6196 erakusten - 6210@guztira
Kontuen Ganberak gutxienez 18 irregulartasun antzeman dizkio Iruñeko Udalak 2018an egindako udal-kudeaketari
ayuntamiento de pamplona Iruñeko Udalaren Kontu Orokorren 2018ko ekitaldiko fiskalizazio-txostenak, hau da, iaz egindako udal-kudeaketari dagokionez Kontuen Ganberak egindakoak, Udalari antzeman dizkio egindako 18 irregulartasun, gutxienez. Kontuen Ganberak ohartarazitako irregulartasun horiek lotura daukate kontratu publikoetako zenbait alderdirekin, aurrekontuekin eta udal-langileen aferekin, besteak beste. Ana Elizalde Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta...Laguntzako Andre Maria kaleko igarobide jasangarriak lehentasuna eta segurtasuna ekarriko dizkie oinezko eta ziklistei, hiri-paisaia berdeagoa, erosoagoa eta osasungarria sortuz
calle maría auxiliadora con calle san cristóbal Txantreako igarobide jasangarriak hiri-paisaia berria sortuko du, berdeagoa, erosoagoa eta osasungarriagoa, eta horrez gain, lehentasuna eta segurtasun handiagoa ekarriko dizkie oinezko eta ziklistei, ordura arte ibilgailuek hartutako tokiak berreskuratuta. Hori guztia dago jasota Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak gaur...Iruñeko Udalak berretsi du Haurtzaroaren Hiri Adiskidea izendapena UNICEFekin, eta jolas-jarduerak antolatu ditu auzoetan hainbat egunetarako
Acto UNICEF Enrique Maya Iruñeko alkateak, Udalbatzako kide batzuek lagunduta, Mikel Aguirre Nafarroako UNICEFeko lehendakariaren eta Maider Gabilondo koordinatzailearen bisita izan du gaur. Izan ere, Iruñeak, “Haurtzaroaren Hiri Adiskidea” denez gero, herritarrekin batera ospatu nahi du hiriko haur eta nerabeen eskubideen sustapena, eta gogora ekarri nahi du Udalaren konpromisoa,...Ostiralean, Kondestablek Joxan Artze idazlea ekarriko du gogora Andoni Salamero, Mixel Ducau eta Caroline Phillips artisten olerki- eta musika-ikuskizunean
civivox condestable Joxan Artze Usurbilen jaiotako olerkari, idazle eta txalapartaria izan zen, eta olerki-, abesti- zein idazki-ondare mardula utzi zuen. Bihar, ostiralean, omenaldi xumea jasoko du Andoni Salamero idazleak eta Mixel Ducau zein Caroline Phillips musikariek Kondestable Civivoxean eskainiko duten euskarazko musika-ikuskizunean. Saioa 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea da,...Gertu diren Eguberrietarako jarduera-programaren aurkezpena
press_conferencePlaza de la Cruz BHIren 175. urteurrenaren harira, bihar hitzaldi irisgarri bat egonen da, euskaraz
aula plaza de la cruz 1960 Bihar, ostegunarekin, 19:00etan, hitzaldi bat izanen da Zabalguneko Civivoxean, euskaraz, Plaza de la Cruz BHIren 175. urteurrenaren harira, Ikusi, entzun... eta txalo egin jarduera irisgarrien zikloaren barruan. Sarrera librea da, aurrez gonbidapena hartuta, eta Javier Mangado Urdániz izanen da hizlaria; biologoa da, bai eta...80 egunean filma ikusgai Iturramako Civivoxean, abenduaren 9an, astelehenarekin, Zinemako Emakume Heroiak zikloaren barruan
80 egunean Aurrera doa Zinemako Emakume Heroiak proiekzio-zikloa, eta astelehenean, 80 egunean filma (Espainia, 2010, 105´) izanen da ikusgai. Saioa Iturramako Civivoxean izanen da, 18:00etan, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik (gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko). Film bera ikusgai izanen da Sanduzelaiko Civivoxean, abenduaren...Irakasle batek eta kazetari batek gogoeta eginen dute bihar, INAPen, emakumeek euskararen transmisioan duten zereginari buruz
Charla Bihar, abenduak 17, asteartearekin, Idurre Eskisabel EHUko irakaslea eta Reyes Ilintxeta kazetaria elkartuko dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan (Navarrería k., 39). Egun hizkuntza eta generoaren gainean dagoen gogoeta teoriatik praktikara eramateko jardunaz mintzatuko dira, eta bertaratzen direnekin batera eztabaidatuko dute emakumeek euskararen transmisioan duten egitekoari buruz, baita...Iruñeak sari bat jaso du Almerian, autismoa duten adingabeei zuzendutako piktogramak jartzeagatik oinezkoen pasabide semaforodunetan
premio pictogramas autismo Joan den astean, Almerian, Iruñeko Udalak FAAM Oro Accesibilidad Universal saria jaso zuen; saria Desgaitasuna duten Pertsonen Elkarteen Almeriako Federazioak eman zuen, oinezkoen pasabide semaforodunak autismoa duten adingabeei zuzendutako piktogramez seinaleztatzeagatik. Fermín Alonso Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariak jaso zuen saria, Almeriako Unibertsitateko ospakizun-aretoan izan...Udalak Olentzerori eginen dio harrera, bihar, asteartean, 19:30a aldera
olentzero Olentzerori bihar, asteartean –abenduak 24–, eginen dio harrera Iruñeko Udalak, 19:30a aldera Ekitaldian Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kide batzuek parte hartuko dute. Udaletxera iritsitakoan La Pamplonesa musika bandak zapi koadrodun handia jantziko dio Olentzerori; zapian “Iruñeko Udala, Ayuntamiento de Pamplona, Olentzero 2019” esaldia brodatu da urre-koloreko...Iruñeko Udalak harrera egin dio Osasuna Klub Atletikoari, lehen futbol-taldea Lehen Mailara igo ostean
Arratsaldean Iruñeko Udalak erakunde-harrera eskaini dio Osasuna Klub Atletikoko lehen taldeari, atzo Lehen Mailarako igoera erdietsi ostean. Ekitaldia Udaletxeko harrera-aretoan izan da, eta bertan Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Udalbatzako kide batzuek zein Osasuna Klub Atletikoko jokalariek, kidego teknikoak eta zuzendari-taldeak hartu dute parte. Ospakizunak arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera...Gaurtik eta larunbatera arte, Animaliak Hartzeko Zentroak amorruaren aurkako txertaketa eta zakurren identifikazioa egingo ditu, biak ala biak nahitaezkoak baitira legez
Iruñeko Udalaren Animaliak Hartzeko Zentroan gaur hasi da udaberri honetako kanpaina, amorruaren aurkako txertaketarako eta zakurren identifikaziorako, bi horiek nahitaezkoak baitira legez. Iruñean erroldatuta daudenek beren zakurrak eramaten ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara. Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Nafarroa etorbideko zubiaren ondoan. Nafarroako Unibertsitateko...EH Bildu-ko prentsaurrekoa
press_conferenceIruñeko Udalak desfibriladoreak paratuko ditu Udalaren hamalau kirolgunetan
Ekainean Iruñeko Udalak desfibriladoreen instalazioa hasiko du Udalaren hamalau kirolgunetan. Ekainetik aurrera, bat-bateko bihotz-heriotzari aurrea hartzeko 14 gailu jarriko dira guztira, eta langileek horiek erabiltzeko prestakuntza jasoko dute. Kirolean Bihotza Babestuta proiektuak barne hartzen duen ekimena da; eta helburua sarbide kontrolatuko kirolgune guztiek kanpoko desfibriladore erdiautomatiko bat edukitzea da, legez...