6211 erakusten - 6225@guztira
Zazpigarren urtez, Iruña eremu laranja izango da sanferminetan, ibilgailuak aparkatzeari dagokionez, zehazki, uztailaren 5etik 14ra
Tokiko Gobernu Batzarrak goizean onetsi du hiriko aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza aldatzea, halako moduan non Iruña uztailaren 5etik 14ra –biak barne– aparkatzeko eremu laranja izatea ezarri baita. Ondoz ondoko zazpigarren urtez, 2013tik alegia, Udalak neurri hori hartu du sanferminetan aparkatzeko dauden arazoak hobetzeko. Uztailaren 5etik 14ra...Lau neskak irabazi dituzte Gazteendako Literatur Lehiaketako sariak: Irati Muguerza, Lide Almirantearena, Oihane García Ripodas eta Eider Barandiaran
Iruñeko Udalak 133 lan jaso ditu, guztira, Gazteendako XXIX. Literatur Lehiaketarako, iaz baino bederatzi gehiago. Zehazki, 78 narrazio labur (66 gaztelaniaz eta 12 euskaraz) eta 55 olerki (41 gaztelaniaz eta 14 euskaraz) aurkeztu dira. 20 saridun daude (hiru golardo eta bi accesit kategoria bakoitzeko). Irati Muguerzak eta Lide Almirantearenak olerkigintzan...2019ko Kantu eta Hitza programaren aurkezpena
press_conferenceInbestidura-bilkuraren emankizuna
Iruñeko Udalaren hamaikagarren Udalbatza eratzeko Osoko Bilkura larunbatean, ekainak 17, izango da, 12:00etan. Ikusi Osoko Bilkura Imagen pleno Zuzenean (ekainak 17, larunbata. 12:00) Grabaturik Bozeramaileen adierazpenak Imagen prensa Zuzenean Grabaturik Udalbatza 2023-2027 aldirakoItxian hazitako bi belatz handi Alde Zaharreko teilatuak patruilatzen ari dira Katedraletik, usoen harrapakari gisa hiriaren ekosistema hobetzeko
Iruñeko Udalak hirian belatz handia birkokatzeko proiektua jarri du abian, hacking teknikaz, hots, landa-hazieraren bidez. Apustu hau Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egin da, GAN-NIK enpresa publikoaren, Basafauna artatzeko Ilundaingo zentroaren eta Iruñeko Artzapezpikutzaren bitartez. Belatza handia era kontrolatuan birkokatzean datza: txitak habia artifizial batean elikatuko dira hilabete eta erdiz, beren kabuz...Iruñeko Udaltzaingoko 30 udaltzain-lanpostu betetzeko oposizio-deialdia onetsi da
Iruñeko Udaltzaingoko 30 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi du, goizean, Tokiko Gobernu Batzarrak. Oposizioan, lehen hautapen-faseak proba baztertzaile teorikoak, fisikoak, psikoteknikoak eta osasunekoak edukiko ditu; eta bigarren fasean Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu beharko da. 30 lanpostuetako 15 txanda irekira bideratuko dira eta beste 15ak Nafarroako administrazio publikoetako langileendako igoera-txandara....Iruñeko Udal Artxiboak bi bisita gidatu eskainiko ditu, ostiralean eta larunbatean, mundu osoan ospatzen ari den Artxiboen Nazioarteko Astearen barruan
Ostiralean, 11:00etan, eta larunbatean, 12:00etan, Iruñeko Udalak Udal Artxiborako bisita gidatu bana eskainiko ditu (Merkatuko kaleko 11n, San Joanen apaiztegi zaharraren eraikinean). Ana Hueso artxibozain arduradunak azalduko du ibilbidea. Bisitak doan dira, 60 minutu inguru iraungo dute, eta ez da beharrezkoa izena ematea. Ibilbidea hasteko topalekua ate nagusia izango da,...2019ko sanferminetako txupinazoa La Pamplonesak jaurtiko du
La Pamplonesa musika-bandak jaurtiko du 2019ko sanferminetako txupinazoa, Iruñeko Udalak antolatutako bozketan boto gehien lortu dituen hautagaitza baita. Erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek emandako 9.472 botoen % 92k baino gehiagok bermatu dute musika-bandaren hautagaitza, aintzatespen honetarako. Sanferminetako Mahaian proposatu zuten lau elkarteek –Iruñeko Udaleko Gaiteroen Banda, Iruñeko Peñen Federazioa, Zabalguneko...Iruñeko Udaltzaingoko 30 udaltzain-lanpostu betetzeko oposiziorako deia egin da
Gaur (astelehena), ekainak 10, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (111. zenbakia) argitaratu da Iruñeko Udaltzaingorako 30 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Oposizioan, lehen hautapen-faseak proba baztertzaile teorikoak, fisikoak, psikoteknikoak eta osasunekoak edukiko ditu; eta bigarren fasean Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu beharko da. 30 lanpostuetako 15 txanda irekira bideratuko dira eta beste 15ak...Izquierda-Ezkerrako prentsaurrekoa
press_conferenceBozeramaileen adierazpenak
press_conferenceAurten, berriro, txistu- eta gaita-dantzaldi tradizionalak egingo dira Gazteluko plazan, ekainetik irailera, astearte eta ostegunetan
Ohi bezala, astearte eta ostegunetan, Gazteluko plazako kioskotik iritsiko dira txistu-eta gaita dantzaldirako doinuak. Ekainaren 18tik eta irailaren 19ra arte, hamabost emanaldi baino gehiago programatu dira hiriko erdiguneko toki horretatik pasatzen diren edo bertan geldialdia egiten dutenen gozamenerako. Biribilketak, jotak, porrusaldak, polkak eta pasodobleak joko dira. Datozen asteotarako, hots, sanferminak...Iruñeko Udalak haur eta kadete kategorietako Espainiako Xake Txapelketan parte hartzen ari direnei harrera egin die
Goizean, Iruñeko Udalak harrera egin die 12 eta 16 urte bitarteko 192 neska-mutili, egunotan Espainiako Xake Txapelketak hirian bilduta, haur eta kadete kategorietan parte hartzen ari direnei. Jokalariak 17 autonomia-erkidegoetatik datoz, bi talde, neskak eta mutilak, bakoitzetik. Enrique Maya alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek ongietorria egin die kirolariei, Espainiako xakean...Bihar Ziudadelako igarobidea itxiko da; eta udal-bulegoetan zein erregistroetan uztailaren 6tik 14ra ez da zerbitzurik emango, udal-webgunean izapideak egiten jarraitu ahalko bada ere
Ziudadelak bihar itxiko dizkio ateak igarobideari, urtero bezala, barrutian sanferminetako su artifizialak jaurtitzeko gunea prestatzeko. Horrela egongo da jaien ondoren Udalak piroteknia-hondarrak garbitu eta inguruko belardiak aratu arte. Iruñeko Udalak bulegoak itxita izango ditu sanferminetan, uztailaren 6tik, larunbatarekin, 14ra arte, igandearekin, tokiko administrazio honetarako jaieguntzat jotzen baitira. Uztailaren 15etik, astelehenarekin,...Luis Azanza argazkilari iruindarrak bidaia egiten du, 20 irudiren bitartez, sanferminetako emozioan, alaitasunean, adrenalinan eta xarman barna
SF unibertsoa XX. mendearen amaierako eta XXI.aren hasierako sanferminetan barnako ibilbidea da, Luis Azanza argazkilari iruindarraren objektiboaren bidez egina. Kondestablearen jauregiko 1. aretoak formatu handiko 20 argazki zuri-beltz dauzka ikusgai; bertan, parerik gabeko jai batzuen uneak, zirrarak, sentimenduak eta tradizioak. Erakusketa ostiral arratsaldean hasi eta abuztuaren 25a arte ikusi ahalko...