Iruñeko Udalak uda Nafarroan pasatzen duten Saharako haurrei egin die harrera pandemiaren ondoriozko bi urteko etenaren ondoren

Iruñeko Udalak uda Nafarroan pasatzen duten Saharako haurrei egin die harrera pandemiaren ondoriozko bi urteko etenaren ondoren
Saharako Adiskideen Elkarteak ahalbidetzen du 62 haurrek uda ezberdin batez gozatzeko aukera izatea harrera-familia boluntarioekin
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Enrique Maya Iruñeko alkateak Udalbatzako beste kide batzuekin batera gaur eguerdian harrera egin die Nafarroan harrera-familiekin uda pasatzen duten 62 haurren ordezkariei, pandemiak ezarritako bi urteko etenaren ondoren. Harrera-ekitaldian, halaber, Lehbib Braika Sahara herriko Nafarroako ordezkariak, Carol García Oporrak Bakean proiektuaren arduradunak eta Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartearen (ANAS) ordezkariek hartu dute parte.

Egindako parte-hartzean, alkateak harrera jaso duten haurrei egonaldi zoriontsu, dibertigarri eta alai bat opatu die, nahiz eta haien ingurunetik urrun egon, eta harrera-familiei esker ona adierazi die. Halaber, Mayak Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteak egiten duen lana eskertu du, izan ere, horri esker, haurrek uda ezberdina igaro dezakete Foru Erkidegoan, eta, aldi berean, ezagutzera ematen dira Sahara herriaren egoera eta errefuxiatuen kanpalekuetako bizi-baldintza gogorrak, Tindoufekoa kasu. Agintariek haurrei ongietorri-opari bat egin diete: motxila bat Udalaren logoarekin, ur botila bat, irudi-orri batzuk eta koloreztatzeko margo batzuk.

Bisita hori Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartearen udako jarduera-programaren parte da, zeina aurten berreskuratu baita pandemiaren ondoriozko bi urteko etenaldiaren ondoren. Izan ere, parte-hartzaileen kopurua aurreko edizioetan baino txikiagoa da, deialdia irailetik aurtengo martxora arte atzeratu zelako. Jarraitutasun faltak harrera familia gehienak –Nafarroa guztiko udalerrietakoak– 8 urtetik beherako haurrak ardatz dituen ekimen honetan estreinakoz parte-hartzea ekarri du. 9 eta 12 urte bitarteko beste haur zaharrago batzuk osasun-arreta jasotzeko etortzen dira, bai eta desgaitasunen bat duten batzuk ere, elkarteak Orkoienen eskaintzen dien etxean hartzen dituztenak.

ANAS elkartearen Oporrak Bakean programa 1997an abiatu zen eta haurrei aukera ematen die beste kultura bat ezagutzeko eta uda bat pasatzeko Aljeriako hego-mendebaldeko Tindoufeko errefuxiatu-eremuetan dituzten baldintza oso desberdinetan, non 200.000 desplazatu baino gehiago bizi baitira. Osasun-arreta jasotzeko edo elikadura orekatua izateko arazoei oso tenperatura altuak gehitzen zaizkie. 

Espedizioa uztailaren 23an, larunbatarekin, iritsi zen Nafarroara, eta gehienez ere irailaren 6an itzultzea aurreikusita dago. Egonaldian, aurreikusita daude beste hainbat instituzioetara bisitak, hala nola, Nafarroako Parlamentura, Nafarroako Gobernura, Gobernuaren Ordezkaritzara eta Udal eta Kotzejuen Federaziora. Era berean, Lacturale edo Senda Viva natura-parkea bezalako enpresak bisitatuko dituzte, familiek eta begiraleek lagunduta.

DATUAK 

  • Oporrak bakean programaren barruan harrera-familiek hartutako haur gehienak 2014an jaiotakoak dira
  • Arreta espezializatua behar duten edo desgaitasunen bat duten 15 pertsona zaharragoko beste talde bat dago, eta Orkoienen geratuko dira.
  • Espedizioa uztailaren 23an iritsi zen Nafarroara, eta irailaren hasierara arte egongo da erkidegoan, kanpalekuetara itzultzen diren arte.
¿Te ha sido útil esta página?