Herritarrek apirilaren 28an hauteskunde-mahaiko kideak izango diren begiratu ahal dute jada

Herritarrek apirilaren 28an hauteskunde-mahaiko kideak izango diren begiratu ahal dute jada
Bideak: 010 eta www.pamplona.es, hauteslearen NAN-zenbakia eta lehen abizena erabiliz; nork bere informazioa soilik ikus dezake

Jada begiratu ahal dira Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutu ahal dute, nork berea, udalaren webgunearen hasiera-orrian (https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/censo1.asp gaztelaniaz eta https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/censo2.asp?idioma=2 euskaraz). Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). 

Azken hauteskundeetan bezala, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide hauetako batera jo behar da. Informazioa begiratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau edukiko du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Arratsalde honetatik aurrera, zozketan izendatutako 2.430 pertsonei jakinarazpen ofiziala egiten hasiko zaie; eta kide, buru edo ordezkoendako alegaziorako epea jakinarazpenaren ondoko zazpi egunetan irekita egongo da.

 

HAUTESLE ERROLDAREN KONTSULTA


  • Telefonoz: 010 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara;eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
  • Interneten: www.pamplona.es webgunean
¿Te ha sido útil esta página?