Iruñeko Udalak hainbat jarduera programatu ditu asteburu honetarako Aldapako San Fermin festak direla eta. Larunbatean eta igandean dianak egonen dira, eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere aterako da. La Plamplonesa Udaletxe plazan arituko da larunbatean, eta dantzariek igandean ezpata-dantza dantzatuko dute, horiek ere Udaletxe plazan.
Udal-jarduerak 09:00etan hasiko dira, hiriaren erdigunean dianak joz. Udal-gaiteroen taldeak Udaletxe plaza, Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Ansoleaga eta Udaletxe plazan barna eginen du ibilbidea. Udal-txistularien taldeak Calceteros, Pozoblanco, Comedias, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapatería, Pozoblanco eta Gazteluko plazan barna eginen du ibilbidea.
Arratsaldez, 17:00etan, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Iruñeko kaleetara aterako da berriz ere. Bake plaza, Yanguas y Miranda etorbidea, García Ximénez eta Orreaga kaleak, Karlos III.aren etorbidea eta Ahumada Dukearen kalean barna ibiliko da Alde Zaharrera heldu arte. Orduan, Estafeta, Tejería, San Agustin, Xabier eta Dormitaleria kaleak, San Jose plaza, Redín, Zaldi Zuria, Barquilleros, Jauregiko aldapa, Aldapa, Jauregiko Aldapa, Merkatuko, San Domingo, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusian barna eginen dute ibilbidea Ezpeletaren jauregian erretiratu arte.
La Pamplonesaren kontzertua ere ez da faltako, 19:00etan, Udaletxe plazan. Jesús Garisoainek zuzendua, ‘Mocholí’, ‘El asombro de Damasco’, ‘El clarín de las fiestas’ edo ‘La Pilindros’ gisako klasikoak entzuteko aukera izanen da, bai eta Udal-bandak lehenengoz interpretatuko dituen beste konposizio batzuk, hala nola U. Iriarteren ‘Obertura’ eta R. Galanteren ‘Victory’.
Igandean dianak, dantzariak, konpartsa eta prozesioa
Larunbatean bezala, igandea ere dianekin hasiko da, 09:00etatik aurrera Alde Zaharreko kaleetan barna. Udal-txistulariak eta -gaiteroak Udaletxe plazatik abiatuko dira bi ibilbidetan banatuta, goiza girotzeko. Txistulariek Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Ansoleaga eta Udaletxe plazan barna eginen dute ibilbidea. Gaiteroak, bestalde, Calceteros, Pozoblanco, Comedias, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapatería, Pozoblanco, eta Gazteluko plazan barna ibiliko dira.
11:00etan, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Ezpeletaren jauregitik abiatuko da Aldapako San Fermin elizara hurbildu eta santuaren omenezko prozesioarekin bat egiteko. Haraino heltzeko Kale Nagusia, Eslava, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Kale Berria, Udaletxe plaza, San Domingo aldapa, Merkatuko kalea, Jauregiko Aldapako kalea eta Maiatzaren Biaren kaleak zeharkatuko dituzte. 11:30ean dantzariak abiatuko dira Arrotxapeko Zamargileen zubitik. Bertan banderari eraginen diote eta ondoren kalejira eginen da San Domingo aldapatik elizaraino.
Dantzariek eta konpartsak, La Pamplonesarekin batera, 12:00ak inguruan Aldapako San Ferminen ohorezko prozesioan parte hartuko dute. Maiatzaren Bia, Carmen, Aldapa, Zakatin, Mañueta, Curia, Navarreria, Carmen eta Maiatzaren Biaren kalean barrena eginen dute ibilbidea, berriz ere elizara itzultzeko. Prozesioa amaitutakoan dantzariek arkua eginen diote San Fermini. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa autobus geltokira itzuliko da Carmen, Navarreria, Curia, Compañía, Merced, Estafeta, Ahumada Dukearen k., Karlos II.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Alondegi, Tutera, Oliveto Kondearen k. eta Bake plazan barna.
Azkenik, 13:15ean, Udal-dantzariek ezpata-dantza dantzatuko dute Udaletxe plazan. Dantzariek ezpata-sareta bat osatuko du, kapitainaren lepoaren inguruan (irudi horri “lepogabetua” deritzote) eta metro eta erdi goratuko dute, agur gisara bandera Udaletxerantz begira astintzen duten bitartean. Haien atzetik, ezpata-txikiek zortzikoa dantzatuko dute berriro, kapitaina lagun dutela, ezpatak goian astintzen dituzten bitartean.