6151 erakusten - 6165@guztira
Udalak 1,7 milioi euroan lizitatuko du Txantreako eremu baten berrurbanizazioa, zehazki Etxarri-Aranatz, Doneztebe, Lesaka, Elo, San Kristobal eta Mendigorria kaleen inguruan
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onetsi du Txantrea auzoko eremu bat –Doneztebe, Lesaka, Elo, Mendigorria, Etxarri-Aranatz kaleak eta San Kristobaleko tarte bat– berriz urbanizatzeko proiektua. Proiektuaren muina da zoladura eta kale horietako sareak erabat eraberritzea, eta etxadi desberdinetako bidegurutzeak berrantolatzea, oinezkoendako pasabideak sortuz, hala maila berekoak nola beheratuak Argi...Herritarrek apirilaren 28an hauteskunde-mahaiko kideak izango diren begiratu ahal dute jada
Jada begiratu ahal dira Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutu ahal dute, nork berea, udalaren webgunearen hasiera-orrian ( https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/censo1.asp gaztelaniaz eta https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/censo2.asp?idioma=2 euskaraz). Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen...Udalak zirkulazioa baretzeko neurriak abiatuko ditu Iturramako eta Bigarren Zabalguneko elkarguneetan eta oinezkoen pasabideetan
Goizean Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak seinaleztapen horizontala zein balizajea egiteko lanak onetsi ditu, Iturramako eta Bigarren Zabalguneko hainbat elkargunetan zirkulazioa baretzeko neurri-sorta bat abiatzeko. Neurri horietako batzuk dira ibilgailu motordunetarako erreiak estutu, kendu edo bus-errei bihurtzea eta biratzeko erradioak txikiagotzea, hiriko eremu hauetan zirkulazio-abiadura eta -jarioa murrizteko asmoz. Hain...Lehen zortzi egunetan 4.408 pertsonak bozkatu dute sanferminak iragarriko dituen kartela hautatzeko, azken bederatzi urteetako parte-hartzerik handiena
Gaurko 12:00ak arte 4.408 pertsonak bozkatu dute aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela hautatzeko, azken bederatzi urteetako parte-hartzerik handiena erakusten duen kopurua delarik, bozketako lehen zortzi egunetan. Zortzi kartel finalisten aurkezpena apirilaren 16an izan zen, asteartearekin, eta orduan hasi zen bozketa. Iruñean erroldatuek apirilaren 30eko 19:00ak arte hartu ahal dute parte...Iruñeko Udalak % 8,4z igo ditu irabazi-asmorik gabeko entitateek euskara sustatzeko proiektuetarako diru-laguntzak, 90.000 euro arte
Iruñeko Udalak onetsi du euskara sustatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia. Irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdia da, euskararen normalizazioari bultzada emateko proiektuak egin ditzaten, nagusiki Iruñeko udalerrian eta herritarrei irekita. Udalak 90.000 euro emango ditu guztira, iazkoaren aldean % 8,4 igota. 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitarteko aldiko jarduerak izan...Maiatzaren 26ko tokiko, autonomia-erkidegoko eta Europako hauteskundeetarako, herritarrek hauteskunde-mahaiko kideak izango diren begiratu ahal dute jada
Jada begiratu ahal dira Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutu ahal dute, nork berea, udalaren webgunearen hasiera-orrian (https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/Censo2_2.asp). Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). Azken hauteskundeetan bezala, erroldako...Lanoptikoa erakusketan, Monika Aranda artista iruindarrak egungo mundua eta aro digitalaren ondorioak ardatz dituen hausnarketa jarri du ikusgai
Bihartik (ostiraletik), Monika Aranda Castellanos artista iruindarraren Panoptikoa instalazioa Ziudadelako Labean egongo da jendaurrean ikusgai. Bizi garen mundu digitalaren inguruko hausnarketa; eta egileak berak artearen inguruan egindako hausnarketa, bere sorketari bizitza emateko teknika ezberdinak erabili baititu. Panoptikoaren sekretuak ekainaren 30a arte ikusi ahalko dira. Instalazioak bost besoko panoptikoa birsortu du,...Erripagañako herritarren % 92k auzoa udalerri bakar baten parte izatea nahi du eta % 77k oso edo nahiko modu positiboan baloratzen du udalerri hori Iruña izatea
Erripagañak udalerri bakar baten parte izan nahi du eta hura Iruña izatea nahiago du. Bizilagunen % 92k udalerri bakar bat izatea nahi du eta ez lau, eta % 77k Iruña aukera hoberena dela uste du Hala adierazten dute Erripagañan bizi direnek auzoaren errealitateari buruz duten iritzia eta pertzepzioa ezagutzeko galdeketaren...Entzierrillorako txartelak eskatzea
Imagen Iruñeko Udalak 2.800 txartel zozketatuko ditu entzierrilloa ikustera joateko, bi lagunendako 175 txartel egun bakoitzerako. Epea: ekainaren 3tik 5era , formulario honen bidez edo 010ra deituta Baldintza: NANa, NIEa edo pasaportea izatea Bakoitzak behin baino ezin izanen du eman izena Eman izena (ekainaren 3tik aurrera) Pertsona bakoitzeko...Subdirección de Urgencias de Navarra
Imagen elegida_subdireccion_de_urgencias_candidatos_txupinazo_.dscf3533.jpg Proposamenak Subdirección de Urgencias de Navarra (Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak) sanferminetan egiten duen lana nabarmentzen du, bereziki entzierroetan. Izan ere, edozein larrialdiren aurrean berehalako erantzuna emate aldera, entzierroetako osasun-dispositiboak zerbitzu hauek barne hartzen ditu: ZIU mugikorra, 112arekin koordinatzea eta ospitalez kanpoko larrialdietako zentroetan arta ematea. Osasun-dispositiborik aurreratuenetako bat da,...‘Txankletak’ programak 2.118 leku eskainiko ditu udako txango eta jardueretarako, bai eta zinemarako mila sarrera euro baten truke ere, 14 eta 30 urte bitarteko gazteendako
Chancletas Txankletak programak berriz ere eskainiko ditu 14 eta 30 urte bitartekoendako jolas-jarduerak uda honetan, ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte. Guztira, 2.118 leku eskainiko dira, honako jarduera hauetan: urpekaritza-bataioak (aurten berriz eginen dira bi urtez eskaini gabe egon ostean), errealitate birtualeko jolasak, taldekako laser tag saioak, ibilaldiak zaldi gainean,...Iruñeko Udalak parte hartzeko prozesu bat abiatu du herritarrek Erorien Monumentua eraldatzeko proposamenei buruz duten iritzia ezagutze aldera
caídos Ekainaren 10etik aurrera, Iruñeko Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatuko du, Erorien Monumentua oroimenezko museo bihurtzeko proiektuen nazioarteko lehiaketako proposamen finalistei buruz herritarrek duten iritzia jasotzeko. Ekimena lehiaketaren bigarren fasearen barruan dago, eta fase horrek proposamenen jendaurreko aurkezpena eta herritarren balorazioa jasotzea barne hartzen ditu, behin betiko...Navarra Suma-ko prentsaurrekoa
press_conferenceIruñeko 342 oinezkoen pasabide semaforodunek piktogramak izanen dituzte, beren funtzionamendua azaltzeko, eta baliagarriak izanen dira autismoa duten adingabeei informazioa emateko
Plaka xume bat, piktograma batez azaltzen duena oinezkoen pasabideetako semaforoen funtzionamendua eta noiz gurutzatu daitekeen eta noiz ez. Iruñeko 342 oinezkoen pasabide semaforodunek ohiko elementuez gain osagai berri bat izanen dute: seinale berri hori autismoa duten adingabeei zuzenduta dago batik bat, baina informazio-osagaia den aldetik irisgarria da beste desgaitasun mota...Urriaren 2a mugaeguna da Iruñeko antzerki-talde ez-profesionalek beren lanak aurkez ditzaten Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldian parte hartzeko
Udalak hasiera eman dio Iruñeko antzerki-talde ez-profesionalei zuzenduta dagoen Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldirako deialdiari. Urriaren 2a arte, asteazkenarekin, taldeek beren proposamenak aurkezten ahal dituzte antzerki-ekoizpen zerrenda bat osa dadin, eta horiek Hemengo Antzerkiaren XXII. Erakustaldian antzezten ahalko dira, urrian eta azaroan, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Eskabideak Udaleko erregistroetan aurkezten...