Iruñeko Udalak asteartetik aurrera berreskuratuko ditu auzo-eztabaidagune tradizionalak, herritarrek beren iradokizunak, galderak eta eskaerak Udalari helaraztea ahalbidetzen dutenak. Legegintzaldi honetako lehenengo auzo-eztabaidagunea Erripagaña – Beloso – Bidezarrekoa izanen da, eta Elorri Ikastetxe Publikoko ekitaldi-aretoan eginen da, 18:30etik 20:30era. Zuzenean jarraitzen ahalko da, streaming bidez, esteka honetan, eta sare sozialen bidez, #ErripagañaBelosoBidezarrekoEztabaidagunea eta #ForoErripagañaBelosoBidezar traoletan.
Lehen eztabaidagune horretan Cristina Ibarrola alkateak eta Clara García-Valiño auzoko zinegotziak parte hartuko dute. Beren parte-hartzeetan eremu horretarako udal-jarduketen berri emanen dute eta saioan bertan sortutako eta parte hartzeko bide telematikoen bidez jasotako proposamen eta iradokizunei erantzunen diete. Xedea herritarren eta Udalaren arteko zuzeneko komunikazioa erraztea da, irtenbideak modu kolektiboan eraikitze aldera.
Herritarren parte hartzea errazteko, topaketa egin bitartean haurrak zaintzeaz arduratuko den bateratze-zerbitzua eskainiko dute eztabaidaguneek. Informazio osagarria lortzeko, Herritarren Partaidetzako Zentroarekin harremanetan jartzeko aukera dago, 948420266 telefonoaren bidez edo foros@pamplona.eshelbide elektronikoan.
Hurrengo eztabaidagunea Zabalguneetakoa izanen da, abenduaren 19an, asteartearekin, eta bertan izanen dira alkatea eta Carlos Salvador zinegotzia, teknikariez gain. Eguberrien ondoren bilerak itzuliko dira, ordutegi berean, 18:30etik 20:30era. Urteko lehen eztabaidagunea Iturramakoa izanen da. Eztabaidaguneetan auzokideek zein elkarteek, erakundeek eta hiriko beste pertsona batzuek parte hartzen ahalko dute.
AUZO-EZTABAIDAGUNEEN EGUTEGIA. ORDUTEGIA 18:30 – 20:30
Azaroak 21. Erripagaña – Beloso – Bidezar
- Auzoko zinegotzia: Clara García-Valiño
Abenduak 19. Zabalguneak
- Auzoko zinegotzia: Carlos Salvador
Urtarrilak 9. Iturrama
- Auzoko zinegotzia: Raúl Armendáriz
Urtarrilak 16. Mendillorri
- Auzoko zinegotzia: Clara García-Valiño
Urtarrilak 25. Milagrosa – Azpilagaña
- Auzoko zinegotzia: María Caballero
Urtarrilak 30. Sanduzelai
- Auzoko zinegotzia: María Echávarri
Otsailak 6. Donibane
- Auzoko zinegotzia: Aitor Silgado
Otsailak 15. Santa María la Real – Lezkairu
- Auzoko zinegotzia: María Caballero
Otsailak 20. Txantrea
- Auzoko zinegotzia: Javier Labairu
Otsailak 27. Buztintxuri
- Auzoko zinegotzia: María Echávarri
Martxoak 5. Alde Zaharra
- Auzoko zinegotzia: Aitor Silgado
Martxoak 12. Etxabakoitz
- Auzoko zinegotzia: Izaskun Zozaya
Martxoak 19. Arrotxapea
- Auzoko zinegotzia: Javier Labairu
Martxoak 26. Ermitagaña-Mendebaldea
- Auzoko zinegotzia: Izaskun Zozaya
Argibide gehiago Zentro Elkarlaneko gunean. Kale Nagusia, 2 Kondestable Civivoxa
- Telefonoa: 948 450 266
- Posta elektronikoa: participacionciudadana@pamplona.es