6136 erakusten - 6150@guztira
Sortuko den Arantzadi ekoparkerako proiektu iradokitzaileak ezagutzeko Ezaguera truk pasealdian izena emateko epea irekita
Datorren ostegunean, 18:30ean, Ingurumen Hezkuntzako Museoan Ezaguera truk abiatuko da, herritarrendako bi ordu inguruko saio-pasealdia, Arantzadi ekoparkea ardatz. Proposamena Argako meandrotik ibiltzea da, lau esparru (jolastokia, ingurumen-hezkuntza eta artekoa, agroekologia eta ekonomia zirkularreko eskola, abeltzaintza-nekazaritzakoa) izango dituen berdegune handia sortzeko berrantolatuko den eremuetatik, hain zuzen. Pasealdian, eremu horien inguruan garatzen...Iruña Hiria XIII. Nazioarteko Poesia Sarirako lanak apirilaren 30a arte aurkez daitezke
Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XIII. edizioa iragarri dute, lanak aurkezteko epea apirilaren 30eko (asteartea) 14:00etan amaituko delarik. Pertsonak oro lehiatu daitezke, horien nazionalitatea edozein izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. 3.000 euroko bi sari banatuko dira, hizkuntza-modalitate bakoitzeko bana. Aurkezten...Erdi Aroko burguen gatazkak eta hitzarmenak 27 agiritan: Iruñeko Udal Artxiboaren erakusketa bat izango da Kondestablen
Iruñeko Udalak herritarrendako ikusgai jarri du, Kondestablearen jauregian, Gatazkak eta adostasunak burguen Iruñean (XII - XV. m.) izenburupeko agiri-erakusketa, non Batasunaren Pribilegioaren aurretiko mendeetako giza kokaguneen historia jasoko baita, eta beraz, Erdi Aroko hiriaren sorreraren berri eman. 27 agiri dira, 8 beira-arasatan paratuak, eta 1129tik 1434ra arteko garaia hartzen dute...Iruñeko Udaleko Berdintasun Planak 2019ko programazioan jasotzen du Emakumeen Etxea sortu eta abiatzea
2019ko programazioan Iruñeko Udaleko Berdintasun Planak Emakumeen Etxea sortu eta abiatzea jasotzen du; etxea parekotasunaren aldeko programak eta ekimenak sustatu eta garatzeko topagunea izango da, baita emakumeen ahalduntzea bultzatzeko tokia ere. Emakumeen Etxea antzinako Pablo Sarasate Kontserbatorioko mendebaldeko hegalean kokatuko da, Agoitz kaleko 9. zenbakian. Ekimena 2019rako Berdintasun Planean dagoen...Beheko Larrainek buru emango dio, asteazkenean, gazte zein helduendako Antzerki Aroa antzerki-zikloari, Manifestu bat komedia kritikoaz
Beheko Larraine konpainiak buru emango dio asteazkenean, maiatzak 8, gazte zein helduendako Antzerki Aroa zikloaren udaberriko edizioari; nola eta oholtza gainera eramanez Manifestu bat komedia kritikoa, umorea eta ironia uztartzen dituen lana. Emanaldia Nafarroako Antzerki Eskolan izango da, 20:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada, online, NAEko webgunean (www.laescueladeteatro.com) eta aurrez aurre,...Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrendako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute aurten ere
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute aurten ere, Lehiaketaren hogeita zortzigarren edizioa da, bai gaztelaniaz bai euskaraz haur-antzezlanak sortzeko pizgarri, sariek antzezlanaren taularatzea barne hartu ahal dutelarik. Proposamenak uztailaren 22a arte aurkeztu ahal dira. Deialdiaren oinarrietan jasotzen den bezala, lehiaketa honetan 16 urtetik...Ayax eta Proken rapa, Koma eta Gatiburen rocka eta Efecto Mariposa eta Sorayaren pop-musika; horiexek, datozen sanferminetan Foruen plazan eginen diren kontzertuetako batzuk
Iruñeko Udalak gaur goizean aurkeztu du gertu diren sanferminei begira Foruen eta Compañia plazetako agertokietarako prestatu den musika-programazioa. Foruen plazarako, berriro egin da entzule gazteen aldeko apustua, rap eta hip-hopean puri-purian dauden proposamenez, Ayax eta Proken eta La Furia, La Ira eta Mafalda taldeen emanaldiak tartean, eta, baita ere, bestelako...Txalaroa aurrera doa, ostegunean eta larunbatean Juslarrocha Civivoxean txalapartari buruz emango diren hitzaldiez, eta ostiralean Sanduzelaiko Civivoxean Juan Mari Beltránek emango duen kontzertuaz
Datozen egunotan, 2019ko Txalaroa zikloak aurrera jarraituko du, ostegunean –maiatzak 9– Juslarrocha Civivoxean txalapartari buruz emango den hitzaldiaz, ostiralean –maiatzak 10– Sanduzelaiko Civivoxean Juan Mari Beltránek emango duen kontzertuaz eta larunbatean –maiatzak 11– Juslarrocha Civivoxean Peio San Millánek emango duen hitzaldiaz. Lehen bi jarduerak 19:30ean izango dira; eta hirugarrena, 12:00etan....Artea Oinez 2019 Kondestablearen jauregira iritsi da gaur, 70 nafar eta euskal artistek egindako lanez
Gaurtik aitzina, Kondestablearen jauregian izanen da Artea Oinezen edizio berria, Nafarroa Oinez ekitaldiari lotutako arte-erakusketa, aurten 70 nafar eta euskal artisten lanak bildu dituena. Aurtengo proposamena Tuterako Argia Ikastolatik datorkigu, hari baitagokio aurten ekitaldia antolatzea, eta Kondestableko lehen solairuko bi aretotan egonen da ikusgai, heldu den maiatzaren 12ra arte. Ondoren,...Abstraktu erakusketa arte abstraktuaren bilakaeran barnako ibilbidea da, Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman hautatutako 84 artelanen bidez
Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumaren laurogeita lau obrak osatzen dute Abstraktu erakusketa, bihar, asteartean, Ziudadelako Arma Aretoan irekiko dena. Artean, 70eko hamarkadaren erdialdetik gaurdaino abstrakzioan izan den bilakaeran barnako ibilbidea da erakusketa, arte-diziplina ezberdinen bidez eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileekin. Abstraktu ekainaren 30a arte bisitatu ahalko da, eta parte...Astelehenean, Iturramako Civivoxean, euskarazko hitzaldia emango du Jon Arretxe idazle polifazetikoak, bere eleberriak iturburu izan duten bidaien inguruko ikus-entzunezkoa barne hartuko duela
11 bidaia 11 liburu da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak astelehenerako antolatu duten jardueraren izenburua, Iturramako Civivoxean, Jon Arretxe idazle polifazetikoaren sormen-prozesua ardatz. Arretxek berak azalduko du azken urteotan egin dituen bidaiek bere liburu eta eleberrietan nolako garrantzia izan duten, bai eleberri batzuk testuinguruan jartzeko bai pertsonaiak sortzeko. Horretarako hogei...Udala Iruña 2030 Hiri Plan Estrategikoaren diagnostiko-fasea burutzear dago, hogei bat lantalde-bilera eta lantegi egin direlarik
Pamplona-Iruña 2030 Hiri Plan Estrategikoa prestatzeko prozesuaren barruko diagnostiko-fasean aurrera ari da Udala. Otsail eta martxoan egin diren lantaldeen bilera eta gazteekiko berariazko lantegien bidez, sakonean aztertu dira aurrez antzemandako gai estrategikoak, hartara ikuspegi orokor bat izateko hiriaren etorkizuna norantz doan jakite aldera. Aurreko fasean antzeman ziren hamar gai estrategikoak...Telefónica Bildumaren 48 argazki Ziudadelan ikusgai, irudia adierazpide gisa aldarrikatzen duen ibilbidea zedarrituz
Gaurtik aurrera eta maiatzaren 12a arte, Telefónicaren Bildumako argazki garaikideen funtsarekin osatutako erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikinean izango da. 48 lan dira, bitarteko horren arestiko historiaren erakusgarri, 1973tik 2007ra arteko aldikoa zehazki, garai bat non argazkigintzak arte-esparruan zuen erabilera ulertzeko modua goitik behera aldatu baitzen; izan ere, orduan txertatu zen arte-zirkuituetan,...Osoko Bilkurak zozketa bidez izendatuko ditu apirilaren 28an izango diren hauteskunde-orokorretarako 810 mahaikideak eta horien 1.620 ordezkoak
Datorren astelehenean –apirilak 1– izango den Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak zozketa bidez zehaztuko ditu hiriko 270 hauteskunde-mahaiez arduratuko direnen izenak, heldu den apirilaren 28rako iragarri diren hauteskunde orokorren egunean. Guztira 810 lagun izendatuko dira (270 mahaiburu eta 540 mahaikide) mahaian titular aritzeko, eta horrez gain, 1620 ordezko (540 mahaiburu eta...