631 erakusten - 645@guztira
Bideragarritasun-azterketa baten arabera, 5,4 milioi inbertitu beharko dira Aquavox San Agustín zentroan, eta bost egoera proposatzen ditu obrak egiteko eta kudeaketa esleitzeko
Aquavox San Agustín zentroak 5,4 milioi euroko inbertsioa beharko luke, duela 16 urte inauguratu zen instalazioa erabili eta kontserbatu ahal izateko egoera ezin hobean egon dadin. Iruña Biziberritzen SA udal-sozietateak irailaren 25ean eginen duen Administrazio Kontseiluan aztertuko du txostenaren edukia: 5 egoera proposatzen ditu eraikinarekin lotutako lanak egin eta San...Ilundaindarren Errotaren ibai-erreserba itxura hartzen ari da: ubidea garbitzen eta lurrak mugitzen ari dira uholde-eremu berria eratzeko
Ilundaindarren errotaren ibai-erreserbaren lanen % 50 egin da eta aurreikuspenen arabera, urtearen amaierarako bukatuta egonen dira. Lanak maiatzean hasi ziren, eta lan horiei esker, ingurumenari eta ekologiari dagokienez lehengoratzeko bidean dago irisgarritasun gutxiko hondar-eremu degradatu hori. Erreserba Arga ibaiko beste uholde-eremu bat izanen da, landaketa eta landareztatzeak barne. Halaber, XVI....Onetsi da esparru-akordioaren lizitazioa komunikabideetan publizitate-espazioak erosi eta Iruñeko Udalaren publizitatea txertatzeko
Tokiko Gobernu Batzarrak esparru-akordioaren lizitazioa onetsi du tokiko komunikabideen publizitate-espazioak erosi eta bertan Iruñeko Udalaren publizitate instituzionaleko kanpainak txertatzeko. Gehienez 600.000 euroko zuzkidura izanen du esparru-akordioak, baina indarraldia bi urtez luzatzen ahalko da. Iruñeko komunikabideen komunikazio-ekintzak barne hartzen ditu lizitazioak; hala, gizarte-errentagarritasuna handiagoa izanen da herritarrek informazioa eskuratzeko orduan, eta...Gazteei informazioa helarazteko korrespontsalien programa abian da, eta gehienez ere 60 gune izanen ditu Iruñeak
Iruñeko Udalak lehiaketa deitu du gazteen guneetan informazioa helarazteko korrespontsaliak abian jartzeko; besteak beste, hauek izaten ahal dira gune horiek: ikastetxeak, ikastetxe nagusiak, ikasle-egoitzak eta gazteak elkartu ohi diren beste gune batzuk. Espazio horiek ‘gune laguntzaile’ bihurtzen ahal dira, eta irailaren 26an bukatuko da eskaera hori egiteko epea; halaber, urriaren...Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordean aztertutako gaiei buruzkoa
press_conferenceArrotxapea auzoko etxebizitza babestuen arloko jarduketak
press_conferenceIruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordean aztertutako gaiei buruzkoa
press_conferenceErraldoi eta Buruhandien Konpartsak, txistulari eta gaiteroek, La Pamplonesak eta Duguna-Iruñeko dantzariak taldeak Aldapako San Fermin festak ospatuko dituzte asteburuan
Aldapako San Fermin festak asteburu honetan ospatuko dira Alde Zaharreko kaleetan. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kaleetan barna ibiliko da larunbat eta igandean, eta dianak goiz-goizetik joko dituzte txistulari eta gaiteroek. Halaber, La Pamplonesak kontzertu bat eskainiko du larunbat arratsaldean, Gazteluko plazan; Duguna-Iruñeko dantzariak udal-taldeak, berriz, hiriaren omenez dantzatuko du igandean,...Katedralaren atzealdeko indusketa arkeologikoak Kalonjeen Atearen Goi Erdi Aroko jatorria ikertuko du; ate hori erromatar garai berantiarreko estratu baten gainean dago
Datorren astelehenean, 19:00etan, indusketa arkeologikoan aurkitutakoa azaltzeko saio bat eginen da Kondestableko ekitaldi-aretoan: Barbazán Apezpikuaren Dorrean egin da indusketa, Iruñeko Udalak sustatuta. Azken aurkikuntzei esker, herritarrek hiriaren historiari buruz gehiago jakiteko aukera izanen dute saio horretan; hain zuzen ere, informazio hori bertatik bertara jaso dute gaur goizean Joseba Asiron...Irailak 30, asteartea
11:30 Elkarrizketa Euskal Telebistako En Jake programanAldez aurreko kontsulta Iruñeko Udaltzaingoaren lanaldi, ordutegi eta ordainsarien erregelamenduak eragiten ahal dien herritarren eta ordezkaritza-erakundeen iritzia biltzeko
Ekarpenak egiteko epea: Urriak 15 Ekarpenak egiteko epea: a.campo@pamplona.es Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatzen duenez, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da Administrazio eskudunaren webgunearen bidez, zeinean jasoko baita zer iritzi duten etorkizuneko arauak ukitzen...Zabalik da urrian doako ‘Mintzakide’ euskarazko mintzapraktika programan izena emateko lehen epea
Zabalik da urrian Mintzakide programan izena emateko lehen epea, https://taupamugimendua.eus/ webgunearen bidez. 16 urtetik gorakoendako programa da, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 mailan euskaraz hitz egiteko gaitasuna dutenendako, eta talde txikiak osatuko dira horretarako, hitz-jarioa hobetu eta euskara ikasteko prozesua azkartzeko xedez. Taupa Euskaltzaleen mugimenduak antolatzen du programa, eta...• Udal Planeko katalogoa aldatzea: eraikuntzari lotu gabeko elementuak–Nafarroako errege-erreginen estatuak
Jendaurreko epea: 2025eko azaroaren 3ra arteUrriak 6, Astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Tokiko Gobernu Batzarra 10:00 Senidetze Batzordearen bilera 12:00 Bilera Gobernu Estrategikoko AlorrarekinUrriak 21, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 11:00 Danok Oteiza komunitatea aurkezteko ekitaldia (Oteiza Museoa) 12:30 Bilera Gobernu Estrategikoko Alorrarekin 19:00 Xosé Estevez idazlearen liburuaren aurkezpena (Kondestablearen jauregia)