Aste honetan abiatu dira pintxoekin uztartutako Nafarroako ardo-dastaketak Iruñeko Ziudadelan

Aste honetan abiatu dira pintxoekin uztartutako Nafarroako ardo-dastaketak Iruñeko Ziudadelan
Astearte eta asteazken guztietan irailaren 7ra arte eginen da jarduera hori ‘Bideko harmoniak’ izenburupean
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Aste honetan hasi dira Nafarroako Jatorrizko Deiturako ardo-dastaketak: Iruñeko Udalaren udako eskaintza, zeina aurten, Donejakue Bidearekin uztartu baita. Dastaketak Ziudadelan egiten dira (Arma aretoaren eraikinaren kanpoaldean) eta ardoak gozatzea ahalbidetzen du tokiko produktuekin uztartuta; hortik datorkio izena: ‘Bideko harmoniak’.

Dastaketak atzo abiatu ziren, gaur arratsaldean eginen da bigarren saioa eta bietan leku guztiak agortu dira. Hala ere, irailaren 7ra arte aukera egonen da saioren batean parte hartzeko, egun horretara bitarteko astearte eta asteazken guztietan eginen baitira. Hitzorduak 19:30etik 20:30era izanen dira. Bi ardo-sorta aukeratu dira, hala, astearte eta asteazkenetan aurkezpen ezberdinak eginen dira. Sorta bakoitza ardo zuri, gorri, beltz eta moskatel banaz osatuta egonen da, denak 2022ko Nafarroa JDko Ardo Hautaketakoak. Ardoekin uztartuta, Baserriberri jatetxeak egindako pintxoak dastatuko dira.

Jarduerak 75 minutuko iraupena du eta Nafarroako Jatorri Deiturarekin elkarlanean egiten da. Dastaketak Migeltxo Goñi Nafarroako JDko Kontseilu Erregulatzailearen prestatzaileak zuzenduko ditu, zeinak Nafarroako ardogintzari, landatzen diren ardo eta mahats motei eta abarri buruzko informazioa aletuko baitu, eta ondoren dastatzeko oinarrizko jarraibideak jorratu: kopa motak, ontziaren zatiak, koloreak, notak, zaporeak, etab. Ez dira dastaketa teknikoak izango, arte horretan hasteko jarraibideak baizik. Saio bakoitzaren prezioa 8 euro da, euro bat gutxiago PIC Pamplona-Iruña txartela aurkeztuz gero. Erreserbak https://ayuntamientopamplona.sacatuentrada.es/ webgunean egin behar dira.

Duela 15 urte baino gehiagoz Iruñeko Udalak ardo nafarrak dastatzeko hainbat modalitate ditu eta jarduera hori batzuetan tokiko olioen dastaketekin osatu da. Horrela, hiriak turisten eta bisitarien aurrean duen proiekzio gastronomikoak bat egiten du ahosabaiari eta sudurrari lotutako aisialdi-eskaintzarekin, eta herritarrek urtero izugarri gustuko dute.

2022KO ARDOEN PROPOSAMENA

Asteazkena
•    Guerinda La Blanca 2021 
•    Ledea Gorria 2021
•    Viña Zorzal Señora de las Alturas 2020 
•    Emergente Moskatela 2021
 

¿Te ha sido útil esta página?