Jada begiratu ahal dira Iruñeko 270 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutu ahal dute, nork berea, udalaren webgunearen hasiera-orrian (https://sedeelectronica.pamplona.es/censoelectoral/Censo2_2.asp). Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).
Azken hauteskundeetan bezala, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide horietako batera jo behar da. Informazioa begiratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau edukiko du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.
Arratsalde honetatik aurrera, zozketan izendatutako 2.430 pertsonei (810 mahaikide eta 1.620 ordezkoei) jakinarazpen ofiziala egiten hasiko zaie; eta kide, buru edo ordezkoendako alegaziorako epea jakinarazpenaren ondoko zazpi egunetan irekita egongo da.
HAUTESLE ERROLDAREN KONTSULTA
- Telefonoz: 010 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara;eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.
- Interneten: www.iruna.eus webgunean