436 erakusten - 450@guztira
Eskualdeko hiri-garraioko lau geltoki berritu dira hilabete batean, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko
Iruñeko Udalak lau autobus-geltokitan hobetu du dagoeneko irisgarritasuna; izan ere, joan den irailean, Tokiko Gobernu Batzarrak 144.830,97 euro bideratzea onetsi zuenean, hamaika geralekutan jarduteko konpromisoa hartu zuen. Hirigintza Gerentziako Kontseiluak eta Hirigintza Batzordeak Gipuzkoa etorbidean, Santa Engrazia zubiaren ondoan dagoen geltoki aurreratua bisitatu dute gaur goizean. Puntu zehatz horretan egin...Iruñeko Udalak urteko hirugarren hiruhilekoan erregistratutako 2.595 abisu, kexa eta iradokizunetatik % 96,9ri erantzun zien
foto limpieza calles Iruñeko Udalak urteko hirugarren hiruhilekoan, uztailetik irailera bitartean, guztira 2.595 abisu, kexa eta iradokizun jaso zituen, eta horietatik 2.517ri erantzun zien, hots, %96,99ri. Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordea Udaletxean bildu da gaur goizean eta Udaletxera www.pamplona.es/eu udal-webgunearen bidez eta 010 – 948 420 100 telefono bidezko arreta...Iruñeko Udalaren 2025erako aurrekontu-aurreproiektuaren aurkezpena
press_conferenceUrriak 30, asteazkena
08:00 Udal-taldearen bilera 13:00 Pilotaren Interpretazio Zentroaren Ideia Lehiaketako Epaimahaiaren bilera 16:00 Udal-taldearen bileraLan mundura sartzeko zailtasunak dituzten 60 pertsona gizarte- eta osasun-laguntzako eta garbiketa-lanei buruzko prestakuntza jasotzen ari dira Udalak sustatutako ikastaroen bitartez
Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten 60 pertsona guztira, bi prestakuntza-ekintzatan parte hartzen ari dira, gizarte- eta osasun-laguntzari eta garbiketa-lanei buruzko ezagutzak eskuratzeko. Iruñeko Udalak bultzatutako bi ekintza horiek Arrotxape a ko IWER eraikineko lokaletan egiten ari dira, CNAIrekin elkarlanean —Hezkuntza departamentuaren menpeko Nafarroako Gobernuaren erakunde publikoa da CNAI—. Laneratzeko zailtasunak dituzten...Record-arte programaren aurkezpena
press_conferenceXX. mendeko euskal artearen ezinbesteko hiru figura, Oteiza, Chillida eta Basterretxea, izanen dira protagonista azaroan Kondestable Civivoxean
expo oteiza Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, eta Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin lankidetzan, jarduera-ziklo bat antolatu du azaroaren 6tik 27ra, XX. mendeko euskal artearen hiru figura nagusi gogora ekartzeko: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxea. Kondestable Civivoxean Nestor Basterretxearen inguruko hitzaldi, lantegi, mahai-inguru eta ikus-entzunezkoen proiekzio-ziklo bat eginen...Eguesibarko, Zizur Nagusiko, Berriozarko eta Iruñeko bizikletetarako aparkaleku estaliak sare bakarrean bateratuko dira, herritarrei erabilera errazteko
Iruñeko, Eguesibarko, Zizur Nagusiko eta Berriozarko udalek bizikletetarako aparkaleku estalien sareak eta moduluak zerbitzu bakar batean bateratu dituzte, herritarrek errazago erabil ditzaten. Bateratze-hitzarmen bati esker, sare bakar bat sortuko da eta sare horrek hamabost bat modulu eta aparkaleku izanen ditu, bizikletetarako 400 leku baino gehiagorekin. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak,...Kale Nagusian dagoen plaka batek Salvador Pinaquy non bizi zen eta haren galdategia non zegoen gogoratuko du: duela 150 urteko blokeo karlistan Iruñera ura igo zuen Pinaquyk
“Orube honetan egon zen, 1885etik aurrera, Salvador Pinaquy Ducasse jaunaren galdategia (aurrerago Casa Sancena izena hartu zuen): hor egin zituzten Iruñeko hiri-altzari tradizional gehienak”. Hori da, 1874tik 1875ra bitartean tropa karlistek hainbat hilabetez hiria blokeatu zutenean Pinaquyk Iruñera ura igo zueneko 150. urteurrena dela-eta gaur goizean Kale Nagusiko 14. zenbakian...Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CERMI-Nafarroarekin (CERMIN), desgaitasunen bat dutenen parte-hartzea sustatzeko
foto firma convenio Cermin Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordearekin (CERMIN), ingurune normalizatuetan desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea eta inklusioa Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Desgaituen Entitate Ordezkarien Batzordearekin (CERMIN), ingurune normalizatuetan desgaitasunen bat duten pertsonen parte-hartzea eta inklusioa sustatzeko. Sinaduran Txema...Azaroak 14, osteguna
08:00 Udal-taldearen bileraIruñeko Udalak aniztasunean eta abangoardian oinarritutako hiri-marka aurkeztu du, prozesuan parte hartu duten entitateek eta kolektiboek babestuta
marca ciudad pamplona Iruñeko Udalak gaur arratsaldean hiri-marka berria aurkeztu du Gayarre Antzokian. Proiektu horren helburua da herritarrak eta gizarte-eragileak inplikatzea garaikidetasuna eta abangoardia jomuga dituen hiri plural baten proiekzioan. 400 pertsona inguru bildu dira ekitaldira, eta sortze prozesuan parte hartu duten, edo markaren hedapenean eta ezarpenean funtsezkoak izanen diren...Bi noranzkoko 1.240 metroko bidegorriaren bidez lotu dira Landaben eta Sanduzelaiko etorbidea, eta oinezkoendako pasabide semaforoduna sortu da Orkoienerako NA-700 errepideko sarbidean
Dagoeneko amaituta daude Landaben industrialdea (A eta E kaleen elkargunea) eta Iruña Juaristi Doktorearen ardatz jasangarriaren bidez lotzen dituen 2,50 metroko zabalerako bidegorriaren 1.240 metroak. Bide hori Sanduzelai ikastetxe publikoaren parean amaitzen da. Esku-hartze horri lotutako hobekuntzen barruan, oinezkoendako beste pasabide semaforodun bat sortu da NA-700an, Orkoiendik datorren adarrean. Gaur...Beste hiru auzok bat egin dute "Citius, Longaevus, Fortius" kirol terapeutikoko udal-programaren kirol- eta gizarte-errezetaren proiektuarekin
Etxabakoitz, Azpilagaña eta Donibane auzoek bat egin dute kirol- eta gizarte-errezetaren proiektuaren onuradunen sarearekin. Proiektu horrek kirol terapeutikoko jarduerak eskaintzen ditu, osasun-langileen gomendioz. Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren artean osasun-etxeen bidez bideratzen den lankidetzari esker batu zaizkie hiru auzo horiek Iturrama, Txantrea eta II. Zabalgunekoei. Maider Beloki Unzu Kulturako,...Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere, eta zazpi musika-proposamen eginen ditu datozen bi asteetan Kondestable Civivoxean
Pamplona Acción Musical Entrebescant taldeak emanen dio hasiera astelehenean Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, eta El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko errepertorio-proposamen bat taularatuko du. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat izanen da. Ikuskizun guztiak Kondestable Civivoxean...