Piraguismo Eskolak apirilaren 1ean abiatuko du ikastetxeetako ikasleendako jardueren denboraldia

Piraguismo Eskolak apirilaren 1ean abiatuko du ikastetxeetako ikasleendako jardueren denboraldia
Ikastetxeek izena ematen ahal dute oinarrizko ezagutzak jaso eta kayakean zeharkaldia egiteko, Udalak diruz lagundutako jarduera honetan

piraguismo

 

Iruñeko ikastetxeetako ikasleek aukera dute piraguismoan trebatzen hasteko Kayak Arga Bizirik programari esker, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolak Iruñeko Udalaren laguntzarekin ematen duen jarduerarekin. Jarduera apirilaren 1ean hasiko da, eta ikasturte honetan, ekainaren 18ra bitarte egiten ahalko da. Aurrekoa gorabehera, irailean eta urrian ere hitzorduak hitzartzen ahalko dira.

Jarduera 12 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago eta goizez eginen da, hiru ordu eta erdiz eta tituludun monitoreekin. Denbora tarte horretan ikasleek piraguismoari buruzko oinarrizko ezagutzak jaso eta kayakean zeharkaldi bat eginen dute ibaian barna. Ikasleek Caparrosoren errotako zaldainean hasiko dute eguna, eta Zamargilen zubiraino (Gaseko eskorten ondoan) jaitsiko dira. Hala, kirol hori probatzeko aukera izanen dute , baita hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko ere.

Interesa duten ikastetxeek eskaera egin beharko dute 622723937 telefonoan edo actividadescpp@gmail.com helbide elektronikoan. Halaber, informazio osoa Piraguismo Eskola webgunean kontsultatu daiteke. Jarduerak 8 euro balio du pertsona bakoitzeko, eta ikastetxeekin bat datorren ordutegian eginen da, dauden aukeren artean, apirilean, maiatzean eta ekainaren 18ra bitarte eta irailaren 1etik urriaren 31ra bitarte. Piraguismo Eskolak kayakean jaisteko behar den  material guztia (kayakak, arraunak, kaskoak, txalekoak, neoprenoak) jarriko du ikasleen eskura. Gainera, jarduerak istripu- eta erantzukizun zibileko aseguru guztiak ditu.

Iruñeko Udalak programa hau bultzatzen du ikastetxeetan ikasleen prestakuntzaren osagarri gisa, izan ere, jarduera horrek hezkuntza- eta lankidetza-alderdiak eta alde ludikoa uztartzen ditu. Ibilbidean zehar parte-hartzaileek ibaiko flora eta fauna ezagutzeko aukera izanen dute, bai eta inguruko eraikuntzak ere.

¿Te ha sido útil esta página?