Unibertsitate publikoetako ikasleek 1,7 kilometro bidegorri gehiago izanen dituzte erabilgarri ikasturte hasieratik, bi campusak lotuz

Unibertsitate publikoetako ikasleek 1,7 kilometro bidegorri gehiago izanen dituzte erabilgarri ikasturte hasieratik, bi campusak lotuz
Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak, alkatea buru zutela, Taxoare-Sadar bidegorri berriaren trazadura bisitatu dute gaur
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak bizikleta garraiobide gisara erabiltzen dutenendako erabilgarri dauden ibilbideen sarea zabaltzen jarraitzen du. Abuztuan behin betiko jarri ziren funtzionamenduan noranzko biko bidegorri bereiziko beste 1,7 kilometro. Tarte horrek Milagrosa eta Lezkairuko zaldua ekipamendu garrantzitsuak dituen eremu batekin lotzen ditu, besteak beste Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, baina baita azpiegitura handiak ere, hala nola Sadar estadioa, Nafarroa Arena pabiloia eta NUPeko kiroldegia.
 
Hirigintza Batzordeak eta Gerentziak, Enrique Maya alkatea buru zutela, bertatik bertara ikusi dute gaur Taxoare eta Sadar kaleetatik eta Katalunia etorbidetik igarotzen den bizikleta-ibilbide honen akabera. Azpiegitura horren gauzatzea Next Generation EU funtsen bidez finantzatu da, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Bidegorriak txirrindulariendako lotura hobetu du Lezkairuko zaldua eta Milagrosa-Arrosadia auzoen artean, baita hiri osoaren eta Iruñeko hegoaldean dauden ekipamendu garrantzitsuen artekoa ere. Aurrez zeuden bideetan bidegorria txertatzeko, beharrezkoa izan da hiri-ingurunea neurri batean berriz ordenatzea, zoladura-lanak eginez eta espaloiak zabalduz, oinezkoendako eta txirrindulariendako pasabideak sortuz, villavesendako geraleku aurreratuak eraikiz eta, tarte batzuetan, ibilgailuen zirkulaziora bideratutako galtzadaren zabalera murriztuz.

Azpiegitura berri honek, inguruneko zirkulazioa baretzea bilatzeaz gain, erabilera garrantzitsua izanen du, eremu horretan pertsonen mugimendu handiak ematen baitira. Espazio horretan, bai NUPen Ikasgelategian bai Taxoare/Katalunia etorbideko ingurunean, erabilera publikoko bizikleta elektrikoen bi geltoki daude, zeinek urtarriletik abuztura bitarte 32.500 erabilera baino gehiago izan baitituzte. Eta nork bere bizikleta erabiliz mugitzen laguntzeko, eremu horretan bizikletak aparkatzeko 222 leku daude, 250 metroko ingurunean, 15 kokapenetan.

Esku-hartze horiek guztiak Go Green Iruña estrategiaren barruan txertatzen dira, zeinak barne hartzen baititu hiriak klima-aldaketaz eta energia-trantsizioaz bezainbatean egiten dituen jarduketak. Mugikortasun-eredu jasangarriago batera aldatzea da Iruñeak klima-aldaketaren aurrean egiten ari den ahaleginaren parte bat.


TAXOARE-SADAR BIDEGORRIA

Bizikleta-bide berriak Milagrosa Lezkairuko zalduarekin lotzen du

•    Taxoare kalearen eta Katalunia etorbidearen arteko biribilgunean hasi eta Sario eraikineraino doa
•    Sario eraikinean Lezkairuko zaldutik igarotzen den Sadar kalearen tarteko bidegorriarekin konektatzen da
•    Gero Arrosadiko campusa inguratzen duen Sadar kaleko tarterantz doa 
•    Berriz ere Katalunia etorbidea hartzen du Pablo Antoñana eta Fernando Remacha kaleak elkartzen diren biribilguneraino.

 

e

 

¿Te ha sido útil esta página?