Jasangarritasun Eskolaren barruan, hilean behin, Konpondu zure bizikleta - Bizitxoko lantegia egin ohi da. Bizikleten matxura txikiak konpontzea, konponketa txikiak egitea eta bizikletak prest jartzea du ardatz. Txirrindulei buruz hitz egiteko eta ezagutzak eta esperientziak partekatzeko gune bat da. Bihar, ostegunarekin, 18:00etatik 20:00etara, Juanjo Iriarte bizikleten konponketan adituak dinamizatutako lantegia eginen da, doan, ikasturteko hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean egin ohi den bezala.
Bi ordu horietan, praktikaren bidez, nola egiten den ikusiz eta nola egin behar den jakinez, bizikletek dituzten zirrikituak ezagutzera ematea eta eta ikastea da asmoa. Saioak bertaratzen diren lagunen araberakoak dira: 10-15 pertsona inguru lantegia egiten den ostegun bakoitzeko. Bertaratzen direnek haien bizikleten inguruko zalantzak mahaigaineratzen dituzte edo konponketa txikiren bat egitera joan ohi dira. Ez da erremintarik eraman behar; izan ere, tailer ona denez, arazoak konpontzeko beharrezkoa den material guztia dauka. Doiketa zein konponketa bat behar duen bizikleta goian jartzen da, eta konpondu bitartean nola egiten den azaltzen da, azalpena hala konponketa eskatu duenari nola ikastera joan direnei ematen zaie. Lantegian doan parte hartzen ahal da, baina aurrez izena eman behar da 010 – 948 420 100 telefonoan.
Bizikletak konpontzeko lantegi hau 2018an abiatu zen; beraz, bost urte bete ditu martxan. Bizkikleten konponketari eta bizikletei buruzko ezagutzak partekatzeko xedez sortu zen, baita prest jartzen den bitartean edo beste pertsona batzuei laguntzen zaien bitartean gozatzeko eta ongi pasatzeko helburuarekin ere. Konpondu zure bizikleta - Bizitxoko lantegia Iruñeko Udalak Ingurumen Hezkuntzako Lantaldearen bidez antolatzen duen Jasangarritasun Eskolaren hiruhileko programazioaren parte da. Urteko azken hiruhileko honetan, urritik abendura bitarte, berrogei jardueratik gora antolatu ditu, https://educacionambiental.pamplona.es webgunean ikusten ahal direnak.
Oraindik ere hogei bat jarduera egiteke daude udazkenerako prestatu den programazioa amaitu aurretik. Abenduaren 14an, ostegunarekin, bizikletak konpontzeko lantegi honen beste saio bat eginen da. Konpondu zure bizikleta - Bizitxokoa bezala, Jasangarritasun Eskolaren jarduerak doakoak dira, aurrez izena emanda 010 – 948 420 100 telefonoan. Programaren jarduera guztiek herritarrak klima-aldaketaren, mugikortasun jasangarriaren eta ingurumena zaintzearen inguruan kontzientziatzea bilatzen dute.