Navarro Villoslada BHI eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasleek, Peio Iglesias eta Leire Urbelz artistekin batera, hiri-arteko horma-irudi bat egin dute Milagrosan

Navarro Villoslada BHI eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasleek, Peio Iglesias eta Leire Urbelz artistekin batera, hiri-arteko horma-irudi bat egin dute Milagrosan
Iruñeak 2021eko Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatu du azken asteetan elkarrekin landutako hiri-arteari buruzko lankidetza-proiektu horren bidez


Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeak 2021eko Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatu du hiri-arteari buruzko lankidetza-proiektu bati buru emanez. Gaur goizean, Navarro Villoslada BHIko DBH ikasleek eta bihar, asteazkenarekin, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoek horma-irudia margotzeari ekin diote non eta Taxoare eta Katalunia kaleen arteko elkarguneko biribilgunearen azpian dagoen oinezkoendako plazan, Peio Iglesias eta Leire Urbelz artisten gainbegiradapean. Horma-irudiaren sormen-prozesua ikastetxeetan bertan egindako lantegien bidez gauzatu da.

‘Iruña ez zen egun batean eraiki’ izenburua duen horma-irudiak hiriaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko loturari buruzko hausnarketa planteatzen du, maila historiko-artistikoan (arkitektura) eta paisaiaren, arkitekturaren eta gizakiaren arteko harremanaz bezainbatean. Artistek hiriko elementu arkitektonikoekin collageak egitea proposatu zieten ikasleei, hala nola erraz ezagut daitezkeen Iruñeko iturri, eraikin edo monumentuekin, eta horien bidez osatu dute gaur goizean irudikatzen hasi diren horma-irudiaren diseinua.

Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak eta José Manuel Santana alorreko zuzendariak ekimen honen azken jardueraren lekua eta garapena bisitatu dituzte: 50 metro koadro inguruko azaleran horma-irudia in situ egitea. Goizean, Navarro Villoslada BHIko hogei bat ikaslek materialak, denbora eta ilusioa partekatu dituzte, asteak daramatzaten sorkuntza artistikoa errealitate bihurtzeko. Bihar, Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko beste hogei bat ikaslek jarraituko dute gaur hasitako lanekin.

Iruña, hiri hezitzailea

Iruña Hiri Hezitzaileen Sareko kide da, zeinak hezkuntzaren ikuspegi zabala sustatzen baitu bizitza osoan zehar, hezkuntza-aukerak sortuz pertsona guztien potentziala garatzeko, eta ongizatea, bizikidetza, oparotasuna eta gizarte-kohesioa sortzeko bektore gisa kokatzeko. Nazioarteko egun honen leloa da ‘Hiri hezitzaileak ez du inor atzean uzten’. Baieztapen horrek berekin dakar diskriminazioarekin eta bazterketarekin amaitzea, eta desberdinkeriak eta zaugarritasunak zein horiek funtsezko arrazoiak murriztea.

Ekimen zehatz r xede du hiri-artearen prozesuak eta ideiak hezkuntza-komunitatera eramatea eta hiri-eragileak tartean sartzea hiri-artearen sorkuntza horretan. Halaber, ikastetxe desberdinetako pertsonekin batera bizitzeko esperientzia bilatzen da, talde-lana behar indibidual gisa ulertzekoa, tokiko hiri-arteko erreferenteak ezagutzekoa, Iruña bezalako hiri baten testuinguruan hiri-artearen balioari buruz gogoeta egitekoa eta Iruñeko historiari eta arkitekturari buruzko eztabaiden bidez ezagutzak eskuratzekoa.

Hezkuntza-proiektu kooperatiboa

Bigarren urtez jarraian Iruñeko Udalak, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorraren bidez, jarduera bat proposatu du Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 2021ean hiri-arteko obra bat sortu eta egiteko apustua egin da, horma-irudi moduan, bigarren hezkuntzako bi ikastetxetako ikasleen eta tokiko artisten arteko lankidetzaren bidez.

Udalak Peio Iglesias eta Leire Urbelzi gonbitea egin zien eta erronka onartu zuten. Ekimena zuzentzeaz, dinamizatzeaz eta laguntza tekniko-artistikoa ematez arduratu dira. Navarro Villoslada BHI eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxea hautatu ziren, ikastetxe publikoa eta itundua, hurrenez hurren, aurrez arte garaikidearekin lotutako Iruñeko Udalaren beste hezkuntza programa batzuetan izena ematea eskatu zutelako.

Proiektu hori gauzatzeko lantegiak egin izan dira, sei saiotan. Lehenengo saioan, ikastetxe bakoitzean, hiriko estilo arkitektonikoei buruzko hausnarketa egin zen eta argazki zaharrekin hainbat collage egin ziren. Bigarren lantegia Catalina de Oscáriz Arte Eskolan egin zen, parte hartu zuten ikasle guztiekin. Horma-irudian inplementatu beharreko ideiak hautatu ziren, eta hura islatzeko kokalekua bisitatu zen. Hirugarren lantegia astearte honetan egin dute, ikasleen eta artisten artean horma-irudia eginez.

Adierazpen instituzionala Hiri Hezitzaileen Egunaren karietara

Gaur goizean Iruñeko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak adierazpen instituzional onetsi du Hiri Hezitzaileen Egunaren karietara. Bertan, “Iruñeko herritar guztien gaitasun pertsonalak eta sozialak bazterketarik gabe garatzea ahalbidetuko duten erantzun multidimentsionalak artikulatzeko lan egiteko konpromisoa” berretsi du Udalak.

Bigarren puntuan, “Udaleko alor eta herritarren baliabide guztiei eskatzen die aliantzak sortzeko, gizarte zibilari prestakuntza-aukerak eskaintzeko bizitzako etapetan, arreta berezia jarriz gizarte-bazterkeria jasateko arrisku handiena duten kolektiboetan”. Azkenik, sustatu nahi da “Iruñeko hezkuntza-sistemaren kalitatearen hobekuntza, eskola-uztearen aurkako borroka, hezkidetza eta herritar guztien hezkuntza-arrakasta; izan ere, eskolak berebiziko garrantzia du desberdintasunak murrizteko, eta etengabe berrasmatu behar da erronka berriei erantzun ahal izateko”.

 

¿Te ha sido útil esta página?