Udal-zerbitzuak udako ordutegira itzuliko dira jaien ondoren. Bederatzi liburutegi publikoak (Txantreakoa, Etxabakoitzekoa, Iturramakoa, Mendillorrikoa, Milagrosakoa, San Frantziskokoa, Sanduzelaikoa, San Pedrokoa eta Yamaguchikoa) uztailaren 17tik (astelehena) irailaren 14ra, astelehenetik ostiralera egonen dira zabalik, 08:30etik 14:30era, eta funtsen mailegurako zein aretoan kontsulta egiteko zerbitzua emanen dute.
Astelehenean, halaber, jendearendako zabalik egonen dira Civivox sareko zentroak, Milagrosakoa eta Zabalgunekoa salbu, horiek abuztura arte itxita egonen baitira. Zentroetako arreta-ordutegia 09:00etatik 14:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera. Horrez gain, Kondestable Civivoxa astean zehar arratsaldez zabalduko da, 17:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Pablo Sarasate museo-aretoa (1. solairua) astelehenetik ostiralera bisitatzen ahalko da, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Bestalde, Gazteriaren Etxea ere uztailaren 17an, astelehenarekin, zabalduko da berriro, udako ordutegian, baina ziber-ikasgela eta kafetegia itxita egonen dira. Hamabostaldi horretan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara zabalduko dira ikasketekin eta aisialdiarekin lotutako aholkularitza (astelehenetan) eta aholkularitza psikologikoa (asteazkenetan). Zentro – Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua ere astelehenean irekiko da, eta astelehenetik ostiralera eginen du jendaurreko harrera, 08:00etatik 15:00etara.
Berdintasun zerbitzuaren mendeko zentroek ere udako ordutegia izanen dute. Emakumeen Etxea abuztura arte egonen da itxita, baina Harrotu – LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoa (San Gregorio k. 28) astelehen eta ostiraletan (10:30etik 14:00etara) eta astearte, asteazken eta ostegunetan (17:00etatik 21:00etara) zabalduko da. EMATIC – generoari lotutako eten digitalean espezializatutako zentroak (Compañía k. 19) eta Silvia Fernández Viguera Emakumeen dokumentazio-zentroak eta liburutegiak astelehenetik ostiralera, goizez eginen dute arreta, 09:00etatik 14:00etara.
Azkenik, Ultreia – Erromesei harrera egin eta Donejakue bidea interpretatzeko zentroak uztailaren 17an irekiko ditu ateak, doako bisita egiteko, eta ordutegia honako hau izanen da: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara. San Bartolome Gotorleku txikia – Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroak asteburu honetan bertan helduko dio udako ordutegiari, eta uztailaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) zabalik egonen da; izan ere, abuztuaren amaierara arte zentroa doan bisitatzen ahalko da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara.