Ireki dira ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako Hego Txantreako bideak eta urbanizazio berria, Donejakue bideko parkea izanen denaren mugan

Ireki dira ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako Hego Txantreako bideak eta urbanizazio berria, Donejakue bideko parkea izanen denaren mugan
Udalak urbanizazio-obrak onetsi ditu, Magdalena inguruan parkea amaitzeke dagoela, horrela proiektuaren lehen fasea amaitzeko
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

 

 

Hamabost hilabetez obretan egon ondoren, 2020ko abuztuaren amaieratik, Hego Txantreako urbanizazio berrian, Donejakue bideko parkea izanen denaren mugan, ireki egin dira ibilgailuendako bideak eta oinezkoen joan-etorrietarako kale berriak. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak eta Hirigintza Batzordeak gaur goizean bisitatu dute eremua, parkearen eta ingurunearen garapenaren lehen faseko urbanizazio-lanen harrera-administratiboa dela eta.

Iruñeko Udal Planaren Magdalenako ARS1 S-1 unitatea urbanizatzeko lehen fase hori eta ARS3 unitateko GSA-2 parkearen lehen fasea bi lotetan lizitatu ziren. Horietako lehenengoa, Hego Txantrea urbanizatzeko obrei dagokiena, gaur goizean bisitatu dutena, Construcciones Mariezcurrena SL eta Excavaciones Fermín Osés SL enpresek osatzen duten Urbanización Magdalena ABEEri adjudikatu zitzaion, 6,9 milioi euroko aurrekontuarekin (BEZa kanpo). Magdalenatik gertuen dagoen parkearen ekialdeko aldeari dagokion bigarren lotea Lacunza Hermanos SL enpresari adjudikatu zitzaion, 1,8 milioi euroan (BEZa kanpo).

Hego Txantreako urbanizazio berriak badu beste bide bat, Magdalena kalean eraikitako biribilgunea –Padre Moret-Irubide BHI-ren atzealdean– Ezkaba kaleko luzapenarekin lotzen duena, eta eraikitzen ari den Donejakue parkearen iparraldeko muga izanen dena. Bide berri hori datorren urtean luzatuko da, Hijas de Jesús ikastetxetik (Jesuitinas) Irabia ikastetxera sartzeko eremura arte, urbanizazio-proiektuaren bigarren fasea izanen den horretan. Lotura hori egiten den arte, bide berrian Zuñiga kalerantz ezkerretara jotzeko aukera egonen da, Mendigorria kalearekin lotzeko eta Ezkaba kalera ateratzeko.

Duela hilabete batzuk (bide berrira sartu ezin den arren) zirkulaziorako ireki zen Magdalena kaleko biribilguneaz gain, beste biribilgune bat egin da San Kristobal, Mendigorria eta Torralba del Río kaleak elkartzeko gune gisa erabiltzen zen plazatxoan. Bide eta konexio berrietarako lanak osatu dira urbanizazio berriaren ondoko kaleekin ezarritako loturekin eta trafikoa baretzeko elementuen eta bidegorrien kokapenarekin.

Oinezkoendako komunikazio-ardatza

Lan horiek auzoko mendebalde - ekialde mugikortasuna lotu eta egituratzen dute, eta zona oinezkoendako komunikazio-ardatz bihurtuko dute Txantrea eta Alde Zaharraren artean, Magdalenako zubiaren ingurunea Santiago plazarekin lotuta, Mendigorria kaleari jarraipena emanez. Santiago elizaren eremua parkearekin lotzeko gune handi gisa ireki da, eta oinezkoek lehentasuna izanen dute. Corella kale zaharra zolatu eta oinezkoendako pasealeku bihurtu da ere.

Azken asteetan, euri-urak, saneamendua, telekomunikazioak, elektrizitatea eta gasa instalatzeko lanak egin dira bertan eraikiko diren etorkizuneko etxebizitza eta espazioetarako, bai eta beste alderdi batzuekin lotutako lanak ere, hala nola bideetan semaforoak instalatzea eta seinale horizontalak margotzea. Bakarrik falta da proiektuak barne hartzen dituen zuhaitzak landatzea (lan horiek egiteko aproposagoa den urtaro batean eginen da), eta elektrizitatea banatzeko sarearekin eta argiteria-sarearekin lotutako hainbat xehetasun, zeinak instalazioak erabilgarri jartzearen eta hornidura kontratatzeko izapide administratiboa amaitzearen zain baitaude.

Donejakue bideko parkea izanen dena hiru fasetan eginen da. Iruñeko Udalak dagoeneko adjudikatu ditu proiektuaren 2. eta 3. faseen separatak idazteko kontratua eta, hala badagokio, obraren zuzendaritza. 2. fasean lehentasuna eman nahi zaio parkeko iparraldean dagoen eta urbanizazioarekin mugatzen duen ertzeko pasealekuari, eta aipatu pasealekuarekin batera doazen egonlekuei eta berdeguneei. Hirugarren faseak parkeko gainerako eremua biltzen du, hegoaldeko eta ekialdeko mugetaraino doana: Magdalenako etxebizitzak eta Burlatako udal-mugartea.

¿Te ha sido útil esta página?