Entzierrillorako txartelak eskatzea

Iruñeko Udalak 2.800 txartel zozketatuko ditu entzierrilloa ikustera joateko, bi lagunendako 175 txartel egun bakoitzerako.
 

  • Epea: ekainaren 3tik 5era, formulario honen bidez edo 010ra deituta
  • Baldintza: NANa, NIEa edo pasaportea izatea
  • Bakoitzak behin baino ezin izanen du eman izena
  • Eman izena (ekainaren 3tik aurrera)
     

Pertsona bakoitzeko izen-emate bat besterik ez da onartuko.

Zozketa

Zozketa ekainaren 11an izanen da.

Egun horretatik aurrera, irabazleei jakinaraziko zaie saria egokitu zaiela. Txartelak egokitu zaizkienei bakarrik bidaliko zaie mezua, telefono bidez (SMS) edo posta elektronikoz, eta txartelak noiz jaso ere esanen zaie.
 

Txartelak non jaso

Txartelak Kondestable Civivoxean jasotzen ahalko dira, ekainaren 15etik 18ra bitarte, zozketako hurrenkeraren arabera, civivoxaren ohiko ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Norbait ez bada txartelen bila joaten, ekainaren 19tik aurrera, zozketan txartelik egokitu ez zaienekin sortutako itxaron-zerrendara jo, eta berriz banatuko dituzte jaso gabe geratu diren txartelak.