Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko ditu auzo-eztabaidaguneak, pandemiak eragindako murrizketak kendu ondoren

Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko ditu auzo-eztabaidaguneak, pandemiak eragindako murrizketak kendu ondoren
Lehenengo hitzordua Mendillorrin izanen da datorren asteazkenean, hilak 27, eta guztiak aurrez aurre edo Udal-webgunean streaming bidez jarraitzen ahalko dira

 

 

Duela hilabete batzuk auzo-eztabaidaguneak bertan behera uztera behartu zuten pandemiak eragindako murrizketak kendu ondoren, Iruñeko Udalak berriz ere abiatuko ditu formatu mistoan–aurrez aurre eta online zuzenean–, datorren asteko asteazkenetik aurrera. Horietariko lehena Mendillorri auzoari buruzkoa izanen da, eta ondoren Milagrosa, Arrosadia eta Azpilagañari buruzko auzo-eztabaidagune bateratua eginen da, eta hirugarren bat Sanduzelain. Hirurek proposamenak eta galderak jasoko dituzte https://erabaki.pamplona.es/assemblies/ForosDeBarrio webgunearen edo foros@pamplona.es postaren bidez, eztabaidagunea noiz eta egun bereko arratsaldeko ordu biak arte.

Pandemiak eragindako murrizketak kendu ondorengo lehene auzo-eztabaidagunea datorren asteazkenean, hilak 27, izanen da, arratsaldeko 18:30ean, Mendillorriko Elorri ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Enrique Maya alkatea eta Ana Elizalde lehen alkateordea, auzoko zinegotzi gisa, bertan izanen dira. Herritarren bertaratzea librea izanen da aretoko toki guztiak bete arte, eta zuzenean ikusten ahalko da pamplona.es Udal webgunearen bidez edo https://www.youtube.com/channel/UCzDUWuosgg5y3PeE7PT_IWw estekaren bidez. Eztabaidagune horren edukiak, gainerakoetakoak bezala, zeinu-hizkuntzara itzuliko dira aldi berean, Eunate elkarteari esker. Bertaratzen direnek parte hartu eta ekarpenak zuzenean egiten ahalko dituzte, eta horiek aldez aurretik webgunearen eta posta elektronikoaren bidez jasotako proposamen eta galderei gehituko zaizkie.

Milagrosa-Arrosadia-Azpilagaña eta Sanduzelai, hurrengo hitzorduak

Mendillorrin lehen auzo-eztabaidagunea egin ondoren, Udalaren parte-hartze tresna hori Iruñeko auzo guztietara eramanen duen egutegiarekin jarraituko da. Hurrengo biek data egiaztatuta dute. Azaroaren 11n, ostegunean, Hegoalde ikastolan Milagrosa-Arrosadia-Azpilagaña guneko herritarrak bilduko dituen bilera eginen da. Auzo horietako zinegotzi Juanjo Echeverríak eta alkateak pertsonalki erantzunen diete herritarren kezkei. Azaroaren 25ean Sanduzelairen txanda izanen da. Auzoko ikastetxe publikoan eginen den bileran parte hartuko dute alkateak eta Javier Labairu auzoko zinegotziak.

Iruñeko Udalak antolatzen dituen auzo-eztabaidaguneak elkarrizketa guneak dira, herritarrek proposamenak, kontsultak eta ekarpenak egin eta bere inguru hurbilari buruzko informazioa jaso dezaten. Enrique Maya alkateak eta auzo-eztabaidagunea eginen den auzoko zinegotziak zuzenean erantzunen diete herritarrei ordu eta erdiko iraupena duen hitzorduan.

¿Te ha sido útil esta página?