526 erakusten - 540@guztira
6.561 herritarrek egin dute ibilbide nordikoa Udalarekin
2008an, Iruña izan zen lehen hiria Espainian Ibilketa Nordikoa egitea ariketa fisiko osasuntsu gisa bultzatzen Udalaren osasun-sustapeneko programa hori hasi zenetik, Udalak alternatiba hori eskaini du etenik gabe, salbuespen bakarrarekin: 2020ko martxoan programa nahitaez bertan behera geratu zen COVID-19a zela-eta Alarma Egoera Deklaratzearen ondoriozko mugikortasun-murrizketengatik. Guztira, eta apirilaren 30eko saioa...Astelehenean irekiko da epea COworkids udal-programak Aste Santuan eskainiko dituen kanpaldietan izena emateko
coworkids COworkids udal-programak 2.975 haur artatu zituen iaz, eta 2021eko lehen hilabeteetan, guztira, 1.855 izen-emate erregistratu ditu dagoeneko jardueretan. Datorren astean irekiko da ere apirilaren 19tik 22ra bitarte Arantzadi Kirolgunean eginen den Aste Santuko kanpaldian izena emateko epea. 6 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeendako 130 leku eskainiko...Lau sortzailek literatura, pintura, argazkigintza eta musika uztartu dituzte “Sastraka / Maleza” erakusketan, Mistoen eraikinean partekatzen duten diziplina anitzeko esperientzian
“Sastraka / Maleza” erakusketa lau sortzailek lau arte-diziplinatan egindako lanaren emaitza da. Literaturak, pinturak, musikak eta argazkigintzak bat egiten dute Pello Lizarralde euskal idazlearen testu batetik sortu zen proiektu batean; testua inspirazio-iturri izan da José Ignacio Agorreta Iruñeko pintorearendako, Imanol Úbeda (Don Inorrez) Tolosako musikariarendako eta Imanol Rayo Nafarroako zinemagilearendako....Iruñeko Komunitate-polizia herritarrei gehiago gerturatuko zaie herritarrei auzo bakoitzeko Civivoxetan arreta puntuak jarrita
Iruñeko Udalak abian jarri du ‘Komunitate-polizia zure Civivoxean’ proiektua martxoan. Hari esker, herritarrek hurbilago izanen dituzte agenteak, eskaerak eta iradokizunak modu zuzen eta eraginkorragoan helarazi ahal izateko. Auzo bakoitzean arreta egun bat finkatuko da, eta egun horretarako hitzordua Civivox zentroan bertan eskatzen ahalko da. Lehenengo fasean, zerbitzua pilotu gisa eskainiko...Hemen da berriz ere Sanferminetako kartela aukeratzeko lehiaketa, 6.000 euroko sariarekin
2020ko deialdia bertan behera gelditu eta aurreko urtean sanferminak ospatu ezin izan ondoren, Iruñeko Udalak 2022ko Sanferminetako Kartelen Lehiaketarako deia egin du, festak irudikatuko dituen irudia aukeratzeko, bi urteko hutsunearen ondoren. Kartel irabazleak 6.000 euroko saria izanen du, egin zen azken lehiaketan aldiz 3.600 eurokoa izan zen. Lanak aurkezteko epea...IrriZiklok umorea eta komedia protagonista dituzten formatu txikiko euskarazko bost obra eskainiko ditu, martxoaren 6tik apirilaren 9ra bitarte, Nafarroako Antzerki Eskolan
Irriziklo 2022 Ikuskizun bakoitzerako sarrerak txarteldegietan eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean daude salgai, 5 euroan, eta ziklo guztirako bono bat dago, 20 euroan Nafarroako Antzerki Eskolan IrriZikloren beste edizio bat eginen da, martxoaren 9tik apirilaren 6ra bitarte, Iruñeko Udalaren eta NAEren programa bat formatu txikiko euskarazko bost obrarekin. Umorea eta...‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’, argazkiak eta testigantzak biltzen dituen omenaldi-erakusketa, gaur ireki da Kondestablen
20 estudio-irudik eta 40 etxe-argazkik osatzen dute gaurtik aurrera Kondestablen ikusgai dagoen ‘Nafarroako ostalaritzaren historia, emakumeek kontatua’ erakusketa. Argazkiek 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakume ostalariren eguneroko bizitza islatzen dute; emakume horiek guztiak jardunean daude, eta askotariko negozioak dituzte, hala nola mendiko benta bat edo gaueko aisialdi-taberna bat. Nafarroako...Magdalena Odol Noria
La “noria de sangre o de tiro” de la Magdalena, se trata del único ingenio hidráulico de tipo noria de elevación de agua por tracción animal conservado en Pamplona, que se tenga conocimiento. Por lo que tiene un valor histórico notable, directamente ligado a la función hortícola de los grandes...Sanduzelaik bere jatorria eta historia gogora ekarri ditu 1947tik 2000ra bitarte egindako 133 irudiz osatutako argazki-erakusketa baten bidez
exposicion san jorge ‘Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea’ da Iruñeko auzo horretako historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketaren izenburua. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa bat egonen da ikusgai. Erakusketak 133 argazki biltzen ditu eta maiatzaren 8ra bitarte bisitatzen ahalko da, jaien aurreko...Iruñeko Udalak M8an zazpi emakumeri omenaldia egin die, zeinen ibilbideek emakumeek esparru guztietan egiten dituzten ekarpenak ikusarazten baitituzte
Gaur goizean zazpi emakumek aintzatespena jaso dute Kondestablearen jauregiko patioan, eta gizarte-aldaketarako eragile gisa hainbat eremutan egindako ibilbideagatik jaso dute Iruñeko Udalaren omenaldia. Ekitaldi hau hirugarren urtez egin da jarraian eta bertan izan dira Maite Mendioroz Iriarte, Nafarroako Unibertsitateko Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko mediku-taldekoa; Isabel Sola Gurpegui zientzialaria eta María Iraburu...Iruñeko zenbait zubik badituzte jada hirian dauden zortzi saguzar espezieetatik hirurendako babes-kutxak: Argan intsektuak ehizatzen dituztenendako
Iruñeko Udala udaberri honetan saguzarrendako 10 babes-kutxa instalatzen ari da Iruñeko hiru zubitan. Zubiek ezaugarri komun bat dute, ez daude argiztaturik, eta, hortaz, gauez ibiltzen diren ugaztun horiendako babesleku egokiak dira. Uholdeetan kalteak ekiditeko kutxak oso altu kokatu dira, eta horretarako Udalari lagundu dio Nafarroako Gobernuko Oihanzaintzaren Nafarroako altueran...Adinekoen Udal Kontseiluak hirian herritar horiei zuzendutako itunak eta programak aztertu ditu
Iruñeko Adinekoen Udal Kontseiluak gaur goizean egin du lehen bilera, COVID-19aren pandemiak martxan jarritako murrizketa gehienak ezabatu ondoren. Horrek panorama sozial berri bat ekarri du, non hobetu ahal izan diren Udalak herritar horiei zuzendutako itunak eta programak. Partaidetza-organo horren bileran zerbitzu horien egoera berria aztertu da, eta hitza eman zaie...Caparrosoren txaleta prest dago jada 17 migratzaile eta errefuxiatu hartzeko
Iruñeko Udalaren Herritarren Aferen Batzordeak gaur bisitatu ditu Caparrosoren txaleta migratzaileendako aldi baterako etxebizitza gisa egokitzeko lanak. Azaroaren 24an hasi eta joan den astean amaitu ziren higiezina zaharberritzeko lanak, eta 169.205,04 euroko kostua izan dute. Denbora tarte horretan, 1900. urteko udal-eraikin hori egun indarrean diren funtzionaltasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-betekizunetara egokitzeko...Iruñeko Udalak Mendillorriko Mendigoiti eta El Lago ikastetxe publikoek partekatzen duten patioko kiroldegiko pista nagusiaren estalkia berrituko du
pista Iruñeko Udalak Mendillorriko Mendigoiti eta El Lago ikastetxe publikoek patioan partekatzen dituzten kirol-pistetako baten estalkia berrituko du. Tokiko Gobernu Batzarrak lanen lizitazioa onetsi zuen astelehenean, eta 306.453,70 euroko aurrekontua izanen dute. Lanak gauzatzeko epea 16 hilabetekoa izanen da, eta aurreikuspenen arabera, ekainean hasiko dira. Mendigoiti eta El Lago...Prentsaurrekoa: Navarra Suma
press_conference