Ostegunean, abuztuak 1, aparkatze arautua itzuliko da, eta eremu urdinetan, laranjatan eta gorrietan tarifak ordaindu beharko dira

Ostegunean, abuztuak 1, aparkatze arautua itzuliko da, eta eremu urdinetan, laranjatan eta gorrietan tarifak ordaindu beharko dira
Eremu urdina ez da ordainpekoa izan azken bi asteetan, uztailaren 15etik

Aparkatze arautua, eremu urdina delakoa, abuztuaren 1etik aktibatuko da, ostegunetik. Sanferminak igarota uztailaren 15etik egondako geldialdiaren ostean, zerbitzua indarrean dago berriro, eta martxan, hirian zedarritutako eremua zer koloretakoa izan (urdina, laranja, gorria edo berdea) eta horri dagozkion ohiko ordutegi, tarifa eta berezitasunekin bat.  

Aparkatze arautuak astelehenetik ostiralera funtzionatzen du, goizez zein arratsaldez, eta larunbat goizetan, koloretik kolorera ezberdintasunak badaude ere. Eremu urdinean hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 8:30etik 14:00etara, betiere gehienez bi orduz. Ordutegi horretatik kanpo, aparkatzea librea da. Eremu laranjan ordutegia bera da, baina aparkaldiaren gehieneko iraupena egun batekoa. Araututako ordutegitik kanpo, hor ere aparkatzea librea da. Bi koloreetan, urdinean eta laranjan, bizilagun-txartela dutenek aparkatu ahal dute, baldin eta txartela sektore horri badagokio. Bestetik, eremu berdeak bakarrik txartela duten bizilagunek aparkatzera daude bideratuta. Egun, 1. eta 2. sektoreetan daude mota horretako eremuak.

Eremu gorrietan bakarrik horretarako tiketa eskuratuta aparkatu ahalko da, eta gehienez bi orduz. Eremu horietan ezin dira bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparkatu dagokien tiketa atera gabe. Araututako ordutegitik kanpo, eremu gorriak dagokien sektoreko bizilagunentzat erreserbatuta daude. Horretarako, seinaleztapen horizontal gorrian, marra berdeak tartekatu dira, bakarrik bizilagunek aparkatzeko diren eremu murriztuetarako kolorea baita. Hezkuntzako zein tren-geltokiko aparkaleku-poltsetan izan ezik, eremu gorrietako ordutegi arautua honako hau da: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. 

 

APARKATZE ARAUTUKO ETA MURRIZTUKO EREMUAK


EREMU URDINAK
 

  • Bertan sektorean sektoreko bizilagun-txartela agerian duten ibilgailuak aparka daitezke, denbora-mugarik gabe, eta aparkatzeko tiketa dutenak ere, zenbat denboratarako ordaindu eta denbora horretan, betiere gehienez bi orduz.
  • Araututako ordutegitik kanpo aparkatzea librea da.
  • Eremu urdinen araututako ordutegia hauxe da:

    astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
    larunbatetan, 08:30etik 14:00etara
 
EREMU GORRIAK
 

  • Bakarrik aparkaldirako tiketa eskuratuta aparkatu ahalko da, eta gehienez bi orduz. Eremu horietan ezin dira bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparkatu horretarako tiketa atera gabe.
  • JOB 26-JUN-18 erabakiarekin bat, zeina 2018ko abuztuaren 1ean jarri zen indarrean, araututako ordutegitik kanpo, eremu gorriak dagokien sektoreko bizilagunentzat erreserbatuta daude. Horretarako, seinaleztapen horizontal gorrian, marra berdeak tartekatu dira, bakarrik bizilagunek aparkatzeko diren eremu murriztuetarako kolorea baita.
  • Halaber, hor dagoen zutikako seinaleztapen gorria osatzeko plaka bat jarri da, araututako ordutegitik kanpoko erabilera murriztua zehazten duena.
  • Hezkuntzako zein tren-geltokiko aparkaleku-poltsetan izan ezik, eremu gorrietako ordutegi arautua honako hau da: 

    astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
    eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara

  • Hezkuntzako eremuko ordutegi arautua honako hau da:

    astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
    larunbatetan, 08:30etik 14:00etara. 

  • Tren-geltokiko eremuko ordutegi arautua honako hau da: 

    Iraunkorra

EREMU LARANJAK
 

  • Bizilagun-txartela edo merkataritza-jarduera duten ibilgailuek aparkatzeko baimena dute, dagokien sektorean eta denbora mugarik gabe, baita ere, aparkatzeko tiketa atera dutenek, egun baterako gehienez ere.
  • Araututako ordutegitik kanpo aparkatzea librea da.
  • Eremu laranjatan araututako ordutegia hauxe da: 

    astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
    eta larunbatetan 08:30etik 14:00etara

EREMU BERDEAK (EREMU MURRIZTUAK)
 

  • Bakarrik txartela duten bizilagunek aparkatzera bideratuak. Egun, mota horretako eremuak 1. eta 2. sektoreetan daude, baita ere, Martín Azpilcuetako eremu gorrian, 6. sektorean, araututako ordutegitik kanpo.