
Txankletak programak berriz ere eskainiko ditu 14 eta 30 urte bitartekoendako jolas-jarduerak uda honetan, ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte. Guztira, 2.118 leku eskainiko dira, honako jarduera hauetan: urpekaritza-bataioak (aurten berriz eginen dira bi urtez eskaini gabe egon ostean), errealitate birtualeko jolasak, taldekako laser tag saioak, ibilaldiak zaldi gainean, piraguismoa, jauziak eta akrobaziak eta salting-a, bai eta Donostian surfa egiteko txangoak, Irunberriko arroilan nabigatzea, kayaka eta paddle surfa Uribarri Ganboan eta dragon boat eta taldekako sup paddela Hondarribian ere.
Jarduera horiekin batera, eguneko 100 sarrera eskainiko dira 5 euroren truke, Etxabakoitz KKEn eta Arrotxapea KKEn erabiltzeko, eta aurten, berritasun gisa, Txantrea KKEko instalazioetan ere. Ohikoa denez, zinemarako 1.000 sarrera daude eskuragarri euro baten truke, Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoetan (gehienez ere 3 sarrera pertsona bakoitzeko). Jardueretarako abonuek 5 euroko prezioa dute eta txangoek 15 eurokoa, joan-etorriak, ekipamendua eta gidak barne hartuta.
Izena emateko epea ekainaren 8ko (astelehena) arratsaldean hasiko da, ekainaren 14ra bitarte: Gaztediaren Etxean egin behar da (Zangoza k. 30), eta Iruñean erroldatuta dutenek lehentasuna dute. Ezinbestekoa da NANa aurkeztea eta ezin dira beste inorendako abonuak jaso. Lekuren bat bete gabe geratzen bada, Iruñean erroldatuta ez daudenei eskainiko zaizkie ekainaren 15etik aurrera. Aurten, lehenengoz, izen-emateak online egiten ahalko dira Iruña Gaztea - Tiketak webgunean.
Desgaitasun aitortua eta txartel edo egiaztagiri bidez egiaztatua dutenek laguntza behar badute, eta laguntzailea 30 urtetik gorakoa bada, harendako bonu bat erosten ahalko dute prezio berean. Izapide hori aurrez aurre egin behar da.
Egunpasak
Eskaera gehien dituzten proposamenak eguneko txangoak dira: larunbatetan egiten dira eta 193 leku eskaintzen dira lau egunetan. Abonuek 15 euro balio dute eta Viajes Divertis enpresarekin trukatzen dira. Ekainaren 27an Donostiara joanen dira hondartzara, eta ordu eta erdiko surf ikastaro bat egiten ahalko dute taldeka, surfeko irakasle baten laguntzaz. Uztailaren 19an, berriz, Irunberriko arroilara joanen dira, eta baltsa pneumatikoan ibiliko dira Irati ibaian barrena, Irunberritik hasi eta Ledearaino. Uribarri Ganboako urtegira joateko txangoa abuztuaren 8an eginen da: kayaka eta paddle surfa eginen dute parte-hartzaileek; eta abuztuaren 22an, berriz, Hondarribiko txangoaren txanda izanen da: Dragon Boat talde-jarduera eginen dute monitorearekin, eta XXL tamainako Paddel Sup-a erabiliko dute.
2026KO TXANKLETAK PROGRAMA
Nori zuzendua:1996 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrak.
Izen-emateak: Iruñean erroldatuta daudenendako, ekainaren 8tik (arratsaldetik aitzina) 14ra, Gaztediaren Etxean (Zangoza k. 30) eta online Iruña Gaztea - Tiketak webgunean. Hutsik gelditzen diren lekuak ekainaren 15etik aitzina eskainiko zaizkie gainerakoei.
Lekuak: 2.118
Prezioak: zinemarako, 1 euro; jardueretarako eta igerilekuetarako, 5 euro, eta egunpasak egiteko, 15 euro.
Jarduerak (725 leku)
Urpekaritza-bataioa. Arantzadiko igerilekuak (125 leku)
Errealitate birtualeko jolasak. Reset VR (125 leku)
Laser Tag. Aliados Laser Tag Pamplona (125 leku)
Ibilaldiak zaldi gainean. Añezcar hipika-kluba (125 leku)
Piraguismoa. Caparrosoren Errota Piraguismo Eskola (125 leku)
Jauziak, kirola eta akrobaziak. Saltoka Jump (100 leku)
Ohe elastikoetan jauzi librean aritzea. Salting Iruña (100 leku)
Zinemarako sarrerak (1.000 sarrera)
Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinema-aretoak.
Bakoitzak 3 sarrera gehienez ere.
Igerilekuetarako sarrerak (100 sarrera)
Etxabakoitz KKEko, Arrotxapea KKEko eta Txantrea KKEko igerilekuak
Egunpasak (193 leku)
Surfa Donostian. Ekainak 27, larunbata (48 leku)
Irunberriko arroilan nabigatzen. Uztailak 18, larunbata (45 leku)
Kayaka eta paddle surfa Uribarri Ganboan. Abuztuak 8, larunbata (50 leku)
Dragon Boat + taldekako Paddela Hondarribian. Abuztuak 22, larunbata (50 leku)