Iruñeko Udalak parte hartzeko prozesu bat abiatu du herritarrek Erorien Monumentua eraldatzeko proposamenei buruz duten iritzia ezagutze aldera

Iruñeko Udalak parte hartzeko prozesu bat abiatu du herritarrek Erorien Monumentua eraldatzeko proposamenei buruz duten iritzia ezagutze aldera
Ekainaren 10ean, asteazkena, hautatutako bi aukerak aurkeztuko dira jendaurrean: sarrera librea da, aurrez 010 telefonoan izena emanda
caídos

 

Ekainaren 10etik aurrera, Iruñeko Udalak herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatuko du, Erorien Monumentua oroimenezko museo bihurtzeko proiektuen nazioarteko lehiaketako proposamen finalistei buruz herritarrek duten iritzia jasotzeko. Ekimena lehiaketaren bigarren fasearen barruan dago, eta fase horrek proposamenen jendaurreko aurkezpena eta herritarren balorazioa jasotzea barne hartzen ditu, behin betiko hautaketa egin eta proiektua idatziko duen enpresa kontratatu aurretik.

Prozesua ekainaren 10ean (asteazkena) abiatuko da, 18:00etan: proposamenak jendaurrean aurkeztuko dira Monumentuan bertan, balorazioa eman aurretik proiektuak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Edukiera mugatua da, eta, beraz, nahitaezkoa izanen da aldez aurretik izena ematea 010 telefonoan.  Aurkezpena streaming bidez ere jarraitzen ahalko da, herritar guztiendako irisgarria izan dadin.

Aurkezpena egin eta gero, proposamenak ikusgai egonen dira ekainaren 10etik 24ra bitarte, 17:00etatik 20:00etara, Monumentuan dagoen sarrera libreko gune batean. Denbora-tarte horretan, interesa dutenek –16 urtetik gorakoak badira eta Iruñean erroldatuta badaude– beren iritzia emateko eta proposamenak baloratzeko aukera izanen dute honako esteka honetan: https://www.pamplona.es/consulta-ciudadana-monumento. Inkesta ekainaren 10eko 12:00etatik ekainaren 24ko 23:59ra bitarte betetzen ahalko da, online, egoitza elektronikoaren edo herritarren karpetaren bidez. 

Galdetegia da prozesuaren ardatz nagusia, eta lehiaketaren epaimahaiak balorazioa egiteko erabili dituen lau alderdien arabera antolatuta dago, zeinak formatu irisgarrian jarri baitira herritarren eskura. Zehazki, honako alderdi hauek baloratzen ahalko dituzte: monumentuaren eraldaketa sinbolikoa eta memoria demokratikoarekiko egokitzapena; oroimenezko museo izateko arkitektura-kalitatea eta kalitate funtzionala; hirigintza-proposamena eta horrek espazio publikoarekin eta inguruarekin duen harremana, eta proposamenen koherentzia.

Esparru horiei guztiei heltzeko, galdetegiak galdera itxiak –proposamenen balorazioa modu objektiboan alderatu ahal izateko– eta galdera irekiak –herritarrek iritziak, arrazoiak eta iradokizunak adierazi ahal izateko– barne hartuko ditu. Hala, helburuak dira, batetik, lehentasunak identifikatzea, eta, bestetik, horien oinarri diren arrazoiak ulertzea. 

Prozesuan jasotako ekarpenak eta epaimahaiaren irizpenak oinarri gisa baliatuko dira behin betiko aukera hautatu aurretik proposamenetan hobekuntzak egiteko.


PARTE HARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA

  • Proposamenak jendaurrean aurkeztea 

    • Eguna eta ordua: 2026ko ekainaren 10ean, 18:00etan Aldez aurretik izena eman behar da 010 zenbakira deituta

    • Tokia: Erorien Monumentua (Askatasun plaza z.g.)

  • Proposamenak jendaurrean paratzea 

    • Datak: 2026ko ekainaren 10etik 24ra bitarte, 17:00etatik 20:00etara

    • Tokia: Erorien Monumentua (Askatasun plaza z.g.)

  • Online inkesta

¿Te ha sido útil esta página?