541 erakusten - 555@guztira
Udala aztertzen ari da aparkatze arautua Magdalena inguruan Arga ibaiaren bi ertzeetan dauden aparkaleku-poltsetara zabaltzea
Aparcamientos Magdalena Iruñeko Udala aztertzen ari da aparkatze arautua Arga ibaiaren bi aldeetan prestatutako aparkaleku-plazetara zabaltzea, Magdalena inguruan. Lehendakaritza Batzordeak gaur goizean ezagutu du Natación klubera sartzeko bidean eta Magdalenako etxeen inguruan dauden aparkaleku-poltsetako ehun leku baino gehiagori eragiten dien proposamena. Labrit aldapatik Natación klubera sartzeko bidean baterian aparkatzeko...Iruñeak sanferminen itzulerarako atzera-kontaketari hasiera emanen dio igandean, munduari bira emanez sare sozialen bidez
Iruñeko Udalak bost kontinenteetan barnako bidaia bati hasiera emanen dio igandean, sanferminek sare sozialetan dituzten profil ofizialen bidez (@SanferminesPamplona), bi urtez festak ezin ospatu egon ondoren haien itzulerarako atzera-kontaketa bat egiteko. Hamar egunez izanen da, eta horietan zehar, festak maite dituzten hainbat herrialdetako hainbat pertsonak mezu bat helaraziko dute...Bidegorri berri batek Iruña eta Barañain Landabengo industrialdearekin lotuko ditu, Miluze kalean barna
Bidegorri berri batek Iruña eta Barañain Landabengo industrialdearekin lotuko ditu. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute obra hori gauzatzeko, 969.000 euroko aurrekontuarekin eta Next Generation EU funtsen finantzazioarekin. Ia kilometro bateko luzera duen tarte bat da, Iruña eta Barañainetik Landabengo Industrialdera bizikletaz eta beharrezkoak diren segurtasun neurri...Egile berriendako euskarazko XXXII. Literatur Lehiaketak urriaren 28ra arte izanen du zabalik lanak aurkezteko epea poesia eta narrazio modalitateetan
Cartel concurso Iruñeko Udalak beste urte batez deitu du Egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketa, zeina hogeita hamabigarren aldiz eginen baita. Urriaren 28an amaituko da lanak aurkezteko epea aurreikusitako bi modalitateetan, poesian eta narrazioan. Parte hartzen ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek. Aurreko urtean 24...“Zenbat kolore, hainbat gustu”: COworkids programak 980 leku eskainiko ditu udan 3 eta 17 urte bitarteko adingabeei zuzendutako zortzi kanpaldi desberdinetan
Coworkids vernano Haurrendako udal-programak 980 leku eskainiko ditu guztira udan 3 eta 17 urte bitartekoendako zortzi kanpalditarako, ekainaren 27tik abuztuaren 19ra bitarteko proposamenekin. Gustu guztietarako eskaintza. Iruñeko Udalak, COworkidsen bitartez, hiri-kanpaldi tradizionalei beste hainbat motatako kanpaldiak gehituko dizkie, hala nola kirol anitzekoak, igerilekuetakoak, ingelesean murgiltzeko...Oinezkoendako irekita dago Arrotxapeko Oscoz etxe-multzo zaharreko plaza, hura berrurbanizatu ondoren zuhaitz-eremu batekin eta desnibela gainditzen duten arrapala eta eskailera berriekin
Arrotxapea auzoak oinezkoendako eremu berri bat estreinatu du. Iruñeko Udalak gaur goizean joan-etorrietarako ireki du Oscoz etxe-multzo zaharreko plaza, sei hilabetez berrurbanizatzeko obretan egon ondoren, 2020an eraitsitako hiru solairuko eraikin batek okupatzen zuen eremua erabat aldatu dutenak. Eremu horren berrikuntza integralak 336.000 euroko aurrekontua izan du, eta Lacunza Hermanos SL...Karlos III.aren etorbidean instalatutako eskultura-konposizio batek aitortzen du Iruñeak mugikortasun jasangarriaren alde egiten duen apustua
‘Hamar bizikleta’ eskultura-konposizioak gaurtik aurrera Iruñeko erdigunean bertan, Karlos III.aren etorbidean, Arrieta eta Orreaga kaleen artean, erakusten du hiria mugikortasun jasangarriaren alde egiten ari den apustua. Eta ‘Go Green Iruña’ energia-trantsiziorako eta klima-aldaketarako estrategiaren bidez egiten du, zeinak besteak beste, bizikletaren erabilera sustatzen baitu hirian barnako eguneroko joan-etorrietan. Jesús...Lola Índigo, La Oreja de Van Gogh, La M.O.D.A. eta Camela, besteak beste, izanen dira sanferminetako gauak girotuko dituzte artistak Foruen plazan
Concierto Fueros San Fermín Hamabi musika-proposamenek– horien artean Espainiako artista eta talde ospetsuenak– osatuko dute Iruñeko Udalak sanferminetako gauetarako prestatu duen programa. Lola Índigok irekiko du uztailaren 6ko gauean eszenatoki hori berriz ere kontzerturik gabeko bi urteren ondoren, eta hurrengo urtera arte agur esanen du ‘Camela’ taldearen eskutik, uztailaren...Kaleko musikak eta haurrendako jarduerek sustatuko dute hurbileko merkataritza ostiral eta larunbatean, Alde Zaharrean, Txantrean eta Iturraman
Udalaren eta Iruñeko merkatarien elkarteen ‘Merkataritzarekin, hiria, hiriago’ ekimenak ekainean antolatzen dituen dinamizazio-jarduerak aste honetan Iturramara, Txantreara eta Alde Zaharrera helduko dira. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean eremu horietan haurrak eta kaleko musika ardatz dituzten hainbat proposamen abiatuko dira. Gainera, bizilagunei proposatuko zaie sanferminetako kartel historikoekin lotutako ekimen batean...Iruñeko Udalak eta Osasuna Klub Atletikoak hiru urterako babesletza-hitzarmen bat sinatu dute hiriaren irudia eta kirolaren balioak sustatzeko
Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Luis Sabalza Osasuna Klub Atletikoko lehendakariak gaur goizean sinatu dute Udaletxeko harrera-aretoan hiriaren irudia eta kirolaren balioak sustatzeko publizitate arloko babesletza-hitzarmena. Hitzarmena hiru denboraldiz egonen da indarrean, 2022ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte, denboraldi bakoitzeko 100.000 euroko zenbatekoarekin. Babesletzak gauzatuko dituen jarduketa zehatzek...Sarasate pasealekuan, hitzordu bikoitzean, goizean eta arratsaldean, familiei zuzendutako kontzertuak, jota-kantaldiak, dantza-erakustaldia, haurrendako antzerkia eta bertsolariak izanen dira
Jotas Sarasate pasealekuko agertokia jotak eta dantzak maite dituzten pertsonendako erreferentzia izanen da berriz ere uztailaren 7tik 14ra bitarte, baina aurten beste ekitaldi batzuk ere izanen dira bertan, hala nola bi kontzertu, haurrendako bertso-antzerki bat, bi bertso-saio eta Txistularien Alarde tradizionala. Hamasei proposamen kultural, goizez eta arratsaldez, 12:00etan eta 19:00etan,...Nafarroako hamar bat txapelketa, motozerralarien eta sokatirako San Fermin sariak eta hainbat erakustaldi, herri-kirolen festetarako egitarauan
deporte rural Bihar eguerdian hasiko da herri-kirolarekin urtero dagoen hitzordu tradizionala, Foruen plazan. Aurten hainbat modalitatetako Nafarroako hamar bat txapelketa eginen dira, Sokatirako San Fermin Saria eta Motozerralarien XXII. San Fermin Saria, baita zenbait kategoriatako gizon eta emakumeen erakustaldiak ere. Programa Nafarroako Trontzalarien Txapelketarekin (gizonak eta emakumeak) eta emakumeen...Abuztuaren 11n, ostegunarekin, zinema euskaraz iritsiko da Mendillorriko Aintzirako parkera Chef. Zorionaren errezeta film frantsesaren proiekzioarekin
CINE Yamaguchi parkean proiektatuko da gaur gauean, 22:00etan, ¡Va por nosotras! (Frantzia, 2019, 95´) emakumeen kirolean girotutako drama feminista; film horrekin iritsiko gara Zinema-gauak zikloaren bigarren astearen erdialdera. Abuztuaren 11n, ostegunarekin, Chef. Zorionaren errezeta (Frantzia, 2012, 85') filma proiektatuko da, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Jean Reno aktore ezaguna eta Michael Youn...Txistu eta gaita dantzaldiak izanen dira berriz ere Gazteluko plazan 16an, asteartearekin, arratsaldez
Txistuaren eta gaitaren musika itzuliko da Gazteluko plazara 16an, asteartearekin, uztaileko oporretako geldialdiaren ondoren. Udako ohiko hitzordua 19:00etatik 21:00ak arte egin ohi da. Ordutegi bera izanen da abuztuan asteartero eta ostegunero, eta ordu erdi aurreratuko da irailean –18:30etik 20:30era–, irailaren 22an programa amaitu arte. Txistu eta gaita dantzaldiak 16, 18,...