Berrogeita hamar bat elkarte aurkeztu dira aurten Udalaren 2023ko deialdira. Deialdia irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta entitateei zuzentzen zaie urte honetan zehar herritarren partaidetzaren, herritar aktiboen, partaidetzarako prestakuntzaren eta gizarte-antolaketaren arloan proiektuak, jarduerak eta prestakuntza eginn dituzten horiei.
Entitate horien ordezkariekin bildu dira Carlos Salvador Iruñeko Udaleko Herritarrekiko Harremanetako, Partaidetzako eta Adinekoendako Alorreko zinegotzia, Conchi Mateo Alor horretako zuzendaria eta udal-teknikariak. Topaketaren helburua ez zen soilikeuren proiektuak gauzatu ahal izateko 500.000 euro banatu dituen udal ebazpena azaltzea; aitzitik, harremanetan jartzeko eta proiektuak aurkezteko prozesu administratiboa nola garatu den aztertzeko topaketa bat ere bazen, haren funtzionamenduari eta eskuragarritasunari buruz hitz egin eta elkarteen ekarpenak jasotzeko. Xedea: dirulaguntzen hurrengo edizioan tramitazioa ahal den neurrian hobetzea.
Urteko deialdiak laguntza eta lankidetzarako tresna bat izan nahi du, udal eremutik irabazi asmorik gabeko elkarte eta beste erakunde batzuei babesa emateko, herritarren partaidetzaren bidez gizarte ehunaren garapena sustatzen duten proiektu, jarduera eta prestakuntzen garapenean.
Deialdi hau arintzeko eta gardentasuna bermatzeko udal-ekimenen artean, Udalak webgune batean jarri zituen deialdiaren oinarriak eta eranskinak ez ezik, laguntzarako materialak eta urte hasieran ikus-entzunezko formatuan egin zen informazio-saio bat bat ere.
BILERAN IZAN ZIREN ENTITATEAK
1. Mejorana elkartea
2. Cada amazónica de Brasil
3. ANASAPS
4. Plena Inclusión Navarra
5. SUPO
6. Nafarroako Munduko Medikuak
7. Acción contra la Trata
8. Nido Gaucho Tango eta Folklore Argentinarraren Elkartea
9. Buztintxuriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
10. SARAY elkartea
11. Acodifna
12. Nafarroako Fibrosi Kistikoaren Kontrako Elkartea
13. ANFAS
14. Lar Gallego (Galiziaren Etxea)
15. Gaztelan
16. Luciérnaga
17. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea
18. Erymen
19. Nafarroako Dantzarien Biltzarra
20. Nafarroa Retina elkartea
21. Oskia
22. Gaztela eta Leongo Etxea
23. Padre Ciriano elkartea
24. Klub Koronarioa
25. Iratxe Kontsumitzaile Elkartea
26. Sanduzelaiko Berdintasunaren Aldeko Batzordea
27. Escuella Vostok
28. Sanduzelaiko Erretiratuen Elkartea
29. COCEMFE (Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioa)
30. SARE
31. ALCER-Nafarroako Giltzurruneko Gaixotasunen Kontrako Borrokarako Elkartea
32. Zabalsanche
33. Adsis fundazioa
34. Auzotegi zentroa
35. AZ Ekimena
36. Aspace
37. SEI
38. El Baluarte elkartea
39. ASVENA
40. Ananar
41. Aragoiko etxea
42. Frida
43. Boluntariotza geriatrikoa
44. Larrabide-Goroabe Erretiratuen Elkartea
45. Gurutze Gorria
46. Eunate
47. Fenix
48. Hiesaren Aurkako Batzordea
49. Esklerosi Anizkoitza
50. Pico de Ori elkartea
51. Extremaduraren etxea
52. Grisalla Iruña
53. Niomoye Kafo (Burlata)