Udalak elementu bertikalak garbitzeko hiru asteko kanpaina berezia abiatu du Alde Zaharrean eta Zabalguneetan, proba pilotu gisa

Udalak elementu bertikalak garbitzeko hiru asteko kanpaina berezia abiatu du Alde Zaharrean eta Zabalguneetan, proba pilotu gisa
Garbiketak barne hartzen ditu farolak, argiteria-guneak, fatxadak, ateak, leihoak, igogailuak, trafiko seinaleak, semaforoak eta armairu elektrikoak
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalaren Garbiketa Zerbitzuak egun hauetan eta hiru asterako abiatu du garbiketa bertikaleko lan sakona. Zerbitzuek zorrotz eginen dute lan pintaketa, kartel eta eranskailu gehien dauden fatxada, ate, leiho eta erakusleihoetan, sortzen duten arduragabekeriazko eta utzikeriazko irudiari aurre egiteko.

Garbiketa berezi hori etorkizuneko udal-jarduerak ezartzeko gakoak emanen dituen programa pilotutzat hartzen da. Hasiera batean, gizalegearen kontrako jarrerek gehien kaltetutako guneetan ari dira lanean, Alde Zaharra eta Zabalguneak kasu. Emaitzen arabera eta herritarren gizalegezko jarrera hedatzeko asmoz, jarduketa-plan bat zehaztuko da.

Hiria garbitzean berebiziko garrantzia du elementu horizontaletan gainean jarduteak, zoladuran, besteak beste, baina elementu bertikaletan dauden pintaketa, kartel eta pegatinek indar handiz helarazten dute zikintasun-itxura.. Aldizka, Garbiketa Zerbitzuak garbiketa bertikaleko lantaldeekin lan egiten du; talde horietako bat Alde Zaharrean aritzen da egunero, eta beste bi hiriko gainerako auzoetan, baina baliabide horiek ez dira aski gizalegearen aurkako jarduketa masiboei erantzuteko.

Udalak aldizkako kanpainak egin dituen arren, esaterako 2021. urtearen amaieran, 2022. urtearen erdi aldera eta aurten sanferminen aurretik egindakoak, ekintza horiek oro har dakarten hobekuntza itsustu egiten du elementu bertikaletan metatutako zikinkeriak. Hori dela eta, garbiketa lan orokorra planteatu da berez garbiketa zereginik ez duten Zerbitzu eta Alorretan ere.

Kanpaina honetan, Argiteria Zerbitzukoek farola eta argiteriaren aginte-zentroetan lan zehatza eginen dute, eta Eraikinak Mantentzeko Zerbitzuak udal-eraikinetako kanpoaldeko ate eta leihoak txukunduko ditu, baita bide publikoko igogailuak ere. Gainera, Herritarren Segurtasuneko Alorrak trafikoko seinaleak, semaforoak eta horiei erantsitako armairu elektrikoak armairuak garbituko ditu.

Jarduketa osatzeko, postontziak, telefonoak, aparkalekuak, eta gisa bereko elementuak dituzten enpresen jabeei elementu horietan unean uneko jarduketak egiteko eskatuko zaie.
 

¿Te ha sido útil esta página?