481 erakusten - 495@guztira
Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko ditu auzo-eztabaidaguneak, pandemiak eragindako murrizketak kendu ondoren
Duela hilabete batzuk auzo-eztabaidaguneak bertan behera uztera behartu zuten pandemiak eragindako murrizketak kendu ondoren, Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko ditu formatu mistoan–aurrez aurre eta online zuzenean–, datorren asteko asteazkenetik aurrera. Horietariko lehena Mendillorri auzoari buruzkoa izanen da, eta ondoren Milagrosa, Arrosadia eta Azpilagañari buruzko auzo-eztabaidagune bateratua eginen da,...Urteko azken lauhilekoko asfaltatze-planak 500.000 euro joko dituzten lanak barne hartzen ditu trafiko-dentsitate handiko bederatzi kale eta etorbide nagusitan
Iruñeko Udalak 500.000 euro inguru inbertituko ditu hiriko bederatzi kale eta etorbide nagusi asfaltatzeko. Jarduketak irailaz geroztik ari dira egiten eta urtearen amaierara arte iraunen dute. Laster, trafiko-dentsitate handiko bideei eraginen die, hala nola Zaragoza, Baiona, Sanduzelai eta Kataluniako etorbideei, eta Irunlarrea, Concepción Benítez eta Nafarroako Gorteen kaleei. Lan horien...Gizarte-zailtasunak dituzten haurrendako arreta-lantaldea (HNAL)
Gizarte-zailtasunak dituzten Haurrendako Arreta Lantaldea arduratzen da babesgabetasun-arrisku ertainean dauden 18 urtez beheko adingabeak artatzeaz. Jarduketa-ildoak Familiendako esku-hartzeak antolatzea, neska-mutikoen eta nerabeen babesgabetasun-faktoreak murriztearren. Sentsibilizazio-planak garatzea, haurren babesgabetasun-egoerak prebenitzeko. Profesionalei aholku ematea babesgabetasun-egoeren detekzioaz. Nola iritsi Auzo-unitateen bidez. Helbidea eta harremanetarako datuak Maiteminduen pasealekua 37, behea 31014 - iruña (Juslarrocha Civivox...Zerbitzuak eta prestazioak
Bateragarritasun-zerbitzuak Haurrak zaintzeko zerbitzua eskaintzen du Iruñeko Udalak Aste Santuko, udako eta Gabonetako oporretan, familiako bizimodua eta lana bateragarri izatea nahi duten sendiendako. Norendako Hiru eta hamabi urte bitarteko seme-alabak dituzten eta gurasoak edo arduradunak eskola-oporretan lanean ari diren familiendako.Zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da, betiere gutxieneko haur-kopuru bat baldin...Jasangarritasun Eskolak udazken honetan proposatuko du gertukoa, inguratzen gaituzten animaliak eta landareak, ezagutzera ateratzea, eta zinemaren bidez urrutiko lurraldeetara iristea
Ingurumen Hezkuntzako Museoko Jasangarritasun Eskolak udazken honetan proposatuko du gertukoa, Ziudadelan, Media Lunan edo hiri-baratzeetan inguratzen gaituzten animaliak eta landareak, ezagutzera ateratzea, eta urrutiko lurraldeetara hurbiltzea dokumentalen emanaldien bidez. Hitzaldien, ikastaroen eta ateraldien bidez, aztarnari izan, eta aztarna freskoak, lumak edo hegaldi mota desberdinak ikusi, animaliak aurkitu, hala nola...IKUSI HEMEN ZENTRO KOMUNITARIOETAN ERABILGARRI DAUDEN GUNEAK
Zentro Komunitarioak udal-titulartasuneko lokalak dira, auzotarrek erabiltzekoak , irekiak, balioanitzak eta integratzaileak, eta auzo baten barruko lokal batean edo batzuetan daude. Lokal horiek kolektibo, elkarte eta entitateen eskura daude, eta horien erabilera eskatu dezakete, aldez aurretik erreserba eginda, auzoko komunitate-bizitzarako aukerak sortzen dituzten irabazi asmorik gabeko jarduera irekiak egiteko. Nola...Udalak egonaldi luzeko aparkaleku bat eginen du tren geltokirako, Sanduzelaiko Kaiko kaleko plaza laranjak baliatuta
Iruñeko Udalak egonaldi luzeko aparkaleku bat eginen du tren geltokiaren inguruan. Trenbidetik gertuen dauden aparkatzeko plaza laranjak baliatuta eginen da, zeinak Kaiko kalean barna baitaude, irailean Sanduzelain AAO (ORA) ezarri ostean. Aparkalekuak 450 plaza izanen lituzke eta sektoreko bizilagun-txartela dutenek doan erabiltzen ahalko dituzte. Aurreikusita dago egonaldi luzeko...Ostiralean hasiko da Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin batera udazkenerako egin duen euskarazko programazioa, Katixa Agirre eta Maite Larbururen emanaldiarekin
Cartel Urriaren 8an, ostiralarekin, hasiko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako euskarazko programazioaren beste denboraldi bat, Katixa Agirre eta Maite Larbururen ‘Kax-kax-kax!’ literatura- eta musika-emanaldiarekin. Kondestablearen jauregian izanen da, 19:30etik aurrera. Azaroaren 18an zikloak leku eta ordu berean jarraituko du ‘Oraindik, orain eta oraingoz’ poesia- eta musika-saioarekin, Jon...Azaroaren 26an amaituko da epea BIKO-TEKA lantegiaren seigarren edizioan izena emateko, zeinak xede baitu euskarazko albumak sortzea sustatzea
Cartel Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak eta Iruñeko Udalak seigarren urtez jarraian ‘BIKO-TEKA’ lantegia eginen dute, haurrentzako liburu grafikoak sortzeko ilustrazio- eta narrazio-lantegi bat. Lantegian izena ematea administrazioa@galtzagorri.eus helbide elektronikoaren bidez egin behar da, eta epea azaroaren 26an amaituko da. BIKO-TEKA lantegiaren edizio berria urtarrilaren 24tik 28ra eginen...Ireki dira ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako Hego Txantreako bideak eta urbanizazio berria, Donejakue bideko parkea izanen denaren mugan
Hamabost hilabetez obretan egon ondoren, 2020ko abuztuaren amaieratik, Hego Txantreako urbanizazio berrian, Donejakue bideko parkea izanen denaren mugan, ireki egin dira ibilgailuendako bideak eta oinezkoen joan-etorrietarako kale berriak. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak eta Hirigintza Batzordeak gaur goizean bisitatu dute eremua, parkearen eta ingurunearen garapenaren lehen faseko urbanizazio-lanen...Udala, bi droneren laguntzaz, zirkulazioa aztertzen ari da Yanguas y Miranda eta Foruen plazan bidegorria ezartzeko konponbiderik onena aurkitzeko
Yanguas y Miranda kalean eta Foruen plazan bizikleta-bide bat ezartzeko aurreproiektu bat egitearen testuinguruan, Iruñeko Udala ostiral honetan eremu horretan ibili ohi den trafikoa aztertzen ari da. Jaso nahi da ibilgailu kopurua, horien tipologia, jokabidea, eta ibilgailu bakoitzaren jatorria eta helmuga kale horietan, etorkizuneko bidegorrirako konponbiderik onena bilatzeko....Navarro Villoslada BHI eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasleek, Peio Iglesias eta Leire Urbelz artistekin batera, hiri-arteko horma-irudi bat egin dute Milagrosan
Iruñeak 2021eko Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatu du hiri-arteari buruzko lankidetza-proiektu bati buru emanez. Gaur goizean, Navarro Villoslada BHIko DBH ikasleek eta bihar, asteazkenarekin, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoek horma-irudia margotzeari ekin diote non eta Taxoare eta Katalunia kaleen arteko elkarguneko biribilgunearen azpian dagoen oinezkoendako plazan, Peio Iglesias eta Leire...Bideotik, argazkietatik, instalazio bisualetatik eta oihaletatik ikusitako artea: doako sei erakusketa ikusgai, Ziudadelan, zubi honetan zehar
Ziudadelako erakusketa aretoek askotariko proposamen artistikoak dituzte, eta ohikoa den bezala, doan bisitatu daitezke asteartetik larunbatera, goizez, 11:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan, goizez, 11:30etik 13:30era. Mistoen eraikinean eta Ziudadelako Labean bi instalazio bisual daude, oso bestelakoak diren bi gaien inguruan: Espainiako trantsizioa eta pentsalari eta...Garapenaren aldeko Sentsibilizazioa eta Hezkuntza
Hau da GNLUPen lan-ildo honen helburua: hegoaldeko herrialdeen egoerari buruz sentsibilizatzea eta informatzea herritarrak, oro har, eta azaltzea egoera horiek zerk eragiten dituen eta haiek gainditzeko zer egiten duten komunitateek. Beste hau ere lortu nahi da jarduera horien bidez: konpromiso solidarioaren aldeko jarrerak sustatzea herritarren artean, Iparraren eta Hegoaren arteko...Laguntza hegoaldeko giza garapenari eta garapen jasangarriari
Beste herrialde batzuetako giza garapena sustatzeko ekimenei laguntzea da Iruñeko Udalaren lan-ardatz nagusietako bat lankidetzari dagokionez. Horretarako, zenbait jarduera kofinantzatzen dira hegoaldeko herrialdeetan, giza garapena bultzatzeko alor hauetan: hezkuntza, etxebizitza, trebakuntza, genero-ikuspegiaren sustapena, giza eskubideen defentsa, ingurumenaren zaintza eta abar. Bi irizpide hauen arabera ematen zaie laguntza lankidetza-proiektuei: mendetasun-harremanik ez...