511 erakusten - 525@guztira
Bizilagunendako bizikleta-aparkalekuen okupazioak % 74 jo du, eta leku guztiak beteta daude martxan jarri diren bostetatik hirutan
Aparcamiento bicicletas Rochapea Iruñeko Udalak sustatutako bizilagunendako bost bizikleta-aparkalekuek 539 leku dituzte guztira, eta % 74,3ko okupazio globala. Bizilagunendako bost bizikleta-aparkalekuetatik hiruk, Alde Zaharreko Descalzos eta San Anton kaleetan eta Txantrean kokatutakoak, beteta daude, bai eta itxaron-zerrendarekin ere. Arrotxapeko eta Milagrosako aparkalekuek % 69,4ko eta % 45,5eko okupazioa dute,...Gaztediaren Etxeak pandemia gainditu du, 2021ean 61.784 erabiltzaile izan baitzituen, % 29 gehiago antolatutako jarduera eta zerbitzuetan
juventud Gaztediaren Etxeak 61.784 gazte artatu ditu 2021ean, eta, batez beste, hilero 14 eta 30 urte bitarteko 5.149 lagun pasa dira Etxearen instalazioetatik. Besteak beste, Etxearen askotariko zerbitzuak erabiltzeko bertaratu dira: argibide-bulegoa, informatikako doako ikastaro eta lantegiak, aholkularitza espezializatuak eta aretoak lagatzeko zerbitzua; horrez gain, Iruñeko Udalak nahiz gazteek...San Cernin ikastetxeko ikasleek arrakastaz abiatu dute Iruñeko Udalak sustatutako ‘Energia xahutzearen kontrako ekintza’ hezkuntza-proiektua
San Cernin ikastetxeko ikasleek arrakastaz garatu dute ‘Energia Xahutzearen Kontrako Ekintza’ hezkuntza-proiektua, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak diseinatu duena. Guztira, hamar eta hamaika urte bitarteko ehun bat mutil eta neskak hartu dute parte, eta gaur goizean alkateari pertsonalki azaldu diote proiektua nola garatu duten eta lan-hilabete horietan atera dituzten ondorioak....Iruñeko Udaltzaingoak ikasturte honetan 360 prestakuntza-hitzaldi eman dizkie 8.000 ikasle baino gehiagori, besteak beste, eskola jazarpen, ciberbullying eta sare sozialen inguruan
policia charlas Iruñeko Udaltzaingoak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasgeletan prestakuntza-hitzaldiak ematen ditu gazteei interesatzen zaizkien eta eragiten dieten gaiei buruz, hala nola bullying, ciberbullying, sare sozialen kudeaketa, interneteko eduki eta online apustuei buruz. Irailetik 360 hitzaldi eman dizkiete 8.065 ikasleri eta prestakuntza-saio horiekin aurrera jarraituko...Coworkids Gabonetan
press_conferenceOBJEKTU GALDUEN BULEGOA
Iruñeko Udalaren Objektu Galduen bulegoa galdutako objektuak biltzeaz eta gordetzeaz eta ondasunak galdu dituzten pertsonak artatzeaz arduratzen da. Nola egin erregistroak eta kontsultak - Online : formulario elektronikoan sartuta - Teléfonoz: udal-argibideetarako 010 telefonoan (948 420 100) - Aurrez aurre: bulegoa Herritarren Segurtasuneko Alorrean dago (Iratxeko Monasterioaren k. 2,...Txantreako Ezkaba kalearen inguruak mugikortasun-baldintzak hobetu ditu, oinezkoendako eremuak handituz eta bidegorri tarte berri bat eginez
ezcaba Iruñeko Udalak amaitu ditu Txantreako Ezkaba eta Miravalles kaleen inguruko jarduketak, eta mugikortasun- eta ingurumen-baldintzak hobetu ditu. Hala, eremu horretako eraldatze osoa osatu da: oinezkoendako eremuak handitu dira, eskola-ingurune segurua sortu da Eunate institutuaren sarreran eta bi noranzkoko 275 m-ko bidegorri tarte berri bat jarri da abian, Atarrabiako...Bi jarduera fisiko eta bi lantegi, Hamaika plan programaren jarduerak datorren asteko arratsaldeetarako Gaztediaren Etxean
casa de la juventud Aurrera jarraituko du datorren astean Hamaika plan programak Gaztediaren Etxean. Abuztuaren 16tik (asteartea) 19ra (ostirala), honako hauek dira proposamenak: Comercial Dance masterclass bat, antzerki-lantegi bat, Core+luzaketak egiteko kirol jarduera bat (azken biak euskaraz) eta ostiralean mugikorrarekin selfiak hobetzeko Trikimailuei buruzko lantegi bat. Programaren proposamen guztien gisara,...Abuztuaren 30era arte San Bartolome gotorlekua haurrendako euskarazko bost jardueren ardatza izanen da
visita camino santiago San Bartolome gotorlekuan / Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroan hasiko dira, datozen bi asteetan, haurrendako euskarazko bost jarduera, Udalaren udako programazioaren barruan. Abuztuaren 23an eta 30ean bi lantegi proposatzen dira, biak 18:00etan. Lehenengo kasuan pintura-lantegi bat eginen da, non 5 eta 9 urte bitarteko haurrek ‘Iruña eta...Ezpeletaren jauregiak udako azken hiru ikuskizunak hartuko ditu: burbugrafia, zirkua eta berrerabilitako materialekin eraikitako instrumentuak erabiltzen dituen hirukote bat
Hasi da familiendako jardueren azken astea Ezpeletaren jauregian, hiriko Alde Zaharrean. Gaur arratsaldean AK kolektiboak –Kaligramak eta Art Cinco– jolas librean burbugrafiarekin esperimentatzeko ‘Burbuila-unibertsoa’ zirkuitura hurbiltzea proposatuko die 5 urtetik gorako haurrei. Ingurua tamaina eta kolore guztietako burbuilaz beteko da, eta 18:30ean burbugrafiari buruzko berariazko lantegi bat eginen da....2022ko sanferminen balantzea
press_conferenceMai Gardek eta Oier Sanjurjok Iruñeko Zapia jasoko dute Osasuna Klub Atletikoaren emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeetako kapitain eredugarriak izateagatik
ayuntamiento Iruñeko Udalak zazpigarren Iruñeko Zapia emanen die Mai Garderi eta Oier Sanjurjori, aurreko denboraldian Osasuna Klub Atletikoaren emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeetako kapitainei. Bozeramaileen Batzarrak gaur goizean aho batez onartu du zapia ematea eta aitortza egitea “haien ardura, sakrifizio eta irmotasunari”, baita gizarte-kausetan duten inplikazioari ere, “hiriko haur askoren...Trinitarioseko Trenaren Parkea ikasturtearen hasieratik zabalik egonen da eskola, elkarte eta taldeek bisitak egin ditzaten
Uda amaierarekin eta ikasturtearen hasierarekin batera Trinitarioseko Trenaren Parkeak ordutegiak eta irekitze-egunak moldatuko ditu, larunbat eta igande goizez irekitzeko, 11:30etik 13:30era. Egutegi berriarekin batera, irailaren 17 eta 18ko asteburuan, ‘Trenaren festa’ ospatuko da; jende orori zuzendutako jarduerak izanen dira eta lurrunezko hamar bat tren-makinak parte hartuko dute. Astean zehar, eta...Olaia Merino Ervitiren ‘Beti bezala’ kartelak iragarriko ditu 2022ko sanferminak, herri-bozketan 8.191 boto baliodunen % 19,6 lortuta
1. kartelaren irudi modernistek –epaimahaiak hautatutako hamarren artean– iragarriko dituzte 2022ko sanferminak. Olaia Merino Erviti nafarraren ‘Beti bezala’ kartela izan da herri-bozketako irabazlea aurtengo sanferminak ofizialki irudikatzeko. 1.603 boto eskuratu ditu, bozkatzeko 10 egunetan erregistratutako 8.191 boto baliodunen % 19,6. 2022a izan da egunean boto-portzentaje gehien jaso duen urtea, herri-bozketaren...2022ko Sanferminetarako kartelaren aurkezpena
press_conference