Zerbitzuak eta prestazioak

Bateragarritasun-zerbitzuak

Haurrak zaintzeko zerbitzua eskaintzen du Iruñeko Udalak Aste Santuko, udako eta Gabonetako oporretan, familiako bizimodua eta lana bateragarri izatea nahi duten sendiendako. 


Norendako

Hiru eta hamabi urte bitarteko seme-alabak dituzten eta gurasoak edo arduradunak eskola-oporretan lanean ari diren familiendako.Zerbitzua gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko da, betiere gutxieneko haur-kopuru bat baldin badago. 


Baldintzak: 

Adingabeen arduradunek lanean aritu behar dute zerbitzua erabili behar den egunetan.


Argibide gehiago 

  • 010 telefonoan (948420100 telefonoan Iruñeaz kanpotik edo sakelako telefonotik deituz gero).
  • Telefonoa: 948 -420520

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)

Etxean bertan zenbait laguntza ematea bermatzen du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak, eta jendeak bere ingurune naturalean jarraitzeko behar duen bizi-kalitatea ziurtatzen.

Zer zerbitzu ematen dituen

  • Arreta pertsonala eta higienea.
  • Etxeko lanak egiteko laguntza.
  • Hezkuntza- eta prebentzio-alorretarako laguntza.
  • Giza harremanak suspertzea.
  • Jana etxera eramatea.
  • Arropa garbitzea eta lisatzea.
  • Laguntza- edo aisialdi-zentroetara joateko laguntza.
  • Etxeko ekipamendua hobetzea.
  • Familia eta inguruko bizilagunak sentsibilizatzea.
  • Larrialdi-egoeretarako alternatibak.

Sarbidea

Auzo-unitateetatik bideratzen dute zerbitzurako sarbidea 

Helbidea

Zapateria kalea 40, 2.a 31001 IRUÑA

Telefonoak:

  • 948-420520
  • 948-420500 (Gorabeherak jakinarazteko)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:30.