Zentro Komunitarioak udal-titulartasuneko lokalak dira, auzotarrek erabiltzekoak, irekiak, balioanitzak eta integratzaileak, eta auzo baten barruko lokal batean edo batzuetan daude. Lokal horiek kolektibo, elkarte eta entitateen eskura daude, eta horien erabilera eskatu dezakete, aldez aurretik erreserba eginda, auzoko komunitate-bizitzarako aukerak sortzen dituzten irabazi asmorik gabeko jarduera irekiak egiteko.
Nola eskatu dezaket areto bat?
Honako bide hauek erabiliz egin dezakezu:
- Honako dokumentu hauek centroscomunitarios@pamplona.es helbidera bidaliz
- Komunitate Ekintzako Alorrarekin harremanetan jarriz 948420510 telefonoan edo aurrez aurre Zapateria kaleko 40ko bulegoetan (3. solairua).
- Kudeaketa Batzordeen parte diren auzoetako elkarteen bitartez (ikusi zerrenda)
Alde Zaharreko Plazara Zentro Komunitarioaren kasuan eskabidea bere webgunean bertan egiten da
- Plazarako webgunea
- Harremanetarako posta elektronikoa: plazara31@gmail.com
Aretoak erabilgarri dauden ikus dezaket?
Webgune honetan aretoak erabilgarri dauden ikusteko aukera izanen duzu Zentro Komunitarioen erabilerari buruzko Egutegiaren bidez: