Garapenaren aldeko Sentsibilizazioa eta Hezkuntza

Hau da GNLUPen lan-ildo honen helburua: hegoaldeko herrialdeen egoerari buruz sentsibilizatzea eta informatzea herritarrak, oro har, eta azaltzea egoera horiek zerk eragiten dituen eta haiek gainditzeko zer egiten duten komunitateek. 

Beste hau ere lortu nahi da jarduera horien bidez: konpromiso solidarioaren aldeko jarrerak sustatzea herritarren artean, Iparraren eta Hegoaren arteko harremanak berdinzaleagoak izan daitezen. 

Deialdi publikoen bidez kudeatzen diren informazio- eta trebakuntza-ekimenak kofinantzatuz garatzen dira jarduera horiek, bai eta Udalak zuzenean antolatzen dituen gisa horretako beste ekintza batzuen bidez ere. 

Diru-laguntzak

Unean uneko Sentsibilizazio Jarduketak (USJ) egiteko diru-laguntzak:

Sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuetarako diru-laguntzak

Garapenerako hezkuntzako zenbait urtetarako proiektuak

Lankidetza-hitzarmena Nafarroako Gobernuz kanpoko Erakundeen Koordinakundearekin (CONGDN)

Badira hamabost urte urtero hitzarmena izenpetzen dela CONGDNrekin "Informazioa, hedapena eta koordinazioa garapenaren aldeko lankidetza-gaietan" proiektua bultzatzeko.
 

Hona proiektuaren berariazko helburu batzuk: 

  1. Sendotzea garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzan (GNL) diharduten eragile sozial eta instituzionalen arteko elkarlan-dinamikak.
  2. Topaguneak eta gogoeta-eremuak sortzea Iruñeko herritarrentzat, GGKE-entzat, GNL alorreko erakundeentzat, eta herritarrak heztea.
     

Bi emaitza hauek lortzea da proiektuaren xedea:

  1. Hobetzea garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako ekimenei buruzko informazioa eta haren hedapena. Horretarako, Informazio Bulegoak zerbitzua eman behar die herritarrei, oro har, eta gure hirian GGKE-ek egiten duten lanari eta gizarteko garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzari buruz informazioa eta aholkua eskatzen duten Iruñeko pertsona, erakunde eta elkarteei. 
  2. Hobetzea GGKE-en arteko eta haien eta erakundeen arteko koordinazioa eta informazio-hedapena gai hauei dagokienez: elkarlana eskatzen duten jarduerak, informazio interesgarria, eta kanpaina eta ekimenen jarraipena.