616 erakusten - 630@guztira
Iruñeko Udalak 90.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko entitateek euskara sustatzeko proiektuak eta jarduerak egin ditzaten
foto Iruñeko Udalak irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako proiektu eta jardueren bidez euskara sustatzeko urteroko dirulaguntzen oinarriak argitaratu ditu. Deialdian 90.000 euro inbertitzea aurreikusten da euskararen sustapena, hedapena eta normalizazioa xede duten esku-hartze horiek egiteak eragindako gastuak hein batean finantzatzeko. JarduerakIruñeko udalerrian egin behar dira nagusiki eta herritarrei irekita egon beharko...Iruñean aparkatzeko tokiak eremu laranjakoak izanen dira berriz ere sanferminetan, uztailaren 5etik 14ra, biak barne
zona narannja Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onetsi du sanferminak direla eta hiriko aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Beste behin ere, festek iraun bitartean, uztailaren 5etik 14ra, biak barne, Iruñea osoko aparkatzeko tokiak eremu laranjakoak izanen dira 24 orduetan. 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9. eta...BUZTINTXURI IKASTETXE PUBLIKOA
ESKOLA-IBILBIDEAK Buztintxuri ikastetxe publikoak aurreikusitako hiru ibilbideak baieztatu ditu astelehen eta ostiraletan. Hasiera batean Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 5. mailara bitarteko 32 haurrek eta 10 guraso boluntariok parte hartuko dute. Ibilbideetako bat Artikatik (Berriobeiti) abiatzen da, María Domínguez kalearen hasieratik, eta Iruñean barna jarraitzen du, Santos A. Ochandategui kaletik; beste...Irabazi-asmorik gabeko elkarteek, kultur entitateek eta gizarte eta kultur entitateek irailaren 1era bitarte eskatzen ahalko dituzte Civivoxetako espazioen lagapen iraunkorrak datorren ikasturterako
Civivox Jus la rocha Iruñeko Udalak 2023-2024ko ikasturtean Civivox sareko egungo zazpi zentroetako edozeinetako espazioen lagapen iraunkorra eskatzeko deialdia abiatu du. Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, kultur entitateak eta gizarte eta kultur entitateak aurkezten ahal dira deialdi honetara. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean amaituko da. Espazioen lagapen iraunkorra eskatzen duten elkarteek eta...Txistuak bere moldakortasuna erakutsiko du kantu-liburuko pieza tradizionalak eta konposizio berriak konbinatuz Iruñeko 64. txistulari alardean
Alarde Txistularis Iruñeko Txistularien 64. Alardea Sarasate pasealekura itzuliko da igandean, Udalak antolatuta, Euskal Herriko Txistulari Elkartearekin elkarlanean. Aurreko ediziotako kontzertuen agertoki izandako toki horretan, txistuak bere moldakortasuna erakutsiko du, errepertorio tradizionaleko kantuak konposizio berriekin, dantzarekin eta kantuarekin uztartuta. Halaber, kantu herrikoiendako tokia egonen da, ikusleek kantatu ahal izateko....Garraio publikoak erabilera-errekorrak hautsi ditu 258.000 erabiltzailerekin uztailaren 8an (larunbata)
Naranjitos Babes Zibileko Tokiko Batzordea gaur goizean bildu da Herritarren Segurtasuneko Alorraren egoitzan eta egiaztatu du festak normaltasunez garatzen ari direla eta zerbitzu guztiek zuzen funtzionatzen dutela. Iruñerriko Mankomunitateak bileran emandako informazioaren arabera garraio publikoaren erabiltzaile kopuruaren errekorra hautsi da, zeina gehieneko historikoetara iritsi baitzen uztailaren 8an, larunbata, 258.000...Uztailaren 17an, astelehenarekin, Iruñeko Udalaren mendeko hogei zentrok ateak irekiko dizkiete herritarrei
foto Udal-zerbitzuak udako ordutegira itzuliko dira jaien ondoren. Bederatzi liburutegi publikoak (Txantreakoa, Etxabakoitzekoa, Iturramakoa, Mendillorrikoa, Milagrosakoa, San Frantziskokoa, Sanduzelaikoa, San Pedrokoa eta Yamaguchikoa) uztailaren 17tik (astelehena) irailaren 14ra, astelehenetik ostiralera egonen dira zabalik, 08:30etik 14:30era, eta funtsen mailegurako zein aretoan kontsulta egiteko zerbitzua emanen dute. Astelehenean, halaber, jendearendako zabalik egonen...Osoko Bilkurak hauteskunde-mahaietako 837 kideak hautatzeko zozketa eginen du astelehenean, heldu den uztailaren 23an izanen diren hauteskunde orokorretarako
MESA Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak heldu den uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-mahaietako postuak –mahaiburuak, bokalak eta ordezkoak– zozketatuko ditu astelehenean, hilak 26. 09:00etan izanen da, eta zozketa horretan zehaztuko dira hiriko 279 hauteskunde-mahaiez arduratuko direnen izenak. Hauteskunde hauetarako erroldaren arabera, 152.691 hautesle daude. Kopuru horretatik, 837 lagun izendatuko dira: 279...Iruñeko Gaztediaren Etxeak ikasturteari amaiera emanen dio bertan egindako jardueren erakustaldi batekin, ostegunean, Karlos III.aren etorbidean
cartel Beste behin ere (dagoeneko hamahiru urte dira), Iruñeko Gaztediaren Etxea kalera aterako da herritarrei erakusteko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei ematen dizkien jarduerak. Urte amaierako jaialdian eginen du hori, eta ehun bat nerabek eta gaztek parte hartuko dute bertan. Haiek izanen dira beren musika, dantzak eta lantegiak kalera...Desgaitasun intelektuala duten hogei bat haurrek hirian barna bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko udal-ikastaroetan parte hartzen dute
foto niño bicileta Desgaitasun intelektuala duten hogei haur bizikletan ibiltzen ikasteko eta hirigunean barna segurtasunez zirkulatzeko gaitasuna pixkanaka lortzeko esperientzia pilotu horretan prestakuntza jasotzen ari dira. Parte-hartzaileak link espacio D-Espacio elkarteko kideak dira. Elkarteak desgaitasun intelektuala duten pertsonak, haien senideak eta lagunak biltzen ditu, haiendako aisia inklusiboko aukerak sortzeko beharraren...Ekitaldi ofizialak, herritarrendako hitzorduak, droneak, birsortze historikoa, kontzertuak, DJak, erakusketak eta hitzaldiak, hiri modernoaren 600. urteurrena ospatzeko programan
logo 600 urte dira Iruña, hiri moderno gisa eratu zela, Karlos III.a Nobleak 1423ko irailaren 8an emandako sorrera-gutunari esker, Erdi Aroko burguak erakunde bakar batean batuta. Aurten, Iruñeak sei mende eginen ditu erakunde bakar batean, entseina komun baten pean eta ordezkaritza bateratu batekin bizitzen, eta Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenarekin ospatuko...Iruñeko Udalak 663.720 euro inbertitu ditu udan hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxe publikotan hobekuntza- eta eraginkortasun-energetikoko lanetan
San Frantzisko IPan matrikulatuta dauden 395 haurrek irailaren 11an hasiko dute ikasturtea eta zurezko leihoak eta Kale Berriaren aldeko estalkiko isolamendua estreinatuko dituzte. Eta urrian ekitaldi-aretoaren itxura berria estreinatuko dute. Zehazki, uda honetan eraikinaren lehen solairuko barruko fatxadetako zurezko arotzeria zaharrak isolamendu handiagoko beste batzuengatik ordeztu dira, eta espazioaren baldintzak...Azaroaren 30era arte zabalik egonen da Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako laugarren ediziorako lanak aurkezteko epea
cartel Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Bertsopaper Lehiaketaren laugarren edizioa antolatu dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada eta datorren azaroaren 30ean amaituko da. Literatur lehiaketa honen xedea bertsolaritza eta bertso idatzien modalitatea bultzatu eta sustatzea da. Iaz 43 lan aurkeztu zituzten 39 lagunek. Egile nafarrek eta Foru...Joaquín Maya musika-eskolak ikasturtea mila ikasle ingururekin hasiko du eta ahots- eta instrumentu-taldeetan izena emateko epea ireki zaie matrikulatu gabe daudenei
escuela Iritsi da ikasturte-hasiera Joaquín Maya Musika-eskola Berezira. Aurten adin guztietako mila ikasle inguru matrikulatu dira eskolak eskaintzen dituen 22 instrumentuetakoren batean prestakuntza egiten hasteko edo jarraitzeko. Ikasketak Musika-hizkuntza, Abesbatza eta Harmonia bezalako ikasgaiekin osatzen dira. Ikasturte honetan 150 baino gehiago dira zazpi urtetik gorako adin guztietako ikasle berriak. Nahiz...