-k gauzatuko du. 

Isurketa Baxuko Eremuen gaineko azalpenak emateko jardunaldia astearte honetan

Bihar, asteartea, Mugikortasunaren Astearen barruan, Iruñeko Udalak jardunaldi informatibo bat antolatu du Iruñeko Isurketa Baxuko Eremuaren proiektua aurkezteko. Hitzaldia Kondestable Civivoxean izango da, 18.30ean hasita, eta sarrera librea. Iruñeko Udalak hiriko Isurketa Baxuko Eremua (IBE) garatzeko prozesu partekatua abiatuko du herritar orori irekitako ekitaldi batekin, zeinean azalduko baitira proiektu horren hasierako planteamendua eta hura jada gauzatzen ari diren beste hiri batzuen zenbait esperientzia.

Saioa herritarrei eta gizarte-eragileei parte hartzeko eta kontsultatzeko prozesu baten abiapuntua izango da, halaber. Prozesu horren bidez, jarduera berri horren inguruan adostasunik handiena lortu nahi da, helburu nagusia pertsonentzako lekua irabaztea baita, eta, aldi berean, motordun trafikoaren ondoriozko isurketak murriztea. Manuel Pineda Mugikortasun Jasangarrian espezializatutako aholkulariak azalduko du zertan datzan IBE bat eta praktikan jartzeko zer aukera dauden, Europako beste hiri batzuetako adibideak ekarriz. Jardunaldian elkarrizketa dinamika bat ere eginen da bertaratzen direnekin, gai honen inguruan dituzten kezkak eta jakintza-maila ezagutzeko, eta ondorioak aterako dira Iruñeko Isurketa Baxuko Eremua definitzeko lanari ekiteko.

next

 

¿Te ha sido útil esta página?