676 erakusten - 690@guztira
Lehendakaritza Batzordeak 2025eko uztailaren 1ean onetsitako adierazpenak
Adierazpen instituzionala zerbitzu publikoen lana aitortzeko eta sanferminetan segurtasuna bermatzeko eginiko koordinazioari balioa emateko ERABAKI DU: Sanferminetan zerbitzua ematen duten segurtasun indarren erakundeek egiten duten lana aitortzea, bai eta jaiak normaltasunez eta seguru ospatu daitezen laguntzen duen ororen lana eta prestutasuna ere. Balioa ematea Iruñean lan egiten duten lau polizia-erakundeen...1.500 litro likido irristagaitz barreiatu dituzte Udaletxe plazatik Estafeta kalearen hasieraraino
Gaur gauetik entzierrorako prest daude Udaletxe plazako, Mercaderes kaleko eta Estafetako bihurguneko galtzada-harriak. Gaur goizaldean, Pavitec enpresako langileek 1.500 litro produktu irristagaitz barreiatu dituzte eskuz, zezenek irrist egin ez dezaten eta entzierroetan egoera arriskutsuak gerta ez daitezen. Aipatu moduan, eskuz barreiatu dute produktua, eta horretarako, ureztagailuak eta erratz handiak erabili...Taconera parkeko Birjolastu gunean berrerabilpenean eta materialen birziklapenean oinarritutako haurrendako hamaika jolasgune proposatu dituzte aurtengo sanferminetarako
Birjolastu Zazpigarren urtez jarraian, Iruñeko Udalak sanferminetan haurrak berrerabilpenean eta birziklapenean kontzientziatzearen aldeko apustua egin du. Birjolastu gunea Taconera parkean izanen da berriz ere, 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako eremuan hamaika jolasgune eta zentzumen-, mugimendu-, trebetasun-, arrisku- eta sormen-jolasak uztartzen dituen aisiaz gozatzeko aukera izanen da. Beste behin Zaragozako PAI...Herrien arteko elkartasunak piztu du 2025eko sanferminei hasiera ematen dien suziriaren metxa, Yala Nafarroa con Palestina plataformaren eskutik hasi baitira bederatzi eguneko jaiak
Zenbait segundoz zain egon behar izan badugu ere, Txupinazoaren eztandak iragarri du, gaur eguerdian, 2025eko sanferminak hasi egin direla. Yala Nafarroa con Palestina plataformaren ordezkari Dyna Kharrat Juanbeltzek piztu du urtean jendeak gehien espero duen suziriaren sokatxoa, eta hasiera eman die bederatzi eguneko jaiei. Lidón Soriano Segarra eta Eduardo Ibero...Normaltasuna nagusi izan da sanferminen hasieran. Jende andana ibili da bestan, eta iazkoen aldean, % 27 salaketa gutxiago izapidetu dira; gehienak, ebasketengatik
chupinazo Jende andana ibili da sanferminetako lehen egunean. Zenbait gorabehera izan badira ere, normaltasuna nagusi izan da jaien lehen orduetan. Iruñean lanean ari diren polizia guztietako datuak batuta, 204 salaketa izan dira lehen egunean, 2024an baino % 27 gutxiago, 259 salaketa izan baitziren iazkoan. Eskualdeko garraioa izan da gakoetako bat....Ostegun honetan haurrak protagonista dira sanferminetako programan, ekitaldi bereziak baitaude, hala nola haurren lore-eskaintza, dantzak eta herri-kirolak
Iruñeak haurrei eskaintzen die programa ofizialaren osteguna. Familiendako ohiko jarduerak egonen dira, hala nola Hauek Festak Hauek!, Kirolari-Sport Kids eta Birjolastu. Horiez gain, San Fermini lore-eskaintza eginen da Aduanako zokoan, haurren dantza-jaialdia egonen da Gazteluko plazan, eta herri-kirol erakustaldiak kimu, haur eta kadete kategorietan. 09:30ean, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa Ezpeletaren...Ia 60.000 lagun bildu dira uztailaren 6, 7 eta 8an Gazteluko plazan programatutako kontzertuetan
concierto Rozalén Sanferminetan, berriz ere, Gazteluko plazako kontzertuek biltzen dituzte jende gehien jaietako gauerdietan. Rozalénen emanaldiak 20.000 lagun bildu zituen bart gauean. Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egindako bileran Gazteluko plazako, Compañía plazako eta Foruen plazako kontzertuetan egondako ikusle-kopuruaren berri izan du, baita Puro Relajok Antoniuttin egindako kontzertuan...Erdira murriztu dira jasotako salaketak Sanferminen erdialdean
nota balance junta seguridad Normaltasuna da sanferminetako ezaugarri nagusia festa egunen erdiak igaro direnean. Erakunde ezberdinek bildutako datuek erakusten dutenez, aurkeztutako salaketak % 54 murriztu dira, turista eta bisitari ugari egon arren. Guztira, segurtasun-indarrek eta -kidegoek 790 salaketa erregistratu dituzte, hilaren 6tik atzora arte. Gehienak, % 67,34, ebasketengatik aurkeztu dira...Hiru terrazatik bik ez dute araudia betetzen altzari eta okupazio gehiegi izateagatik edo baimenik ez izateagatik
Ostalaritza-establezimenduetako hiru terrazatik bik ez dute indarreko araudia betetzen. Hori ondorioztatzen da Udaltzaingoak sanferminetan egin dituen ikuskapenetatik. Guztira, 65 ikuskapen izan dira. 21 terrazak bakarrik betetzen zuten indarrean dagoen araudia. % 32. Gainerako kasuetan, udaltzainek irregulartasun batzuk egiaztatu zituzten Kasu gehienetan, arau-hausteak altzari gehiegi eta gainazalaren gehiegizko okupazioagatik...Sanferminen sare sozialetako kontu ofizialetako (@SanferminakIruñean) edukiek 12,2 milioi bistaratze baino gehiago izan dituzte
Festak planetako txoko guztietara helarazteko xedez, Iruñeko Udalak ahalik eta zuku gehien ateratzen die sare sozialetako kontu ofizialei (@SanferminakIruñean) egun hauetan. Udalaren sare sozialetan Sanferminetako unerik adierazgarrienak jasotzen dira, baita emanaldien eta ekitaldien bideoak ere. Sanferminen egunez egunekoaren berri jakin nahi duten erabiltzaileek Udalaren esfortzua saritu egin dute; Izan ere,...Asteartean irekiko da trafikoa hiriaren erdigunean, 14:00etatik aurrera, eta sanferminetan ezarritako zirkulazio mugak amaituko dira
Bihar, asteartearekin, 14:00etatik aurrera sanferminetan etendako erdigunerako sarrerak berriz irekiko dira Iruñean. Ordu horretan kenduko dira bideak ixteko kontrolak eta elementuak San Domingoko aldapan, Labriteko aldapan edo Gipuzkoa etorbidean. Era berean, berriz zirkulatu ahal izanen da Armada etorbideak, Nafarroa Behereko etorbideak eta Oliveto Kondearen etorbideak eta 1. sektoreak (Alde Zaharra)...Datorren astean asfaltatze-lanak eginen dituzte Ostoki kalean eta kale horrek Marcelo Celayeta etorbidearekin bat egiten duen biribilgunean, Iruñearen eta Antsoaingo udal-mugartearen arteko mugan
asfaltado Uztailaren 21ean, astelehenarekin, asfaltatze-lanak hasiko dituzte Ostoki kalean eta kale horrek Marcelo Celayeta etorbidearekin eta Errotazarko kalearekin bat egiten duen biribilgunean, Iruñearen eta Antsoaingo udal-mugartearen arteko mugan. Lanak lau egunetan eginen dituzte: bi egun asfaltatze-lanak egiteko, eta beste bi margotu eta seinaleak jartzeko. Guztira 77.033,63 euroko aurrekontua dute...Autobus-geltoki zaharreko Geltoki gunean aldagela inklusibo bat jarriko dute, pertsona guztien aniztasuna errespetatu eta haien autonomia sustatzeko
cambiador inclusivo Geltoki Autobus-geltoki zaharreko Geltoki gunean aldagela inklusibo bat jarriko dute, orain arte biltegi gisa erabiltzen zen toki batean. Toki horretan aldagela irisgarri, zabal, seguru eta garbi bat jarriko dute, komuna, aldatzeko bionbodun ohatila, konketa, garbitzeko dutxa, eta abar barne hartzen dituena eta pertsonen aniztasuna errespetatu eta haien...Harresietako Jaialdia bueltan da arratsaldeetako udako programazioaren barruan: zirkua, musika, dantza, teknologia eta saio berezi bat Iruñearen 2.100. urteurrena dela eta
Festival de las Murallas Harresietako Jaialdia Iruñeko udako programaziora itzuli da, erreferentziazko lau ziklorekin: Bost Punta , Iruña Ilunabarrean , Dantza zoroan eta Zoroen gaua . Zirkua, musika, dantza, kaleko arteak, akrobaziak, zientzia, artea eta teknologia berriak uztartuko dira hiriko harresietan abuztuaren 5etik 23ra bitarte, adin guztietako jendeari zuzenduta dagoen...