Iruñeko Udalak aurrera darama udarako jarduera-proposamena. Aste honetan, hiriko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen duten bisita gidatuez gain, bertoko folklorera hurbiltzea proposatzen da, Zaldi Zuriko Karrikadantzaz, asteartean, eta, ostegunean, Donejakue Bidean eta Ultreia interpretazio-zentroan barnako bisitaldi berezi batez zein ardoa dastatu eta zuzeneko musika entzuteko saio batez, atari zabalean. Jarduera guztiak doan dira, bisita gidaturako zein dastaketarako aurretik erreserba egin behar bada ere.
Asteartean, Zaldi Zuriaren txokoan, udarako programatutako Karrikadantzarekiko hiru hitzorduetako lehena izango da. Eskualdeko dantzekiko eta bertoko folklorearekiko hitzorduan Lau Urrats taldeak hainbat dantza erakutsiko ditu. Gainera, topaketa jendeak parte hartzekoa da, animatzen direnek ere joko diren piezak dantza ditzaten. 19:30ean hasiko da. Karrikadantza bi egun gehiagotan itzuliko da, uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an (astearteak).
Ultreia zentrorako bisita gidatua
Uztailaren 25ean ospatzen den Santiagoren egunaren kariaz, Iruñeko Udalak hirian dagoen Donejakue Bideko tarte batean barnako bisita gidatua antolatu du. Bisita doan da, 17:30ean hasiko da, eta ordu eta erdi iraungo. Hori bai, izena aurretik eman behar da www.pamplona.es/turismo webgunean, Turismo-bulegoan, 948 420 700 telefonoan edo oficinaturismo@pamplona.es helbidean.
Bisitarako topalekua Iruñeko katedraleko elizpea izango da; bertatik, izena eman dutenak Frantziako portalera joango dira, Donejakue Bidean hiriko gune historikorako sarbidea den gune horretara. Halaber, hauetan barna ibiliko dira: Carmen kalea, Jesús eta Maríaren aterpea, Udaletxe plaza, Done Jakue plaza, San Saturnino kalea eta Kale Nagusia. Ibilbidea Donejakue Bidearen interpretazio-zentroan, Ultreian, amaituko da.
Dastaketa eta zuzeneko musika
Uztailaren 25erako ere, Iruñeko Udalak ardo-dastaketa eta zuzeneko musika uztartzea proposatzen du. Musikata jarduera Santa Ana plazan izango da, 19:30ean, doan; baina aurretik izena eman behar da www.pamplona.es/turismo webgunean edo Turismo-bulegoan (San Saturnino k., 2). Helduei zuzenduta, Musikata jarduerak 50 leku eskaintzen ditu, erreserbako, gehienez bi sarrera har daitezkeelarik. Bideratutako dastaketa da, kalitate handiko lau ardok osatua, irakasgarria zein atsegingarria, zuzeneko musikaz.
Alderdi askotan, musika eta ardoa bat datoz, elkarren osagarri. Biek dute itxurazko xalotasuna (zazpi musika-nota, mahats-luku bat), eta zirrara-sortzaile, poz-goresle edo min-azpimarra bihurtzen dira. Gizarte-gai harmonikoak dira, eta osatuak, ahaltsuak, altruistak... Gozatzen dituztenei sentsazio-mundu bat eskaintzen diete, non aztertzeko eta gozatzeko gelditzea merezi baitu. Saioan honako klasiko hauek izango dira entzungai: Imagine, Every breath you take, La chica de Ipanema eta I have nothing, besteak beste, bossa nova, popa eta baladak, jazz-kutsuaz.