Subdirección de Urgencias de Navarra

Proposamenak Subdirección de Urgencias de Navarra (Nafarroako Larrialdietako zuzendariordetzak) sanferminetan egiten duen lana nabarmentzen du, bereziki entzierroetan. Izan ere, edozein larrialdiren aurrean berehalako erantzuna emate aldera, entzierroetako osasun-dispositiboak zerbitzu hauek barne hartzen ditu: ZIU mugikorra, 112arekin koordinatzea eta ospitalez kanpoko larrialdietako zentroetan arta ematea.

Osasun-dispositiborik aurreratuenetako bat da, eta oso ospe ona du nazioartean. Hautagaitzak erakundearen gaitasun tekniko eta profesionala eta koordinazioa azpimarratzea du helburu, baina baita lanaren alde gizatiarra nabarmentzea ere: hurbiltasuna, buru-belarri aritzeko gaitasuna, konpromisoa eta zerbitzua emateko bokazioa.